(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miguel Induráin Fundazioak iragarki berria atera du “Zugan sinestea gure kirol gustukoena da” goiburuarekin asteartea, 2018.eko maiatzak 8


Bideoa Volkswagenen fabrikan aurkeztu da, eta Fundazioa jorratzen ari den jarduera-ildo nagusiak zabaltzen ditu


Transcripción textual del video

Miguel Induráin Fundazioak iragarki berria aurkeztu du jarduera-ildo nagusiak zabaltzeko helburuarekin. Bideoan ikus daiteke Fundazioak egiten duen lana, eta berdintasuna, gizarteratzea, hobetzea eta ahalegina bezalako balioak hedatzen laguntzen duten erreferente eta eredu sozialak sortu nahi ditu, kirolarien ikusgaitasuna areagotuaz, haien lorpenak betetzen laguntzearren.

Herrera kontseilaria, Emilio Sáenz, Miguel Induráin, Rubén Goñi eta spotaren protagonistak izan diren pertsonak.

Herrera kontseilaria, Emilio Sáenz, Miguel Induráin, Rubén Goñi eta spotaren protagonistak izan diren pertsonak. ( irudia handitu )

Miguel Induráin Fundazioak iragarki berria aurkeztu du jarduera-ildo nagusiak zabaltzeko helburuarekin. Bideoan ikus daiteke Fundazioak egiten duen lana, eta berdintasuna, gizarteratzea, hobetzea eta ahalegina bezalako balioak hedatzen laguntzen duten erreferente eta eredu sozialak sortu nahi ditu, kirolarien ikusgaitasuna areagotuaz, haien lorpenak betetzen laguntzearren.

Helburu horiek lortzeko, Miguel Induráin Fundazioak ondorengo ibilbideak abian jarri ditu: ‘Kirol Egokitua’, ‘Emakumea eta Kirola’, ‘Bertako kirola’, ‘Goi-mailako kirolarientzako laguntzak’, ‘Prestakuntza’ eta ‘Talentu Gazteak’. Horiek guztiak “Kirolaren gailurrerantz” goiburupean biltzen dira.

Iragarki berria Nafarroako Volkswagenen fabrikan aurkeztu da (Miguel Induráin Fundazioaren babesleetariko bat), eta bertan bildu dira Kultura, Kirola eta Gazteriako kontseilaria den Ana Herrera; Miguel Induráin, Fundazioaren ohorezko lehendakaria; Rubén Goñi, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea; eta Emilio Sáenz, Volkswagenen Nafarroako lehendakaria.

Spot berria

Sustapen-bideoa Labrit Multimedia produkzio-etxeak egin du, eta horren xedea da instituzioak lortu nahi dituen helburu berriak ezagutzera ematea, “Zugan sinestea gure kirol gustukoena da” goiburuarekin. Bideoa formatu ezberdinetan argitaratu da gaur, eta, bertan, Miguel Induráin Nafarroako kirolarien entrenamendu eta norgehiagoketara joaten da, haien bizimoduko alderdi ezberdinetan eta kirol-ibilbidean laguntzeko asmoarekin. Munduko txirrindularitzaren mitoarekin batera, historiaren protagonista-lanetan honako hauek agertzen dira: Sergio Fernández atleta olinpikoa; Izaskun Osés atleta paralinpikoa; eskubaloiko nazioarteko jokalaria, Antonio Bazán; nazioarteko judoka, Jaione Ekisoain; eta gurpil-aulkiko saski-baloiko jokalaria eta nazioarteko igerilaria, Beatriz Zudaire.

Aurkezpen-ekitaldi honetan, Miguel Induráin Fundazioak bildu nahi izan ditu Patronatuko kideak, Batzorde Exekutiboko kideak, babesleak, kirol-federazioak eta kirolariak, haien ekarpena, baterako lanean jarritako konfiantza eta denen ahalegina eskertzearren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa