(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Txikizkako merkataritzari zuzendutako 600.000 euroko laguntza-deialdia ireki da asteartea, 2018.eko maiatzak 8


Nafarroako Gobernuak enpresa-lehiakortasuna eta ekintzailetza sustatzea du helburu


Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomikoko Departamentuaren bitartez, txikizkako merkataritzari zuzendutako laguntza ekonomikoetarako deialdia ireki du, saltokien lehiakortasuna hobetzeko, enpresa-proiektu berrietan ekintzailetza sustatzeko edota jardunean diharduten saltokien eskualdatzea errazteko. Dagoeneko NAOn argitaratuta dagoen deialdi honek 600.000 euroko guztizko zenbatekoa izanen du. Eskaerak aurkezteko epea asteartean ireki da eta ekainaren 8raino luzatuko da.

Deialdiak Hurbileko Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko 2018-2020ko Planean ezarritakoa garatu du txikizkako merkataritza-enpresen lehiakortasuna aregotzeko, azpiegiturak hobetzeko nahiz saltokiak eta kudeaketa-sistemak egokitzeko laguntza ekonomikoak eskainiz. Horrekin batera, informazio eta komunikazioaren arloko tresna teknologiko berriak negozioan txertatzea bultzatuko du, enpresa-proiektu berrien sorrera edota dagoeneko jardunean diharduten saltokien belaunaldi-arteko eskualdatzea sustatuz.

Zehazkiago esanda, laguntzak aurreikusi dira lau inbertsio-ildo hauetarako: modernizazio eta eraberritze proiektuak (saltoki berrien irekiera barne hartuta), berariazko proiektuak (erosketa-zentralei atxikitako enpresek, udal emakidadunek eta abarrek egindako inbertsioak), garapen teknologikorako proiektuak eta merkataritzaren arloko ekintzailetza-proiektuak (zerbitzu teknikoen nahiz negozio-eredu berriei buruzko ikerlanen ordainsariak). Lehenengo hiruren kasuan, 500.000 euroko aurrekontu-kreditua erreserbatu da; 200.000 euro Iruñeko saltokietarako eta 300.000 euro Nafarroako gainerako herrietako saltokietarako.

Merkataritza arloko ekintzailetza-proiektuak diruz laguntzeko, 100.000 euro erreserbatu dira: 40.000 euro Iruñeko saltokietarako eta 60.000 euro Nafarroako gainerako herrietako saltokietarako.

Deialdian parte hartu nahi duen negozioak gutxienez bi urte eginak izan behar ditu jardueran modernizazio eta eraberritze proiektuetarako, eta urtebete berariazko proiektuetarako, salbu eta saltokien eskualdatzeetan edota belaunaldien arteko errelebuetan. Era berean, nahitaezkoa izanen da aurreko bi urteetan Nafarroan txikizkako merkataritza-jarduerarik egin ez izana.

Diruz lagundutako ekintzak 2017ko azaroaren 16tik 2018ko azaroaren 16ra bitartean egin beharko dira, eta lehia-konkurrentziaren bidez esleituko dira, hau da, lehentasun-ordenaren arabera eta aurrekontuko kreditu erabilgarria agortu arte, betiere deialdiaren oinarrietan azaldutako baremoan lortutako puntuazioaren arabera.

Hartara, era askotako 15 balorazio-irizpide ere ezarri dira; hala nola, saltokia kokatuta dagoen herriko biztanle-kopurua, enpresaren ezaugarriak, enpresa-proiektua zein motatakoa den, egin beharreko kontratazioak edo merkataritza-dentsitatea, Iruñean.

Nahitaezko inbertsioa gutxienez 12.000 eurokoa izanen da modernizazio eta eraberritze proiektuak dituzten mikro-enpresen kasuan; 6.000 eurokoa berariazko proiektuak edo merkataritza arloko ekintzailetza-proiektuak dituzten mikro-enpresentzat eta 2.000 eurokoa garapen teknologikorako proiektu bakoitzeko.

Dirulaguntzaren zenbatekoa ere enpresa eskatzailearen tamainari eta deialdian ezarritako baremoan lortu den puntuazioari lotuta egonen da, eta gutxienez % 8koa izanen da puntuaziorik txikiena lortu duen enpresa ertain baten kasuan, eta gehienez % 45ekoa puntuaziorik handiena lortu duen mikro-ETE baten kasuan. Gehienezko zenbatekoak 34.000 eta 47.000 euro bitartekoak izanen dira.

Deialdia lehia-konkurrentziaren bidez ebatziko da, eta dirulaguntzak puntuaziorik handienaren eta txikienaren artean ezarritako baremoaren ondoriozko hurrenkeraren arabera esleituko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa