(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ekonomiak % 3,3ko urtetik urterako hazkundea izan du, Estatukoak baino lau hamarren handiagoa ostirala, 2018.eko apirilak 27


Datozen hilabeteotan aurtengo ekitaldiak ezarria duen % 2,7ko hazkunde-aurreikuspena hobetuko da


Transcripción textual del video

Nafarroako Barne Produktu Gordina (BPGd) % 1,0 hazi da 2018ko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoko datua hiru hamarretan hobetuz, Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik ostiral honetan jakinarazi duenez. Haren esanetan, datu honek “Nafarroako jarduera ekonomikoa irmo eta sendo mantentzen dela berresten du, Estatuan zein nazioartean nagusitu den dinamismoaren harira”.

Nafarroako Barne Produktu Gordina (BPGd) % 1,0 hazi da 2018ko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoko datua hiru hamarretan hobetuz, Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik ostiral honetan jakinarazi duenez. Haren esanetan, datu honek “Nafarroako jarduera ekonomikoa irmo eta sendo mantentzen dela berresten du, Estatuan zein nazioartean nagusitu den dinamismoaren harira”.

Nafarroako hazkundeari buruzko datu hau Estatu osorako landutako estimazioen (% 0,7 hiruhilekorako eta % 2,9 urtetik urterako hazkundeari dagokionez) gainetik ere kokatu da.

Urteko lehenengo seihilekoan, Gizarte Segurantzako afiliazioarekin batera, kontsumoari buruzko adierazlea nagusitu da, txikizkako merkataritza eta zerbitzuen negozio-kopurua islatzen duen adierazlea baita, nahiz eta otsailean adierazle honen hazkudea moteldu den.

Ayerdiren esanetan, ekoizpen industrialari eta esportazioei buruzko urteko lehendabiko kopuruek nekazaritzako elikadura-industriaren, metalurgiaren eta sasimanufakturen trakzio-eragina bistaratzen dute; halakoxea izan da kimikaren kasua, jarduera industrialaren tonua mantentzen lagundu duena. Automobilgintzari dagokionez, ekoizpen-erritmo normalagoak berreskuratzeko joera nabarmendu du, eta VWeko lan-egutegien eta fabrikazio-helburuen arabera, horren eragina apiriletik aurrera sumatzen hasiko da.

Industriak enplegua gehien hazi diren komunitateen artean kokatu du Nafarroa

Enplegua oso dinamikoa da adar gehienetan, baina industria da Nafarroa hazkunderik handieneko komunitateen artean kokatzen ari den sektorea, izan ere, hiruhileko honetan afiliatu direnen artean, hirutik bat sektore honetakoa da.

Hazkunde-aurreikuspena hobetzeko aukera

Garapen Ekonomikoko lehendakariordeak ziurtatu duenez, badira aurten ezarri den % 2,7ko hazkunde-aurreikuspena hobetzeko moduko arrazoiak. BBVAk gorantz zuzendu berri du autonomia-erkidegoek datozen bi urteotan izango duten hazkundearen aurreikuspena, eta Nafarroaren kasuan, goranzko zuzenketa hori 0,2 puntukoa da aurtengo ekitaldiko hazkundeari dagokionez, % 2,8tik % 3ra igaroz, Estatu osorako aurreikusitako hazkundea baino hamarren bat gehiago.

BBVAren arabera, gauzak ez dira bakarrik aurten ongi ibiliko; horrekin batera, 2019rako aurreikuspenak ere hobetu ditu, bereziki Nafarroari dagokionez, aurreikuspenak gehien hobetu dituzten eskualdeen artean kokatuz.

Azkenik, Ayerdik argi utzi du, gertuko etorkizun ekonomikoari lotutako aurreikuspen onen gainetik, “agertoki hori arriskuan jar dezaketen arriskuguneak eta zalantzaguneak daudela, erakunde guztiek ia aho batez adierazi dutenez”. Horien artean, baldintza monetarioak gogortuko diren beldurra edota AEBen eta Txinaren arteko tentsio komertzial eta geopolitiko gero eta handiagoak aipatu ditu, kanpora irekita dagoen Nafarroako ekonomiaren gaineko inpaktuari loturiko aldagaien kaltekoak izan daitezkeen ustetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
20180427_PIB1trimestre2018.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa