(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Gobernu irekia, politika eta demokrazia parte-hartzailea” jardunaldia izango da NAPIn maiatzaren 7an, astelehenarekin osteguna, 2018.eko maiatzak 3


"Administrazio Irekiaren Astearen" baitan, hitzaldiak eta ponentziak emango dituzte bost adituk


Maiatzaren 7an, astelehenarekin, “Gobernu irekia, politika eta demokrazia parte-hartzailea” izeneko jardunaldia izango da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan (NAPI). Administrazio irekiko zenbait adituk hiru hitzaldi eta bi ponentzia emango dituzte.

Jardunaldia Herritarren Arreta eta Parte Hartze Zerbitzuak antolatu du, eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok inauguratuko du. Hark lehenengo konferentzialariari, Daniel Innerarityri, emango dio hitza. Lehenengo hizlari hori filosofia politikoan eta sozialean katedraduna da, IKERBASQUEko ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Gobernantza Demokratikoaren Institutuko zuzendaria da. “Entender la política para poder participar” izenburua duen hitzaldia emango die bertaratuei.

Ondoren, Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateko irakasle eta Gobernuko, Administrazioko eta Politika Publikoko Ikerketa Taldeko presidente Cecilia Güemes-ek “La geología del gobierno abierto” izeneko hitzaldia emango die bertaratuei. Hurrengo hitzaldia Fernando Pindadok zuzenduko du, zeina Bartzelonako Udaleko Parte Hartze eta Demokrazia Aktiboko komisioduna baita gaur egun. Haren hitzaldiak “Retos de la gobernanza y la democracia participativa en las políticas públicas” izena du.

Hitzaldi horiek guztiak amaitutakoan, parte-hartzaileek hitz egin ahal izango dute hizlariekin, haiek eman dituzten hitzaldien edukiari buruz.

Jardunaldia amaitzeko, beste bi mintzaldi emango dira. Lehena Juan Miguel Márquezek emango du, “La demanda y uso de Gobierno Abierto en España” izenekoa. Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Behatoki Nazionaleko Politika Publikoen Saileko arduraduna da Márquez. Bigarrena Catalina Uzcangak emango du, “Las demandas de participación percibidas en la ciudadanía de Navarra” izenekoa. Hizlaria, CIES enpresakoa, Soziologian doktorea da.

Jardunaldi honetara joan nahi dutenek aldez aurretik eman behar dute izena, esteka honetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa