(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Basoak hobetzeko inbertsioetarako 1,8 milioi euro jarri dira asteazkena, 2018.eko maiatzak 9


Tartean aurkitzen dira basoak antolatzeko proiektuak idaztea, baso-inbertsioak eta espazio naturaletakoak, suteak prebenitzeko ekintzak eta basoen leheneratzea eta ingurune naturalarekin lotutako hainbat azterketa


Nafarroako Gobernuak gaurko bileran hartutako akordioaren bidez, Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiari baimena ematen zaio 1.788.117 euroko gastuaren konpromisoa hartzeko (urte anitzekoa; hots, 2018, 2019 eta 2020 ekitaldiak), basoak hobetzeko inbertsioak egiteko. Zehazki, gastu horietan sartzen dira basoak antolatzeko hainbat proiektu idaztea, basoetako eta espazio naturaletako inbertsio jakin batzuk, suteak prebenitzeko ekintzak eta basoen leheneratzea eta ingurune naturalarekin lotutako hainbat azterketa.

Lanak hiru urtetan garatuko dira; izan ere, mendian eguraldiak laguntzen duenean eta baso-garapenean lan egin ahal izateko denboraldia laburra izaten da.

Egin beharreko lanak hauek izango dira:

-Ziordia eta Lakuntzako, Lantz eta Mortuako, Atetzeko, Aurizperriko eta Mezkirizko, Garioa eta Abaurrea Beheko eta Leotzeko mendien antolamendu-proiektuak idaztea (262.420 euro).

-Kontserbazio Bereziko Eremuetako (KBE) mendien (Urbasa-Andia, Txulapain) erabilera publikoaren eta baso-erabileraren eta Atlantikoko KBEko haltzadien antolamendu-proiektuak idaztea (128.813 euro).

-Berako eta Leitzako herri-basoetan basoak leheneratzeko jarduerak nahiz hainbat udal-mugartetan suteek kaltetutako baso-masetan baso-lanak egitea (162.900 euro).

-Erdialdeko hainbat udalerritan baso-suteak ez gertatzeko belar-sastrakak garbitzea; basoko pista eraikitzea Oloritzen, Leotzen, Ibargoitin eta Elon; eta suteak prebenitzeko depositua Labainenen (277.000 euro).

-Urbasa-Andia Parke Naturalean inbertsioak eta Urederrako erreserba naturaleko lanak (220.000 euro).

-Oihaneko artzaintzako erabilerak ixtea Leireko NBOn eta Frankoandiako NBOn (95.000 euro).

-Guardetxea eraikitzea Aralarren eta Bisoi Lurraldean lanak (144.097 euro).

-Baso-pistak Aietxun eta Bidankozen, eta itxitura eta bideko parrilla Biorretan (238.428 euro).

-Europako erbiari buruzko azterketak eta eper grisari buruzko azterketa eta errolda (44.800 euro).

-Hainbat KBEtako haitz-zonetako flora-espezien eta habitaten kontserbazio-egoeraren gaineko diagnostikoa, Bisoi Lurraldeko azterketak, El Culebreteko zabortegiaren egoeraren segimendua, baso-masa helduen kontserbazioari eta kudeaketari buruzko azterketak, Europako bisoiaren eztei ondorengo lagina eta Pirinioetako desmanaren azterketa (206.659 euro).

Jarduera horiek Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren barruan sartzen dira; bertan, baso-arloko eragiketak jasota daude baso-ekosistemen moldatze-gaitasuna eta ingurumen-balioa areagotzeko; halaber, jarduera hauek aurki ditzakegu programan: basoetako suteak prebenitzea, basoko azpiegituren gaineko inbertsioak sustatzea, basoetako teknologietako inbertsioak eta basoetako produktuen eraldaketa, mobilizazio eta komertzializazioko eta mendien antolamenduko inbertsioak. Neurriak Europar Batasunak batera finantzatzen ditu Landa Garapeneko Europako Nekazaritzako Funtsaren bitartez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa