(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarabideak Europako Eskualdeetako Legebiltzarren Konfederazioak antolatutako kultura eta hizkuntza aniztasunari buruzko mintegian parte hartu du astelehena, 2018.eko maiatzak 7


Europako eskualde ezberdinetako kideek eleaniztasuna azpimarratzeaz gain, instituzio publikoek duten erantzukizuna nabarmendu zuten hizkuntzen alde legeak egiterakoan


Calrek

Jardunaldiaren garapeneko une bat. ( irudia handitu )

Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutua kultura eta hizkuntza aniztasunaren inguruan Europako Eskualdeetako Legebiltzarren Konfederazioak (CALRE) antolatutako mintegian izan zen martxoaren 3an eta 4an. Topaketa Valentzian egin zen helburu bikoitzarekin: batetik, lurralde bakoitzean hizkuntzek dituzten egoera ezberdinen ikuspegia ematea; horretarako, aditu ezberdinak bildu ziren. Bestetik, berriz, proposamenak eta gomendioak eramatea EBeko eskualdeetako parlamentu ezberdinetara eta Europako instituzioetara, eskualdeetako hizkuntzak eta/edo gutxiengodun hizkuntzak sustatzeko, onartzeko eta babesteko helburuetan aurrera egitearren, Europako kultur eta hizkuntza aniztasuna zaintze eta sustatze aldera.

Osteguneko lan-saioari hasiera emateko, Vicent Climent-ek “Kultura eta Hizkuntza aniztasuna. Diskurtsoak vs errealitateak” izeneko aurkezpena egin zuen. Jarraian, eztabaida irekia egin zen bi aditurekin: Conchúr Ó Giollagáin, Europako Hizkuntza Berdintasunerako Sareko (ELEN) lehendakariordea eta Eskoziako University of the Highlands and Islands zentroko irakaslea; eta  Paula Kasares, Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutuko Euskara Planifikatzeko eta Sustatzeko Zerbitzuko zuzendaria. Haien ikuspuntua eman ondoren, bertara hurbildutako eskualdeetako biltzarretako ordezkariek eztabaidan parte hartu zuten.

Era berean, ostiral goizean, eskualdeetako parlamentuetako lege-esperientzia ezberdinak aurkeztu zituzten, eta Ferran Suay-k, ELENeko lehendakariak, Europako Hizkuntza Berdintasunerako Sarekoak, eta Valentziako Unibertsitateko irakasleak “Gizarte zibilaren proposamenak hizkuntza eta kultura aniztasunaren aurrean" izeneko hitzaldia eskaini zuen. Ondoren, beste behin, eztabaida egin zuten bi aditurekin: Coor van der Meer, Mercator-eko kidea, Eleaniztasunari eta Hizkuntzen Ikaskuntzari buruzko ikerketa-zentroa, eta Holandako Fryske Akademy-ko kidea, eta Gregorio Fente, Galiziako Xuntako Hizkuntza Politikaren Idazkaritza Orokorreko aholkulari teknikoa eta NPLD-ko kidea (Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Europako Sarea). Eztabaidaren ondoren, jardunaldiari amaiera emateko, mintegiari buruzko ondorioak nabarmendu zituzten.

Eleaniztasuna balioa bezala eta Nafarroa

Bi jardunaldietan zehar, adituek azaldu zuten eleaniztasuna ezinbesteko errealitatea dela Europan, 60 hizkuntza eta 55 milioi hiztun baitaude; gainera, hiztunek estatuko hizkuntzaz gain, eskualdeko beste hizkuntzaren bat hitz egiten dute (biztanleriaren %10a).

Adituen arabera, garai berri hauetan, eleaniztasuna balio positibo eta erantsi moduan onartu eta ikusi behar da”. Halaber, esan zuten instituzioen erantzukizuna dela herritar guztientzat hizkuntza-eskubideen gaineko legeak egitea eta horiek bermatzea, eta hizkuntzen elkarbizitza-balioa azpimarratu zuten liskarrezko diskurtso posibleen aurrean.

Lan-taldea

Europako Eskualdeetako Legebiltzarren Konfederazioak, 2017an egindako azken biltzar orokorrean, lan-talde bat sortu zuen kultura eta hizkuntza dibertsitatearen onarpenari buruzko hausnarketa burutu eta aurrera egiteko Europar Batasuneko instituzioetan. Europar Batasuneko eskualdeetako hizkuntzek eta/edo gutxiengodun hizkuntzek arazo ugari dituzte; hala nola, hizkuntza-eskubideak ez onartzea, hezkuntza-xedapenak ez izatea, herri administrazioan artatzeko xedapenak ez izatea edo komunikazio sozialeko bitarteko publikoak ez izatea.

Ildo horretan, CALREk, Europako Eskualdeetako Legebiltzarren Konfederazioak, ebazpen bat onartu zuen, eta horren bitartez Europako batzar legegileei eta eskualdeko gobernuei eta gobernu autonomikoei eskatzen die “elkarrekin lan egiteko, eskualdeetako eta/edo gutxiengodun hizkuntzak sustatu, onartu eta babeste aldera, Europako kultura eta hizkuntza aniztasuna zaintzeko eta sustatzeko helburuarekin”.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa