(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak “Ezagutzatik bizikidetzara. Topaketa komunitate islamiarrekin” jardunaldiak antolatu ditu osteguna, 2018.eko maiatzak 3


Baluarten (Iruña) eginen dira astelehenean eta asteazkenean, hilak 7 eta 9; eta Tuteran ostegunean, maiatzak 10, saio guztiak 19:00etatik aurrera


Ezagutzatik bizikidetzara

Jardunaldi hauetarako landu den programaren kartela. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Bake, Bizikidetza eta Giza-Eskubideen Zuzendaritzaren bitartez, datorren astean Iruñean eta Tuteran egingo diren komunitate islamiarrekiko topaketa-jardunaldiak antolatu ditu “Ez hitz egin gutaz, hitz egin gurekin” lemapean.

Nafarroako Komunitate Islamiarren Batasunaren eta GENen (Gizarte Eskubideak Nafarroa) lankidetzaz, “Ezagutzatik bizikidetzara” jardunaldi hauen bitartez, gero eta emankorragoa izango den bizikidetza lortu nahi da kulturen eta komunitateen artean. Hartara, topaketak lan-ildo berriak bilatu nahi dizkie gai honetan zer esana duten eragileei: Nafarroako Gobernuari berari, toki-erakundeei, ikastetxeei, elkarteei nahiz Foru Komunitateko herritarrei.

Jardunaldiak Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok inauguratuko ditu astelehenean, maiatzak 7, 19:00etan, Iruñeko Baluarten. Hauexek dira topaketa eta elkar ezagutza xede dituen lehendabiziko saio honetako partaideak: Riay Tatary, Espainiako Islamiar Batzordeko lehendakaria; Rocío López, Justizia Ministerioko Pluralismoa eta Bizikidetza Fundazioko zuzendaria; Mohamed Amnay, Nafarroako Komunitate Islamiarren Batasuneko lehendakaria, eta Maryam Martínez Méndez, Nafarroako emakume musulmanen taldeko kidea.

Islamari buruzko ikuspegia aldatu eta egungo legeriak komunitate islamiarrei aitortzen dizkien eskubideetara hurbiltzea da ekimenaren xedea.

Bigarren eta hirugarren saioek antzeko egitura izanen dute: maiatzaren 9an Iruñeko Baluarten eta maiatzaren 10ean Tuteran, Rua Zentro Zibikoan, bizikidetzaren gaia ardatz hartuta. Bertan, tokian tokiko hainbat ekimen aurkeztuko dira; hala nola, Burlatako eta Ribaforadako udalek bultzaturikoak edota Iruñeko Buztintxuri eta San Adrianeko Alfonso X El Sabio ikastetxeenak. Azkenik, mahainguru batean, hainbat elkarteren ahotsak entzuteko aukera izanen da: GEN, Islamofobiaren aurkako Plataforma Herritarra, Amnesty International, Munduko Medikuak, Gurutze Gorria, Zaska Nafarroako Zurrumurruen aurkako Sarea, San Jorgeko Zentro Kultural Islamiarra eta Castejoneko Komunitate Islamiarra.

Nafarroako Gobernuak jardunaldietan parte hartzeko gonbita luzatu die toki-erakunde, ikastetxe nahiz elkarteetako arduradunei eta herritar guztiei, topaketa aberasgarria izan dadin eta bizikidetzari buruzko lan-ildoak irekitzen jarrai dezan.

Departamentuen arteko mahaia

Nafarroako Gobernuak departamentuen arteko mahaia sortu zuen 2016an, Nafarroako komunitate islamiarren ordezkariekin batera. Komunikazio eta elkarrizketarako tresna iraunkorra finkatzea da helburu nagusia, Nafarroako zenbait herritan dauden komunitate islamiarrei berariaz eragiten dieten kulturen arteko harreman eta bizikidetzari buruzko arazoei aurre egin ahal izateko.

Lan horren ondorioz, Bake, Bizikidetza eta Giza-Eskubideen Zuzendaritzak beharrezkotzat jo du komunitate islamiarrekiko topaketa hori gizarte osoari helaraztea, jendearentzat irekitako leku batean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa