(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Solana kontseilaria “Jakin-mina” egitasmoan parte hartu duten ikasleen diploma banaketan izan da gaur ostirala, 2018.eko maiatzak 4


NUPeko Tuterako kanpusak lehendabizikoz hartu ditu Jakiundek antolatutako hitzaldiak


Jakinmina

Solana kontseilaria "Jakin-mina" proiektuko ikasle eta irakasleekin batera. ( irudia handitu )

Hezkuntza kontseilari Maria Solana “Jakin-mina” egitasmoan parte hartu duten ikasleen diploma banaketan izan da gaur, Jauregiko Tronu Aretoan. Jakiunde Akademiak antolatzen duen egitasmoan 65 ikaslek parte hartu dute gaur diploma jaso dute, kontseilariaren eskutik, 39k. Zazpigarren edizio honetan NUPeko Arrosadiako kanpusarekin batera Tuterako kanpusean ere izan dira hitzaldiak lehendabizikoz, hala, Erriberako ikasleek ere errazago izan dute ekimenean parte hartzeko aukera. Maria Solana kontseilariarekin batera, ekitaldian izan dira Nafarroako Unibertsitateko Ikerkuntza errektore-orde eta Jakiundeko akademiko Iciar Astiasarán, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore-orde Ramon Gonzalo eta Jakiundeko akademiko urgazle Nora Alonso.

Jakin-mina programak bigarren hezkuntzako ikasleei zientzia, artea zein literaturaren inguruko bost hitzaldietan parte hartzeko aukera eskaini die, modu horretara beraien garapen intelektuala eta pertsonala bultzatzeko asmoz. Gaztelaniaz, euskaraz zein ingeleraz emaniko hitzaldiak, 2017ko azarotik 2018ko martxoa bitartean izan dira, Iruñea eta Tuterako kanpusetan. Adituei esker, ikasleek hainbat gairen inguruan sakontzeko aukera izan dute. Besteak beste, ekonomia, errefuxiatuak, adimen artifiziala, bioteknologia, artxibogintza, osasun zientziak, historia eta bestelako gaiak landu dituzte. Modu horretara Jakin-mina programak gazteen kuriositatea piztu eta haien jakintza-eremua zabaltzeko helburua bete du, ezezagunaren bilaketara bideratuz euren kuriositatea.


Jakinmina

Solana kontseilaria ekitaldian. ( irudia handitu )

Solana kontseilariak nabarmendu duenez, “poztekoa da ikasteko gogoa eta ezagutza jasotzeko prestutasuna erakutsi duzuen gazteekin konpartitzea gaurko ekitaldia”. “Hezkuntzaren ardura dugunon nahietako bat da zuen jakin-mina aldioro esnatzea eta gehiago ezagutzeko, jakiteko, gogoa ernatzea, eta horixe da ekimen honek duen helburuetako bat; zuen jakin-mina piztea eta ezezaguna bilatzera animatzea”. Iciar Astiasarán Nafarroako Unibertsitateko Ikerkuntza errektore-ordeak ekimen honetan Nafarroako Gobernuaren elkarlana eskertu eta Jakiundeko baloreak nabarmendu ditu, “balore etiko guztiekiko errespetua eta ikerketarako beharrezkoa den askatasunaren promozioa”. Gainera, gazteei Pedro Miguel Echenique, Jakiundeko sortzailearen biografia irakurtzeko gomendioa luzatu eta “egunez egun gehiago jakin eta ezagutzarako interesa” mantentzera animatu ditu.

Zazpigarren edizio honetan Altsasu-Alsasuako BHI, Garraldako DBHI, Burlatako Askatasuna BHI, Atarrabiako Pedro de Atarrabia DBHI, Azagrako Reyno de Navarra DBHI, Berako Toki Ona BHI, Eunate BHI, Iruñeako El Redin eta Zizurreko San Fermin Ikastolako 65 ikaslek parte hartu dute (34 Iruñean eta 31 Tuteran).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa