(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

29,7 milioiko gastua onartu da iparraldeko eremuko errepide eta autobien kontserbazio integrala egiteko hainbat kontratutarako, 2022a arte asteazkena, 2018.eko maiatzak 2


Irurtzun eta Mugairiko autobia eta errepideen Kontserbaziorako Zentroei dagozkie


Nafarroako Gobernuak gaurko saioan onartutako erabakiaren arabera, baimena eman zaio Obra Publikoetako zuzendari nagusiari, 2022a arte iparraldeko eremuko errepide eta autobien kontserbazio integralerako kontratuak gauza ditzan, 29.700.000 euroko guztizko aurrekontuarekin.

Zehazkiago esanda, honako kontratu hauek baimendu dira:

-Irurtzungo kontserbazio-zentroko autobisen (A-15, A-10 eta A-1) kontserbazio integrala, 8.137.500 euroko gehienezko gastuarekin 2018tik 2021era bitartean.

-Irurtzungo kontserbazio-zentroko errepideen kontserbazio integrala, aipatutako hiru autobiena izan ezik, 9.187.500 euroko gehienezko gastuarekin 2018tik 2021era bitartean.

-Mugairiko kontserbazio-zentroko errepideen kontserbazio integrala, 12.375.000 euroko gehienezko gastuarekin 2019tik 2022ra bitartean.

Segurtasunaren hobekuntza

Errepideen kontserbazio egokiak eragin zuzena du erabiltzaileen segurtasunean, azpiegiturek eskaini beharreko zerbitzuaren kalitatean eta horien iraupenean. Neurri horren bitartez, ezbeharren kopurua murriztu nahi da, baita istripuen ondorioak eta larritasuna ere.

Hauexek dira bideratu beharreko ekintzarik nabarmenenetako batzuk: neguko bidezaintza; gorabeherak eta larrialdiak artatzea; galtzadak eta bazterrak zein arekak eta eretzak garbitzea; sastrakak kendu eta zuhaitzak inausi eta moztea; fabrika-lanen garbiketa eta luzerako nahiz zeharkako drainatzeak; arekak lurrean nahiz hormigoian eraikitzea; narriatutako bide-zorua drainatu, fresatu eta konpontzea; zuloak estaltzea, balizajeak eta seinaleak lehenbailehen konpontzea (istripuengatik); ertzeko bidarriak berritzea, eta segurtasun-barrera berriak jartzea.

Gainera, kontserbazioak aldian behin abiatu beharreko ekintzak barne hartzen ditu (arrakalak zigilatzea, ezpondak egokitu eta horiei eusteko lanak, eusteko harri-lubetak jartzea, ikusgaitasun eskaseko trazadurak zuzentzea, etab.), baita bide-zoruak sendotzea, seinaleztapen horizontala eta bertikala berritzea, errepideen balizajea eta itxiturak eraberritzea eta salbuespenezko larrialdiak artatzea ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa