(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Beaumont kontseilariak Nafarroako poliziakideen oinarrizko ikastaroa ireki du osteguna, 2018.eko apirilak 26


Nafarroako Foruzaingoko eta bederatzi herritako udaltzaingoetako etorkizuneko profesionalek 975 orduko prestakuntza jasoko dute


Curso de Policías

El director general de Interior, Gastaminza, la consejera, Beaumont, y la directora de la escuela, Cibiriain, en la presentación del curso. ( irudia handitu )

Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilari Mª José Beaumontek zuzendu du ostegun honetan Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak ematen duen “Poliziakideen Oinarrizko Prestakuntza (2018)” ikastaroaren hasierako ekitaldia, eta bertan, ongi etorria eman die 2013az geroztik Foruzaingora eta 2015az gerzotik Udaltzaingoetara sartu den lehendabiziko promozioari.

Nafarroako Foruzaingoko eta Foru Komunitateko bederatzi herritako udaltzaingoetako etorkizuneko profesionalek gaur hasi dute azaroa arte 975 eskola-ordu bilduko dituen berariazko prestakuntza.

Foruzaingoko etorkizuneko agenteekin batera, Barañain, Lizarra, Erriberri, Iruña, Peralta, Tafalla, Tutera, Eguesibar eta Atarrabiako udaltzaingoetarako hautagaiek osatu beharko dute hautaketa-prozesua.

Kontseilariaren agerraldia

Ikastaroko partaideei egindako ongi etorrian, Beaumont kontseilariak berariaz nabarmendu du Nafarroako Gobernua legealdi honetan “behar adina giza-baliabidez hornituriko kalitateko zerbitzu publikoak eskaintzeko” egiten ari den ahalegina; “horren adibide garbia dugu Foruzaingoko 37 plazako lan eskaintza publiko hau, deialdirik gabeko hainbat urteren ondoren”, gaineratu du.


Curso de policias

Gaur ireki den ikastarora joango diren poliziak ( irudia handitu )

Departamentuaren arduradunak gogoratu duenez, polizia-erakunde autonomikoaren plantillan izandako jaitsierak Nafarroako Gobernuaren segurtasun publikoaren arloko erronkei ekitea eragotzi du, Foruzaingoaren mailakako garapenerako nahiz polizia integrala bihurtuko duten zeinbait esparrutako eskuduntza osoak jasotzeko Estatuarekin bideratu beharreko negozioak hastea ere oztopatu duelarik.

Horren harira, luze gabe, NAOan Foruzaingoko 17 plaza berrirako deialdia argitaratuko dela iragarri du.

Beaumontek eskerrak eman dizkie Barne Departamentuko Zuzendaritza Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Foruzaingoaren oposizioko nahiz toki-erakundeen hautaketa-probetako kalifikazio-epaimahaiei, baita Segurtasun eta Larrialdi Eskolari ere, azken hau arduratu baita etorkizuneko poliziakideen prestakuntza eta hautaketa-prozesuaren azken fasea antolatzeaz.

Ikastaroaren edukia

Bestalde, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendari Izaskun Cibiriainek pertsonen segurtasunari dagozkion gai guztiei buruz Eskolak eskaintzen duen zeharkako informazio zerbitzua gogoratu du, horren inguruko prestakuntza ematen baitie Nafarroako poliziei, udaltzainei, suhiltzaileei, babes zibileko profesionalei eta azken bi jarduera horietako boluntarioei.

Cibiriainek ikastaroaren ezaugarriak azaldu ditu: 975 eskola-ordu Eskolan bertan, Iruñeko Foruzaingoaren eta Udaltzaingoaren instalazioetan eta kanpoko beste agertoki batzuetan. Horrekin batera, prestakuntza emanen da Nafarroatik kanpoko beste zentro batzuetan, eta praktikak eginen dira zehaztutako polizia-erakundeen lanpostuetan.

Ikastaroak zortzi modulu ditu. Lehenengoa, ‘Polizia Komunitarioa eta Asistentziala’ deritzona, Genero-Berdintasuna, Aniztasunaren Arreta, Herritarrekiko Harremanak eta Polizia-Bitartekaritza gisako prestakuntza-unitateek osatzen dute.

Bigarren moduluak ‘Poliziaren misioa eta funtzioak’ du izenburu, eta Nafarroako Segurtasun Publikoko sistemaren ulermena, poliziaren antolaketa eta funtzioa eta Etika eta Deontologia profesionala ditu ardatz.

Hirugarren eta laugarren moduluek Prebentzioa, Babesa eta Poliziaren Esku-Hartzeari buruzko alderdi teknikoak dituzte aztergai, betiere dagokien esparru profesionalari atxikita.

Bosgarren arloak, Juridikoa eta Polizia-Ikerketarenak, polizia-lanari dagozkion zereginei eutsi behar dion arau-esparrua du ardatz.

Seigarren moduluak Polizia Ezaguerak eta Trebetasunak ditu aztergai. Bertan landuko dira, besteak beste, informazio-teknologiaren erabilera, prestakuntza fisikoa, ibilgailuak gidatzea edota euskarazko eta ingelesezko polizia-hizkuntza teknikoa, herritarrekiko komunikazioa hobetzeko asmoz.

Bukatzeko, programak funtsezko beste bi modulu ere eskainiko ditu: Praktikak eta Jarrera. Praktiketan, 352 ordu eginen dituzte guztira, lanpostuari dagozkion funtzioak eta zereginak ikasi eta garatzeko asmoz. Hainbat polizia-zerbitzutan eginen dituzte profesionalen laguntzaz, ez soilik aurreikusia duten helburuko zerbitzuan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa