(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Abenturako kirolak eta kultura eta aisialdiko jarduerak, Gazte Txartelaren udaberriko eskaintzan asteartea, 2018.eko maiatzak 8


Erabiltzaileek, 14 urtetik 30 urtera bitarteko gazteek, zinemarako eta hainbat ikuskizunetarako deskontuak lortu, kontzertuetarako sarreren zozketetan parte hartu eta ingurune naturaleko kirol jardueretan lehiatzeko aukera izanen dute


Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren Gazte Txartela deritzon programak gazteei zuzendutako hainbat jarduera antolatu ditu maiatzerako eta ekainerako; hala nola, Urbasa Mendilerroan kokatuta dauden  Noriturri eta Akuandi haitzuloetarako bisitak; gazteentzako antzerki eta zinema lehiaketak; mikroipuinen lehiaketa, edota parte-hartzaileek zonbien antzera mozorrotuta lehiatu behar duten Survival Zombie deritzonerako sarrerak. Jarduera guztiak oso prezio murriztuetan eskainiko dira. Gainera, gazte txartelari esker, deskontuak lortu ahalko dira ikuskizunetan, zinemarako sarrerak 3 eurotan, eta kontzertuetarako sarreren zozketetan parte hartzeko aukera.

Interesatuta dauden pertsonek informazioa eskura dezakete Gazteriaren Institutaren egoitzan (Yanguas eta Miranda, 27), webgunean edota Facebook eta Twitter sare sozialetan. Izena emateko, mezua bidali behar da carnejoven@navarra.es posta elektronikora.

Programazioa

Programazioa joan den asteburuan hasi zen Castejoneko Sarasate Kultura Zentroan antolatutako Al Tran Tran jaialdiarekin. Larunbat honetan, maiatzak 12, programak 50 sarrera bikoitz zozkatuko ditu Altsasuko Survival Zombie delakoan parte hartzeko. Joko honetako partaideek beren filmeko protagonistak direla sentitzen dute. Izena emateko epea bihar bukatuko da, asteazkena, maiatzak 9.

Horrez gain, Gazte Txartelak 5 eurorainoko deskontuak eskaintzen ditu Gaiarre Antzokian, Tuterako Gaztambide Antzokian, Nafarroako Unibertsitate Museoan, Barañaingo Audorioan eta Nafarroako Antzerki Eskolan eskainiko diren hainbat ikuskizunetarako, eta asteko hiru txartel bikoitz zozkatuko ditu Zinegazte lehiaketan parte hartzen dutenen artean. Bi zozketak maiatzaren 14an eginen dira.

Programak sarrera bikoitzak zozkatuko ditu zenbait musika ikizukizunetarako: 25 sarrera Tuteran ekainaren 1ean eta 2an antolatuko den Festival Sur jaialdirako (honetarako epea maiatzaren 20an itxiko da), eta 50 sarrera Lemon y Tal-ek hilaren 2an Indara Aretoan eskainiko duten kontzertutako. Azken honetan parte hartzeko epea maiatzaren 25ean bukatuko da.

Gazte Txartelak abenturako kirolak ere eskainiko ditu. Horren harira, 55 sarrera zozkatuko dira Urbasako Noriturri eta Akuandi haitzuloak bisitatzeko, larunbatez, maiatzak 19 eta 26; baita Igantziko Irrisarri Land Parkeko zeharkaldia egiteko 55 sarrera ere, ekainaren 2 eta 9rako. Bi jarduerak hauek 10 euroko prezioa dute.

Bestalde, ekainaren 21a arte irekita dago “Berdinen artean” mikroipuin-lehiaketarako proposamenak aurkezteko epea. Irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du eta beste hiru mikroipuin ere hautatuko dira Gazteriaren webgunean argitaratzeko, horietako bakoitzak 300 euroko jasoko dituelarik. Lehiaketaren oinarriak webgunean kontsulta daitezke.

Gogoratu behar da Nafarroak Gazte Txartelak bi modalitate dituela: klasikoa eta finantzarioa (Nafarroako Rural Kutxako nahiz CaixaBankeko kreditu edo debitu txartel bati lotutakoa), eta gaur egun 75.242 txartel daudela indarrean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa