(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gazteen autoenplegua sustatzea, Sadar ibaiaren hobekuntza eta kirol elektronikoak, Gazteriako Parte-hartze bidezko Aurrekontuetako proposamen irabazleak osteguna, 2018.eko maiatzak 3


NKGIk hiru proiektuak garatuko ditu 2018an, horiek aurkeztu dituzten gazteekin batera


Gazteen artean autoenplegua sustatzeko proposamena izan da, 195 botorekin, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak ondoz ondoko bigarren urtez bultzaturiko Parte-hartze bidezko Aurrekontuetan babes handiena lortu duena. Horiek atzetik kokatu dira “Sormenezko topaketak Sadar ibaia ezagutu eta hobetzeko”, 136 botorekin, eta NavarrE-sports: “Infoday kirol elektronikoak. Zer dira eta zergatik hasi beharko genuke ezagutzen?”, con 98 botorekin.

Proposamen irabazleak ezagututa, NKGIk horiek garatzeari ekingo dio 2018an, hiru proiekturik bozkatuenak aurkeztu dituzten gazteekin batera.

Nafarroako gazteek proposamen horiek bozkatu ahal izan dituzte NKGIko webgunean nahiz sare sozialetan zabaldutako formularioaren bitartez. Formularioa Internetez hornituriko gailu mugikorretan ere eskuratu ahal izan da. Bozkatzeko epea apirilaren 16tik 30era bitartean ireki da, eta guztira, baliozkotutako 469 boto jaso dira.

Hemendik aurrera, talde eragile bat sortuko da proiektu bakoitzerako, bultzatu duten gazteek eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gazteriako Zuzendariordetzako teknikariek osatuta, azken hauek arduratuko baitira proiektuen gauzatzea eta ebaluazioa kudeatzeaz.

Nafarroako Gobernuaren II. Gazteria Planari atxikitako Gazteriako Parte-hartze bidezko Aurrekontuen bigarren edizio honek 30.000 euroko aurrekontu-saila izan du.

"Autoenpleguaren sustapenerako azterlana gazteei zuzendurik"

Azterlanaren helburu orokorra Iruñeko eta Iruñerriko nafar gazteriak auto-enpleguaren aukera ia ez hautatzearen faktoreak aztertzea eta ulertzea da. Lan autonomoa laguntzeko hartu diren azken neurriekin, hori ez da espero zen bezainbeste igo gazteen artean.

"Sormenezko topaketak Sadar ibaia ezagutu eta hobetzeko"

Proiektu honek Sadar Ibaia ezagutzera eman nahi du eta biztanle gazteak eta unibertsitateko komunitatea konprometitu haien campusetatik doan ibaiaren zainketan eta zabalpenean. Zenbait topaketa aurreikusi dira tailer gisa, ibilaldiak eta bestelako ekintzak, eta haietan ibaiaren balioen aurkikuntza eta haren ingurune-hobekuntza materialen lanketarekin eta arte-jarduketekin bateratuko dira jolas-giro batean.

NavarrE-sports: "Infoday kirol elektronikoak. Zer dira eta zergatik hasi beharko genuke ezagutzen?"

E-sports herritarren artean ezagutzen diren bideo-jolas lehiaketen izena da. Proposamen honen helburua haietan trebatzea, ezagutzera ematea eta e-sports jolasak direnari buruz heztea da, zer dela eta ari diren hainbeste garrantzia hartzen beste herrialde batzuetan eta nola ari diren gazteriarendako onura bat ekartzen trebetasunak, ezagutzak eta konpetentziak eremu digitalean garatzeko orduan, baita lanpostuak eta irtenbide profesionalak sortzen ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa