(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako astelehena, 2018.eko maiatzak 7


Nafarroako Gobernuak jarduera berriak antolatu ditu maiatzaren 7tik 13ra bitarteko asterako.


gustavia

Gayarre Antzokian eskainiko den "Gustavia" antzezlanaren irudietako bat ( irudia handitu )

DNA - Nafarroako Dantza Garaikidearen Jaialdiak jarraituko du aste honetan, ikuskizun hauen eskutik: “Gala”, asteazken eta ostegunean, Barañain auditorioan; “Sormen-prozesuak dokumentatzen”, asteazkenean, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian; “Cuerpo - Documento / Serie 1”, Estitxu Arroyo Sánchezena, ostiralean, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian; “Conferencia bailada” (1 zatia eta 2 zatia), Toni Jodarren eskutik, ostiralean Iruñeko Civicanen eta larunbatean Aranguren Ibarreko Kultura Etxean; “Gustavia”, ostiralean, Gayarre antzokian; “Bolero”, Jesús Rubio Gamorena, ostiralean, Noaingo Kultura Zentroan; “Calling Tree” performance ibiltaria, larunbatean, Zaldi Zuriaren zokoan; “Errata Natural”, “Kirolak” eta “Bolero”, larunbatean Zangozako Kale Nagusian eta igandean Agoizko Nafarroa Behereko plazan; eta “Ocupación Ciudadela”, larunbatean, Iruñeko Ziudadelan.

Hitzaldiei dagokienez, ondokoak eskainiko ditu Nafarroako Liburutegiak: “Patricia Almarcegui: voces de mujer en Irán”, asteartean, eta “Buscando la isla del tesoro”, ostegunean. Eta ondokoa, Nafarroako Museoak: “Poesía en el tiempo de la Escuela Vasca (1960-1968)”, asteazkenean.

Nafarroako Liburutegiak “Ongi etorri ipuinetara” haurrentzako aisialdiko jarduera ere eskainiko du, euskaraz, asteazkenean.

Zineak hauek ekarriko ditu Nafarroako Filmotekara: “Paisajes transformados”, asteazkenean; “Milou en mayo”, ostegunean, eta “Pasaporte para Pimlico”, ostiralean.

Musikak, aldiz, bi hitzordu hauek ekarriko ditu Baluartera: Carmen Yepes, asteartean, eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, ostegun eta ostiralean.

Uharteko Arte Garaikideko Zentroan tailer hauek egingo dira: “Zeharkako estetikak. Aisialdiko ekosistemak”, “Komisariotza- ikerketaren inguruko egoitza” eta “Kartografia hedatua”.

Erakusketei dagokienez, ondokoak daude oraindik ikusgai: “Gamazadarem 125. urteurrena”, “Incurvar”, “Grupo Danok. 1966-1967” eta “En abierto – Zabalik: NUParen 30 urteei buruzko erakusketa”

Bukatzeko, bisita gidatuak antolatu dira "Danok taldea. 1966-1967. Modernitate osatugabea” erakusketara eta Iruñeko katedraleko klaustroaren lanetara. Eta aurrera darrai Museoen Zerbitzuak bultzatutako “Pasaportea: Museatu! eta bidaiatu” kanpainak.

Esteka honetan duzu kultur programazio osoa:


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa