(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Artxiboak José Laínez eta Concha Martínezen dantzaren funts dokumentala jaso du
ostirala, 2018.eko maiatzak 11


Funtsa Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboan sartu da


Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak dohaintzan jaso du José Láinez eta Concha Martínez dantzari eta koreografoen artxiboa, horien ibilbide profesionalean bildutako dokumentaziorik garrantzitsuena duena. Funts dokumental berri hau, Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak bultzaturiko Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboan sartu da, betiere Nafarroako Errege Artxibo Nagusian bildutako musika, dantza eta musikari buruzko funts dokumentalak kontserbatu, teknikoki tratatu, zabaldu eta horien garrantzia aldarrikatzeko asmoz.

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrerak aurkeztu du dohaintza, José Láinez eta Concha Martínez ondoan zituela. Artxiboaren izenean, "Sorkuntza proiektuak dokumentatuz" prestakuntza proiektuaren koordinatzaile Bertha Bermúdezek parte hartu du.

Sorkuntza lana

José Laínezek eta Concha Martínezek dohaintzan emandako materiala, dantza munduan egindako jarduera trinkoaren emaitza, beraien proposamen artistikoen sormenaren esparruan sortutako dokumentazioak osatzen du. Berariaz nabarmendu behar dira beraiek sortutako Anexa eta Yauzkari konpainiei buruzko dokumentuak, izan ere, Yauzkari taldea izan zen José Láinez eta Concha Martínezi giza-mugimenduaren muga espresiboak esploratzeko aukera eman zien Espainiako dantza garaikideko lehendabiziko taldea. Dokumentazioan, koreografiei buruzko idazkiak aurki daitezke, baita zirriborroak, ikuskizunen programak, emandako tailerrei buruzko informazioa, prentsako albisteak eta argazkiak ere. Horiekin batera, muntaien eta entseguen xehetasunak biltzen dituzten koadernoak eta koreografien zirriborroak bildu dira, eta aparteko garrantzia dute beraien ikuskizun ezagunenei buruz landutako ikusentzunezko dokumentuek.

José Láinez eta Concha Martínezen dokumentaziooa da Nafarroako Errege Artxibo Nagusian bildutako dantzaren arloko lehendabiziko artxiboa, funts dokumental berria osatuz. Nafarroako Ondare Dokumentala zaintzen laguntzea da dohaintzaren helburua, ondare horren inguruko zabalkundea eta ikerketa bultzatzeaz gain. Hartara, funtsaren tratamendu artxibistikoa sustatuko da herritar guztien eskura jartzeko asmoz. Egun, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko teknikariek horretan lanean dihardute Nafarroako Arte Eszenikoen Artxiboa deritzon proiektuaren barnean.

José Láinez eta Concha Martínez

José Láinez Díez (Donostia, 1941eko abenduaren 12a) eta Concha Martínez Nicolás (Donostia, 1943ko abenduaren 9a) izan ziren dantza garaikidea Espainian sartu zutenak. Gorputzaren eta espazioaren arteko harreman esperimental eta probokatzailean oinarritutako ikuspegi berezi baten bitartez, inspirazioaren iturri bihurtu dira dantza garaikideko dantzari eta sortzaileen hainbat belaunaldirentzat, gure Komunitatearen barnean nahiz kanpoan.

20 eta 18 urte zituztela, hurrenez hurren, José Láinezek eta Concha Martínezek Donostiatik Amsterdamera joan eta bost urte egin zituzten Het Nationale Ballet konpainiaren barnean. Donostiara itzulita, 1970ean, dantza garaikideko beraien lehenengo taldea eratu zuten, Anexa izenekoa, proposamen artistiko berria, arau-hauslea, probokatzailea eta abangoardista ezagutzera emanez.

1973an Bartzelonako eszena munduan murgildu ziren, hainbat hilabetez beraien ikuskizunak Capsa Antzokian programatu zituztelarik. Garai hartan, José Láinez eta Concha Martínez Bartzelonako Institut del Teatre zentroko irakasle bihurtu ziren. Gainera, sasoi batez, José Láinez Departament de Dansa Contemporánia deritzonaren koordinatzailea ere izan zen.

1979an, Iruñeko Pablo Sarasate Musika Kontserbatorioko dantza ataleko zuzendari izendatu zituzten, eta bertan sortu zuten Yauzkari (1980) dantza garaikideko taldearekin batera, Europa osoa bisitatu eta zenbait sari irabazi zituzten, betiere lan probokatzaileak, harrigarriak eta konprometituak taularatuz, ordurarte balet klasikoarekin lotura txikia edo ezdeusaren parekoa zuen musikaz lagunduta.

José Láinezen eta Concha Martínezen azken lanak Iruñean taxutu zituzten Piejuntoapie dantza-taldearekin batera. Beraien azken sorkuntza-lana, Becket 5, Iruñeko Gaiarre Antzokian taularatu zuten 2010ean.

2015ean, Uharte Zentroak, Donostia/San Sebastián 2016ren eta Gipuzkoako Dantzagunearen lankidetzaz, “Dantza ez egiteko koreografiak” izenburuko erakusketa antolatu zuen, José Láinez eta Concha Martínez dantza egiteko eta lan egiteko modua, beraien ondare koreografikoa eta José Láinezek zirriborro, idazki eta marrazkien bitartez dantzari bizia emateko landutako “SOLAS” izeneko azken sorkuntza-lan bitxia bilduz.

2017an, Nafarroako Gobernuak ematen duen Kulturako Vianako Printzea Saria jaso zuten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa