(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ayerdi lehendakariordea Txinara joango da datorren astean Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektorea herrialdean bultzatzeko eta Gansu-ko probintziarekin erlazioak indartzeko ostirala, 2018.eko maiatzak 11


Lankidetza-programa sinatuko du Gansu-rekin, SIAL azokara joango da, eta Nafarroako sektore estrategikoetako enpresen interesak Txinan sustatzeko topaketak egingo ditu


Datorren astean, Nafarroako ordezkaritza bat, Ekonomia Garapeneko lehendakariorde Manu Ayerdi buru duela, Txinara joango da Gansu-ko probintziarekin harremanak indartzeko eta Nafarroako nekazaritzako elikagaien produktuak herrialdean komertzializatzea bultzatzeko. Ayerdirekin batera, ordezkaritza osatuko dute Nazioarteko Proiekzio Zerbitzuaren zuzendaria den Miren Ausinek, eta Nazioarteko Planeko ordezkari komertziala den Miguel Ángel Adánek. Hain zuzen ere, ordezkari komertzialaren irudia sortu da Nafarroako Nazioartekotzeko Planeko (NNP) neurrietariko bat betetzeko asmoarekin, eta ordezkariak misio batean parte hartzen duen lehen aldia da.

Bidaiaren lehen zatian, lehendakariordeak Txinako Gansu probintzia bisitatuko du, Nafarroak horrekin lankidetza-akordioa berritu baitzuen 2017ko ekainean. Han, Nafarroa eta Gansu artean, 2018rako Lankidetza Plana sinatzea aurreikusita dago, planean enpresa, kultura, turismoa eta hezkuntza eremuetako proiektu zehatzak jorratzen baitira.

Nekazaritzako elikagaien enpresentzako laguntza Shanghain

Ondoren, ordezkaritza Shanghaira joango da, eta Txinako SIAL azokan parte hartuko du; hau da, nekazaritzako elikagaien Asiako erakusketarik handienean. Han, azokan parte hartzen duten nafar enpresak babestuko ditu, eta tartean Halaco enpresa elkartekoak, Nafarroako Gobernuak finantzatua nazioartekotze elkarturako deialdien bitartez.

Halaber, Shanghai hirian Juerui enpresarekin elkartuko dira, nekazaritzako elikagaiak inportatzen dituenarekin; Halacorekin batera, akordioa sinatu zuen Txinako merkataritzako online plataforma nagusiarekin (KJT) Nafarroako produktuak komertzializatzeko.

Bisita amaitzeko, Espainiak Shanghain duen bulego komertzialean topaketa egingo dute. Topaketara Txinako eta Nafarroako enpresez gain, Espainiak Txinan duen Merkataritza Ganbera, EBren Txinako Ordezkaritza eta Espainiak Shanghain duen bulego komertzial bera bezalako instituzioak joatea espero da.

Txina, merkatu estrategikoa Nafarroako ETEentzat

Gogoratu behar da Nafarroako Nazioarteko Planean, PIN3, jasotako lehentasunezko merkatuetariko bat dela Txina, nekazaritzako elikagaien, automozioaren eta mekatronikaren sektoreetarako.

2017. urtean, Nafarroak Txinara egindako esportazioak 164,73 milioi euroko balioa izan zuen, azken urteetako goranzko ibilbidea finkatuaz. Kopurua duela hamarkada bat Txinara esportatutako 55 milioi euroren hirukoitza baino gehiago da eta 2016an baino %37 gehiago; orduan, 119 milioi euroko merkantziak esportatu ziren.

Nafarroak Txinara egiten dituen esportazioetan sektore garrantzitsuena Industria Produktuena eta Teknologiarena da, guztira %61,8; ondoren, kontsumo-ondasunak daude (%25,6) eta nekazaritzako elikagaiak eta edariak (%12,6). Nekazaritzako elikagaien esportazioei dagokienez, nabarmendu behar da pisu erlatiboa bikoiztu egin dela azken bi urteetan, 2015eko 2,28 milioi euroko esportazioetatik (esportatutakoaren %3,1) 2017ko 10,44 milioi eurora (%6,3) igaroaz.

Kopuru horiek direla-eta, Txina Nafarroako enpresek gehien esportatzen duten 11. herrialdea da. 2016. urtean, 17.a izan zen eta 2015ean 22.a; beraz, goranzko joera sendotzen ari da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa