(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

160 profesional arituko dira desgaitasuna duten pertsonak artatzeko jardunbide egokien adibideak partekatzen osteguna, 2018.eko maiatzak 10


Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak bi jardunaldi antolatu ditu laguntza-zentroetako kalitatea partekatzeko


Ostegun honetan, 160 profesional arituko dira desgaitasuna duten pertsonak artatzeko jardunbide egokiak partekatzen, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak antolatutako bi jardunalditan.

Segidako bi ostegunetan, zentro ezberdinetan (egoitzak eta tutoretzapeko etxebizitzak), desgaitasun fisikoa eta intelektuala duten Nafarroako pertsonentzat burutzen diren jardunbide egokien berri emango dute profesionalek, horietan lan egiten duten pertsonen artean esperientziak eta ezagutza trukatuaz, eta, aldi berean, arretaren kalitatea hobetzeko bidean aurrera egin ahal izateko topaketa-gunea erraztuaz. 

Deialdia bi egun ezberdinetan egin da, eduki berarekin, ahalik eta profesional-kopuru handienak parte har dezan.

Bertan, ondorengo laguntza-zentroek hartuko dute parte: San José, Las Hayas, Valle de Roncal, Oncineda, La Atalaya, Ramón y Cajal (Aspace), Carmen Aldave (Aspace), Infanta Elena eta Adacen  eta Lur Gorri eta Anfas Barañain-go etxebizitzek.

Bi saioak desgaitasunaren artapenerako Las Hayas zentroan garatuko dira, Sarrigurenen, eta 160 profesional baino gehiagok parte hartuko dute. Helburua da laguntzaren alderdi ezberdinetan praktika eraginkorrak erakustea: herritar aktiboak eta autonomia soziala gizarteratzeko urratsa bezala, ariketa fisikoa eta zahartzea, garbiketa-lanak hobetzeko sistemak edo jokabide-laguntza positiborako teknikak, besteak beste.

Saioak goizeko 9:00etan hasiko dira. Hilaren 10ean, ANADPeko balorazio eta zerbitzuetako zuzendariorde Carmen Maeztuk egingo du sarrera, eta hilaren 17an, Ines Frances zuzendari kudeatzaileak. Zentro bakoitzeko arduradunek 20 minutuko tartea izango dute haien azalpena emateko, eta jardunaldiaren amaieran eztabaidarako aukera izango da; moderatzaile-lanetan Rosario Larumbe arituko da, ANADPeko desgaitasunaren ataleko bulego-burua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
PROGRAMAjornadasdeBBPPenCENTROS.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa