(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Abian da Nafarroako Egoitza Judizial Elektronikoa asteazkena, 2018.eko apirilak 25


navarra.es orrialdearen barruko web berriaren bitartez, izapide eta jakinarazpen judizialak kudea daitezke, delitu-biktimak artatu daitezke eta erregistro zibileko eta enplegu publikoko bestelako gaiak burutu daitezke


Gaur, asteazkena, apirilak 25, funtzionamenduan jarri da Nafarroako Egoitza Judizial Elektronikoa, Justiziako zerbitzuetara eta izapideetara sartu ahal izateko; esate baterako, honako hauek egin daitezke: auzitegien eta epaitegien izapideak eta jakinarazpenak, delitu-biktimen artapena eta erregistro zibileko eta enplegu publikoko kudeaketak. Bertara hemendik sar daiteke: https://sedejudicial.navarra.es/.

Egoitza Gobernuaren Zerbitzuen Atariaren (navarra.es) barnean sartzen da, eta lehentasuna ematen die zerbitzuei eta izapideei informazioa emateko besterik ez diren edukien aurrean, biztanleriak oro har eta profesionalek Justizia arloan burutu behar dituzten kudeaketak erraztearren.

Web gune berria Justizia Zuzendaritza Nagusiak diseinatu du, Maria Jose Beaumontek zuzentzen duen Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren mendekoak.

Web gunea Nafarroako Gobernuaren eskumeneko zerbitzuetara eta izapideetara nahiz Nafarroan Gobernu zentralaren eta Justizia Administrazioaren (epaitegiak, auzitegiak eta fiskaltza) mendekoetara sartzeko atea bezala eratu da.

Aurreko web guneari dagokionean, lehen sakabanatuta agertzen ziren edukiak multzokatzeaz gain, informazioa emateko soilik ziren beste batzuk kendu egin dira, aproposak ez izateagatik eta horiei buruzko informazioa Justiziaren beste web gune batzuetan agertzeagatik. Horrela, ia eduki guztietara ataritik bertatik sar daiteke, eta, beraz, errazago bila daitezke.

Lanerako kontuan hartu dira bilatzaileak, bisiten erdia baino gehiago bilaketa-tresnen bidez iristen baita zuzenean, eta baita gailu mugikorrak ere (ataria responsive da). navarra.es gunea hobetzeko eta sinplifikatzeko proiektu orokorraren barnean sartzen da, elkarren segidako faseetan burutzen ari baitira, edukietara sartzeko modua intuitiboagoa eta errazagoa izan dadin.

Egoitzaren egitura

Edukiak hiru bloketan antolatzen dira. Lehendabizikotik banako zerbitzu eta izapideetara sartzen da. Lehen hiru zutabetan herri-administrazioen mendekoak direnak agertzen dira; hala nola, delitu-biktimen artapena, genero-indarkeriaren biktimen aitorpena, doako justizia, bitartekaritza intrajudiziala, pertsona baten ezgaitze judiziala edo izaera sexualeko delituen eta aurrekari penalen ziurtagiriak.

Laugarren zutabean, epaitegiekin eta auzitegiekin loturiko zerbitzuak agertzen dira, esate baterako, izapideak egiteko eta organo judizialen jakinarazpenak jasotzeko ataria, eta harremanetarako haien datuak eta guardiako epaitegiak ere bai.

Bigarren blokea hiru bildumarekin osatzen da. Lehendabizikotik Erregistro Zibilaren Nafarroako bulegoetako izapideetara eta haiekin harremanetan jartzeko informaziora sar gaitezke. Bigarrena galdera-erantzuna formatuan egituratuta dago, eta horren helburua da zalantza ohikoenak argitzea, herritarrek Justiziaren aurrean dituzten eskubideak nabarmenduaz. Hirugarren bilduma, berriz, enplegu publikoari eskaintzen zaio, eta, bertan, Nafarroako eta Estatuko oposaketen eta aldi baterako kontratazioen deialdiak ez ezik, kontratazio-zerrendei buruzko informazioa ere ageri da.

Azkenik, hirugarren bloketik kontaktura eta iradokizunen postontzira nahiz informazio erako edukietara sar gaitezke; hala nola, albisteak, epaitegien jakinarazpen ofizialak (Iragarki-taula) eta Nafarroako Justiziaren antolamendua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa