(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Besoak zabalik dituzten familiak behar dira astelehena, 2018.eko maiatzak 7


Laparra lehendakariordeak familia-harreraren aldeko publizitate kanpaina aurkeztu du, Nafarroako hiru familia ardatz hartuta


Transcripción textual del video

Eskubide Sozialen lehendakariorde Miguel Laparrak Besoak Zabalik lemapeko kanpaina aurkeztu du gaur goizean, babesgabetasun-egoeran dauden adingabeei egoera horrek dirauen bitartean harrera emateko prest dauden familiak bilatzeko asmoz. Kanpainak 6 urteko haurren beharrak estali nahi ditu nagusiki, izan ere, legeak "oso lehentasunezkotzat" jotzen du familia-harrera, egoitza-harreraren gainetik, haur horien garapena bermatzeko.

Imagen ilustrativa de la campaña publicitaria.

Publizitate kanpainaren irudi adierazkorra. ( irudia handitu )

Eskubide Sozialen lehendakariorde Miguel Laparrak Besoak Zabalik lemapeko kanpaina aurkeztu du gaur goizean, babesgabetasun-egoeran dauden adingabeei egoera horrek dirauen bitartean harrera emateko prest dauden familiak bilatzeko asmoz. Kanpainak 6 urteko haurren beharrak estali nahi ditu nagusiki, izan ere, legeak "oso lehentasunezkotzat" jotzen du familia-harrera, egoitza-harreraren gainetik, haur horien garapena bermatzeko.

Publizitatearen sortzaileek errealitatea hartu dute abiapuntutzat kanpainaren lema lantzeko, aldi batez bada ere harrera-familia behar zuten neska-mutilei besoak ireki dizkieten hiru familia nafarren kasuak aurkeztuz.

Kanpaina telebistaz, Nafarroako prentsaz, tokian tokiko irratiez eta sare sozialen bitartez zabalduko da, familia biologikoak ezin arta dezakeen haurren bat hartzeko prest dauden familien kopurua areagotzeko asmoz.

Aipatutako hiru familia nafarrak dira kanpainaren ardatz eta protagonista nagusiak: Josema eta Susana tuterarrak, 12 urteko haur bati harrera egiteagatik; Iruñeko Elena eta Marta, 14, 11 eta 10 urteko hiru anai-arrebari besoak eta etxeko ateak irekitzeagatik; eta Gerardo eta Eguzki, Etxarri Aranazkoak, beraien bizitza eta bi seme-alaba biologikoena harreran hartutako 4 urteko neskato batekin partekatzeagatik.

Helduek esaldi batean laburbildu dute beraien esperientzia. “Haren gelan sartu eta nolako aurpegia izango zuen pentsatzen hasi nintzen”, gogoratu dute Josemak eta Susanak. Gerardok eta Eguzkiren hitzetan, “bi seme-alaba biologiko dauzkagu eta oso garrantzitsuak dira ikasten ari diren balioak”. Azkenik, Elenak eta Martak ziurtatu dutenez, “maitasun gehiago daukagu emateko, askoz ere gehiago dugu emateko, ez dugu guretzat atxiki behar”.

Kanpaina indartzeko, berariazko informazioa duen webgunea ere ireki da, harrera-prozesuei buruzko oinarrizko informazioa nahiz adingabeei harrera egin edo egiten dieten bikoteen testigantzak bilduz.

2017ko balantzea

Lehendakariordeak, halaber, familia-harreraren iazko balantzea aurkeztu du. Hartara, 2017an, 223 adingaberi harrera egin zitzaien; horietatik 149 familia zabalarekin zeuden (haurren senideak; bereziki, aiton-amonak eta osaba-izebak) eta 74 neska-mutil beste familia batzuekin.

38 adingaberen kasuan, harrera-familia berriak bilatzeari ekin zioten; horietatik 14k ez zuten gertuko seniderik eta kanpoko familia bat behar zuten. Gainerakoek (24) beste senide batzuekin harreran egoteko aukera izan zuten.


Kanpainaren beste irudi bat.

Kanpainaren beste irudi bat. ( irudia handitu )

Urte berean, 98 neska-mutil sartu ziren egoitza-harreran. Kasu batzuetan, diziplina anitzeko taldeek modalitate hori gomendatu dute, baina beste kasu batzuetan familia-harrera gomendatuko zuketen horretarako aukerarik izan balitz. Kontuan izan behar da, egoitza-harreraren aldean, familia-harrera are lehentasunezkoagoa dela neska-mutilen interesetarako, ingurune afektibo eta erreferentzial sendoagoak eskaintzen dituen neurrian.

Familia eta Adingabeen Zuzendariordetzatik, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak nabarmendu du, harrera-familiak aurkitzeko zailtasunik handiena 7 urtetik gorako adingabeei eta berariazko beharrak dituzten anai-arrabei dagokiela.

Nafarroan 1999az geroztik harreraren bilakaera egonkorra izan da, 2004an eta 2010ean izandako goranzko bi inflexio-punturekin eta zertxobait behera eginez azken bi urteotan.

Harrera

Familia-harrera haurrak eta nerabeak babestea xede duen neurria da, baldin eta edozein arrazoirengatik jatorrizko familiek haien beharrei erantzuteko gai ez badira.

Adingabea da familia giroan hazi eta hezteko eskubidea duena, beharraren ondoriozko eskubidea, alegia. Nafarroako Gobernuak eskubide horren estalduran parte hartzen du, familia berria bilatuz, harrerak dirauen bitartean familiari zein adigabeari zuzendutako laguntza eskainiz, eta familia biologikoarekiko bisitak antolatuz, lotura hau etengabe mantentzen saiatzen baita, adingabearen mesedetan.

Harreraren iraupena, jatorrizko familiak seme-alabarekiko bereizketa eragin duten arazoak konpontzeko behar duen denboraren araberakoa da. Harrerak ohikoak izan daitezke, hau da, behin-behinekoak (gehienez, bi urtez) edo behin-betikoak (jatorrizko familiarekin itzultzeko aurreikuspenik gabe), baina badira larrialdiko harrerak (hiru hilabete ingurukoak, balorazioa landu eta neurririk egokiena erabakitzen den bitartean) eta harrera espezializatua (arreta psikoedukatibo espezializatuagoa behar duten adingabeei zuzendutakoa, berariazko prestakuntza eta gaikuntza eskatzen duena).

Kanpaina honetan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak asteburu nahiz oporraldietarako arreta partziala emateko prest dauden familiak lortu nahi ditu, adingabeei beste erreferente batzuk eskaintzeko asmoz.

Edozein familia egokia da?

Haurraren eta familiaren arabera. Harrera-familiek funstezko zenbait baldintza bete behar dituzte; hala nola, familiakideei afektua eta sostengua emateko gaitasuna izatea, gizarte-egitura integratua izatea eta adingabearen aurreko esperientzia gogorrak jasateko eta gainditzen laguntzeko behar den heldutasun pertsonala izatea. Gainera, lankidetzan jardun beharko dute babes-sistemako profesionalekin eta adingabeei jatorrizko familiarekiko harremanak bermatzeko prest egon behar dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Tablasacogimiento.pdf
acogimientofamiliarcuna1v2.mp3
acogimientofamiliarcuna2v2.mp3
acogimientofamiliarcuna3v2.mp3
 

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa