(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NOG-Ak anestesia ondoko suspertze-gela berri bat sortu du, pazienteak artatzeko bost postuz hornituta osteguna, 2018.eko maiatzak 10


Lehengo ZIUan kokatutako esparruak oraingo AOSUa indartu eta pazienteen antolaketa, segurtasuna eta erosotasuna hobetuko du


AOSU

NOGeko AOSU berriko instalazioak. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitalegunea (NOG) anestesia ondoko suspertze-gela berri bat sortu du Nafarroako Ospitaleako lehengo ZIUan (NOG-A), pazienteak artatzeko bost postuz hornituta. Aste honetan bertan zerbitzuan hasi zen esparru hau erabat zaharberritu eta beharrezko ekipamenduaz hornitu da erabilpen berri horretara egokitzeko, 22.000 euroko inbertsioa tarteko. Gela berriak NOG-Ak lehendik zeukan 14 ohez hornitutako Anestesia Ondoko Suspertze-Unitatearen (AOSU) osagarri gisa funtzionatuko du.

Zaharberritze lan horiez gain, 2017ko apirilean AOSU berri bat inauguratu zen NOG-Ban. Hobekuntza eta handitze-lan hauei esker, arretaren kalitatea hobetu ahal izan da da, pazienteen nahiz profesionalen erasotasun, zabaltasun eta segurtasunaren alde emandako aurrerapausoen laguntzaz. Horrekin batera, ebakuntza eta probetarako hitzorduak emateko marjina areagotu eta kirurgia-multzoetako programazioaren antolaketa eta ospitalizazio-solairuekiko koordinazioa hobetu ahal izan da, pazienteari emandako arretaren mesedetan.

NOG-Ako AOSU osagarri berriak 11:00etatik 18:00etara bitartean funtzionatuko du, jarduera kirurgiko handieneko ordu-tartean zerbitzua bermatzeko asmoz. Abian jartzeko, Erizaintzako profesional bat eta Zainketa Osagarrietako teknikari bat kontratatu dira. Gelak 200 metro koadro inguruko azalera du, monitorizazio aurreratu eta zentralizatuaz hornitutako bost ohe jartzeko lekua eskainiz, eta honi esker, NOG-Ako bi AOSUetako Erizaintzako kontrol-guneetatik egin ahalko da pazienteen jarraipena. Biltegia, farmazia, material zikin nahiz garbirako gelak eta aisialdi-gunea ere izanen ditu.

7.000 paziente baino gehiago artatuta 2017an

NOG-Ako anestesia ondoko suspertze-unitateak 7.150 paziente artatu zituen iaz; ebakuntzen edo anestesia orokorrarekin, erregionalarekin edo sedazio sakonarekin egindako diagnostiko- edo terapia-prozeduren ondoren berehalako anestesia ondoko zainketak ematen ditu. Arreta jarraitua, espezializatua, integrala eta pertsonalizatua ematen zaie modu anbulatorioan edota larrialdi egoeran ospitaleratutako pazienteei.

Beste zerbitzu batzuekin koordinatuta, anestesia ondoko erreabilitaziorako unitatearen egitekoa da bizi-funtzioak egonkortzea eta mantentzea, ebakuntza ondoko mina kontrolatzea, pazientearen erosotasuna lortzea eta gerta daitezkeen zailtasunak garaiz antzematea.

NOG-Ako AOSUak arreta ematen die Kirurgia Orokorrak (hepatobiliarra eta pankreatikoa, kolorrektala, esofagogastrikoa, bularrekoa, hormakoa eta larrialdietakoa), Kirurgia Plastikoak, Kirurgia Baskularrak, Neurokirurgiak, Kirurgia Torazikoak, Min Kronikoaren Tratamendu-Unitateak eta larrialdi orokorretako kirurgiek erabili ohi dituzten 11 kirurgia-gelari. Horrekin batera, zerbitzua ematen die bost prozedura-gelari (digestio-aparatuko endoskopia terapeutikoa, elektrofisiologia kardiakoa, hemodinamika, angiologia eta brakiterapia). Azken errefortzuari esker, Erizaintzako 16 profesionalek, erizaintzako zainketa osagarrietako 11 teknikarik eta zeladore batek osatzen dute unitate honetako lantaldea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa