(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan lan-arriskuen prebentzio-proiektuak gauzatzeko dirulaguntza-deialdia ireki da asteazkena, 2018.eko maiatzak 9


846.000 euroko zenbatekoaz hornituta, 50 langiletik beherako enpresei eragiten dieten irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzenduta daude


Nafarroako Gobernuak, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Nafarroako erregistro publikoetan izena emanda dauden irabazi-asmorik gabeko erakundeak diruz laguntzeko deialdia argitaratu du, laneko segurtasun eta osasunaren arloko prebentzio-proiektuak gauzatzen dituzten enpresa-erakundeak eta sindikatuak barne hartuta. Deialdiak 846.053,62 euroko guztizko zenbatekoa du eta eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 28an bukatuko da.

Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Nafarroako Gobernuaren atariko tramiteen katalogoan dagokion fitxa betez. Eskaeran, erakunde eskatzailearen helbide elektronikoa zehaztu beharko da, prozedurari lotutako jakinarazpen telematikoak helarazi ahal izateko.

Laneko osasun eta segurtasunari buruzko baldintzak hobetuko lituzkeen prebentzioaren aldeko kultura bultzatzeko asmoz, Nafarroako 2015-2020ko III. Osasun Planean eta hau garatzen duen 2017-2020ko Lan-Osasuneko Ekintza Planean ezarritakoari jarraiki, Garapen Ekonomikoko Departamentuak 50 langiletik beherako enpresetan prebentzio-proiektuak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzendutako deialdi hau prestatu du.

Dirulaguntza horietaz profitatu ahalko dira irabazi-asmorik gabeko erakundeak edo hauen arteko elkarteak, Nafarroako enpresa-elkarteak, Nafarroan ordezkaritza duten sindikatuak, Nafarroako Langile Autonomoen Elkarte Profesionalen Erregistroan izena emanda dauden elkarteak, eta Nafarroako Elkarte, Fundazio eta Elkargo Profesionalen Erregistroan izena emanda dauden erakundeak.

Diruz lagundutako proiektuek enpresetako langileen laneko higienea eta segurtasuna hobetzea izan behar dute helburu. Proiektuak 50 langiletik beherako enpresetan eta 2018ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartean gauzatzea da nahitaez bete beharreko beste baldintzetako bat. Erakunde edo elkarte bakoitzak aurkeztutako proiektu bakarrak jasoko du dirulaguntza, baina proiektu bat aurkeztu eta beste bat elkarte edo erakunde-talde bati atxikitzeko aukera izanen da. Dirulaguntzaren zenbatekoa gehienez 70.000 eurokoa izanen da erakunde bakoitzeko, banaka aurkeztuz gero, edo 80.000 eurokoa taldeka aurkeztu baldin bada.

Dirulaguntza proiektua garatzen laguntzen duten lan-arriskuen prebentziorako pertsonal teknikoaren gastuak estaltzeko eskatu ahalko da, 50.000 euroko mugarekin, urtean eta lanaldi osoan kontrataturiko pertsonaren soldata-kostuari dagokionez. Horrez gain, joan-etorriei nahiz edukiak materialen edo komunikabideen bitartez zabaltzeari lotutako gastuak estaltzeko eskatu ahalko da laguntza hau.

Deialdi osoan nahiz proiektuei buruzko komunikazio-materialetan genero-ikuspegia erabiltzea ere balorazio-irizpidetzat erabiliko da dirulaguntzak ematerakoan, gizonen eta emakumeen arteko rolen berdintasuna eta aniztasuna sustatzeko eta diruz lagundutako proiektuari buruzko dokumentazioan hizkuntza sexistaren erabilpena saihesteko.

Lehia bidezko konkurrentzia izanen da laguntzak esleitzeko prozedura, hau da, aurkeztutako eskaeren arteko konparazioa eginen da lehentasunak finkatzeko, deialdiaren oinarrietan zehaztutako balorazio-irizpideen arabera.

Irizpide horiek aintzakotzat hartzen dituzte, besteak beste, enpresari Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren arabera dagokion jarduera-esparrua, eremu geografikoa, proiektuak barne hartu dituen enpresen kopurua, proiektuaren kalitatea edota deialdiaren oinarrietan zehaztutako ekintzak bildu izana.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa