(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2016ko Sanferminetako talde-bortxakeriaren epaiaren aurka errekurtsoa jarriko du kontraesanak ikusten direlako ostirala, 2018.eko apirilak 27


Bat dator herritarrek erakutsitako nahigabearekin, gehienak epaiarekiko haserre agertu baitira


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak iragarri du, zerbitzu juridikoen bitartez, dagoeneko lantzen ari dela 2016ko Sanferminetako talde-bortxakeriaren epaia ezagutu ondoren jarriko duen errekurtsoa.

Nafarroako Gobernuak iragarri du, zerbitzu juridikoen bitartez, dagoeneko lantzen ari dela 2016ko Sanferminetako talde-bortxakeriaren epaia ezagutu ondoren jarriko duen errekurtsoa.

Gaur emandako prentsaurrekoan, exekutiboaren bozeramaile María Solanak eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko kontseilari Ana Ollok azaldu dute epaian kontraesanak egon daitezkeela; izan ere, alde batetik, biktimaren deklarazioetan hautemate sendoak argumentatzen, justifikatzen eta frogatzen dira, baina ez dute balio izan indarkeria edo larderia ikusteko, sexu-erasoaren delituan sartzeko.

Solana kontseilariak baieztatu du, 10 egun balioduneko epean, Nafarroako Gobernuak dagokion helegitea jarriko duela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean.

Bestalde, Ollo kontseilariak berretsi du exekutiboa bat datorrela herritar gehienek erakutsitako haserrearekin. “Gobernuak bat egiten du atzo Nafarroako eta estatuko dozenaka herritan herritar gehienek epaiaren aurrean erakutsitako nahigabe eta haserrearekin”.

Exekutiboak honela gogoratu du: “larderia eta bortxakeria testuinguruan, delitua sexu-erasoa izan zela ulertuz hartu du parte epaiketan”.

Gizarteak, berretsi du, “ezin du honako hau bezalako kasu bat ulertu intimidaziorik eta indarkeriarik gabe. Arreta, gizonezko bortitzen portaeran jarri ordez, emakumeen erreakzioan jartzea inolako ikuspegirik ez duen irakurketa besterik ez da, genero-desberdintasunaren aldetik begiratuta”.

“Sexu-indarkeria nesken eta emakumeen Giza Eskubideen urratze nagusietariko bat da, emakumeen bizitzaren eta askatasunaren aurka erasotzen duen eta emakumeak berriz biktima bihurtzen dituen indarkeria. Berdintasunaren aldeko politika publikoak bultzatzen jarraituko dugu, indarkeria hori prebenitzeko eta errotik ateratzeko biderik eraginkorrena bezala hartuta”. Era horretako bortxakeria jasaten duten emakumeak dauden bitartean, esan du, “gizarte patriarkal hau desmuntatzeko lanean jarraituko dugu”.

Ollo kontseilariak gehitu du era horretako epaiak ez direla ulertzen ikusita gobernuak “behin eta berriz azpimarratzen dutela sexu-erasoak salatzea ezinbestekoa dela. Ulertezina da emakumeen aurreko jazarpen kolektiboa aisiarako zigorrik gabeko modua eta modu normalizatua izan daitekeenik zenbait gizonaren pentsamendu matxistan”, amaitu du kontseilariak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa