(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak “Europa Hurbilago” nafar programan parte hartu duten enpresekin batera ospatu du Europaren Eguna asteazkena, 2018.eko maiatzak 9


Haren hitzetan, Europak aurrera egiteko estrategia makrorregionalak sustatu behar ditu, lurraldeen arteko lankidetzarako tresnak sinplifikatuz


Europaren Eguna

Uxue Barkos Lehendakariak Jauregiko Tronu Aretoaren ekitaldian ( irudia handitu )

Europaren Eguneko ospakizunen barruan, Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek harrera egin die gaur Nafarroako Gobernuaren “Europa Hurbilago” programan parte hartu duten enpresen ordezkariei, ekimen hori “Europa eraikitzen laguntzen duten ekintzen” eredu garbia dela nabarmendu duelarik”.

Ekitaldia gaur goizean egin da Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan, eta bertan izan dira Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosekin batera, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanen kontseilari Ana Ollo, Nafarroako Gobernuaren Bruselako ordezkari Mikel Irujo eta enpresa parte-hartzaileen 16 ordezkari. Hauen izenean, honako hauek parte hartu dute ekitaldian: Mariano Oto, Nucaps Nanotechnology S.L.-ko zuzendari nagusia; Javier Mata, Nafarroako Unibertsitateko EEN (Enterprise Europe Network) puntuaren ordezkaria, eta Ana Ursua, Nafarroako Industria Elkarteko EEN Puntuaren ordezkaria.

“Europa Hurbilago” deritzon programa, Nafarroako Industria Elkarteak (AIN) eta Nafarroako Unibertsitateak kudeatzen dituzten European Enterprise Europe sarearen Nafarroako puntuen ekimena da. Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritzak babestutako programa honek bi helburu ditu: prestakuntza ematea Horizon 2020 europar programari atxikitako proposamenak lantzen ari diren enpresei, eta Bruselarako bidaiak antolatzea bertako eragileak Europako eragileekin harremanetan jartzeko aukera izan dezaten. Barkos Lehendakariak nabarmendu duenez, programa honek “ezin hobeto frogatzen du egitate zehatzek Europa eraikitzen laguntzen dutela, Schumanek duela 68 urteko adierazpenean azpimarratu zuen bezalaxe”. Horren karietara, eskerrak eta animoak eman dizkie plan honetan parte hartzen dutenei “orain arteko jardunari eutsi diezaioten”, Foru Exekutiboa une oro laguntzeko prest izango dutela azpimarratuz, “Gobernu honen eginbeharra eta erantzukizuna baita”.

Lehendakariak jendaurreko agerraldian adierazi duenez, Europako Batzordeak joan den astean aurkeztutako proposamenean, berrikuntzaren aldeko politikaren igoera da nabarmendu beharreko alderdi positibo nagusia: “Gure ustez, ikerketa arloko bikaintasunak ikerketarako esparru-programez profitatzeko aukera izan beharko luke, eskualdeen arteko elkarte-ikuspegien laguntzaz, potentzialtasuna duten proiektuei zuzendutako eskualdeez gaindiko funtsak ezarri eta bideratu ahal izateko, betiere bakoitzaren espezializazio-estrategien arabera, Nafarroa eta beste 30 eskualde Vanguard ekimenean egiten ari diren bezalaxe”.


Recepción dia Europa

La Presidenta Uxue Barkos en su intervención en el Salón del Trono. ( irudia handitu )

Nolanahi ere, argi utzi du Nafarroako Gobernua ez dagoela ados 2021-2027rako finantza-esparruaren proposamenarekin, kohesio-politikak eta nekazaritzaren zein landa-garapenaren aldeko laguntzak murriztuko dituelakoan. Horren harira gogoratu du “Europar Batasunak hazkunde integralerako estrategia babesten jarraitu beharko lukeela, ekintza klimatikoa, garraioaren eskuragarritasuna edota enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak bezalako lehentasunak aintzakotzat hartuz”. Era berean, “Europar Batasunaren etorkizuneko Nekazaritza Politikak jatorrizko helburuei eutsi eta elikagaien segurtasuna eta autonomia bermatzen jarrai dezala” aldarrikatu du.

Etorkizunera begira, Lehendakariak giltzarrizkotzat jo du, “Batzordeak proposatu duen bezalaxe, estrategia makrorregionalak sustatzea, lurraldeen arteko lankidetzarako tresnak sinplifikatuz, Euskal Autonomia Erkidegoarekin eta Akitaniarekin batera abiarazi dugun Euroeskualdea bezalako errealitateak bultzatu eta garatu ahal izateko”.

Azkenik, Barkos Lehendakariak gogoratu du, gaur bezalako egun batez baina orain dela 68 urte, Schuman ministro frantziarrak argi utzi zuela orduan egindako adierazpenean “Europa ez dela bat-batean edo oso-osorik gauzatuko, lehendabizi izatezko elkartasuna sortuko duten egitate zehatzen bitartez baizik”.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa