(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ollo kontseilariak memoriaren inguruan Nafarroako Gobernuaren politika publikoak aurkeztu ditu Oliten osteguna, 2018.eko apirilak 26


Memoriaren Nafarroako Institutuak memoria historikoaren eta memoria berriaren politikak bilduko ditu


Ollo kontseilaria, Andoni Lacarra alkatearekin eta Jose Miguel Gastonekin batera. ( irudia handitu )

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria den Ana Ollok gaur arratsaldean parte hartu du foru exekutiboak legegintzaldian Memoriaren inguruan abian jarritako politika publikoen aurkezpenean.

Ekitaldia Nafarroako Oliteko Kultur Etxean egin da, eta bertan izan dira udalerriko alkatea, Andoni Lacarra García; memoria historikoaren ataleko burua, Josemi Gastón; nahiz beste 50 bat pertsona.

Ekitaldian zehar, bi eremu nagusitan abian jarritako lan-ildoak errepasatu ditu kontseilariak: memoria historikoa, Gerra Zibilaren garaian eta frankismoan oinarrituta; eta memoria berria bi alderdi bereiztuetan, terrorismoa eta bereziki ETArena, eta eskuineko muturreko taldeen motibazio politikoaren indarkeria.

Memoria historikoari dagokionean, kontseilariak nabarmendu ditu lurpetik gorpuzkiak ateratzeko eta identifikatzeko egindako lanak; izan ere, Aranzadi Zientzia Elkartearekin egindako elkarlanaren bitartez, 64 gorpu berreskuratu dituzte eta 21 identifikatu jada 146 espediente irekita dituen DNA Bankuari esker. Espazio publikoa demokratizatzeari dagokionez, berriz, hainbat espaziotan eta herritan frankismo-garaiko ikurrak kendu izana nabarmendu du.

Halaber, "Memoriadun Eskolak" programan oinarritu da, eta 2018an 32 ikastetxetako irakasleak trebatu ahal izan direla esan du, era horretan memoriadun Eskolen sarea sortuaz. Horrela, memoriaren inguruan hezkuntza-arloko esperientziak partekatu eta profesionalen artean lan-sarea sortu ahal izan dute.

Horrez gain, Ollo kontseilariak aipatu ditu exekutiboak antolatutako errekonozimendu eta ordain ekitaldiak eta Memoria Historikoko Lekuen Nafarroako lege-proiektua. Azkenik, positibotzat jo du Ezkaba Proiektua, Ezkabako ihesaldiaren 80. urtemugaren inguruan zenbait jarduera berekin dituena.

Memoria berriari dagokionean, kontseilariak bi testuinguru independente bereiztu ditu, exekutiboa ere horietan era bereiztuan ari baita lanean. Alde batetik, terrorismoaren biktimei dagokienez, kontseilariak azpimarratu du plakak jarri dituztela ETAko biktimen oroimenez, hilketak gertatutako herrietako Udaletxeetan. Halaber, erakundeen presentzia aipatu du biktimak errekonozitzeko ekitaldietan nahiz 2017ko udaberrian eta 2017ko urrian egindako jardunaldien antolakuntzan. Azkenik, exekutiboak abian jarritako diru-laguntzen deialdiak eta 2018ko martxoaren 10ean egindako errekonozimendu eta ordain ekitaldia aipatu ditu.

Amaitzeko, kontseilariak abian jarritako lan-ildoen berri eman du, eskuin muturreko taldeen biktimei zuzenduta, eta instituzioaren presentzia errekonozimendu eta ordain ekitaldietan, biktimen artapena eta Unibertsitateko ikerketetarako diru-laguntzen deialdiak aipatu ditu.

Memoriaren Nafarroako Institutua datozen asteetan aurkeztuko du exekutiboak. Institutua memoriaren inguruko politika publikoak koordinatzeko helburuarekin sortu zen, memoriaren ondarea zainduaz, txostenak eginaz eta memoria zabalduaz.

Exekutiboaren nahia da ekitaldiaren bidez herritarrengana hurbiltzea Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideetako zuzendaritza nagusia egiten ari den lana; era horretan, ekitaldiak egingo dira datozen asteetan Nafarroako erriberako hainbat herritan.

Hurrengo ekitaldiak Tuteran (maiatzak 9), Lodosan (maiatzak 17), Azagran (maiatzak 18) eta Lizarran (maiatzak 22) egingo dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa