(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak Karlos III.a Noblearen Gurutzearekin saritutako bederatzi lagunen ahalegina, iraunkortasuna, ekintzailetza eta hobetzea nabarmendu ditu larunbata, 2018.eko maiatzak 12


Sari horiek emateko ekitaldiaren buru izan da Uxue Barkos, eta honako hauek jaso dute saria: Uxua López, Ana Díez, Ascen Cruchaga, Frías ahizpak, Mirentxu Oyarzabal, Koruen Federazioa, Arza ahizpak, Gaz Kaló eta Arregi/Urbeltz senar-emazteak


Irabazleak, Barkos lehendakariarekin batera. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, zuzendu du gaur goizean Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea emateko egin den ekitaldia; hain zuzen ere, bederatzi pertsona eta erakunderi eman zaie, eta Barkosek haien "ahalegin, iraunkortasun, ekintzailetza eta hobetze adibideak" nabarmendu ditu. Bederatziak honako hauek dira: Uxua López Flamarique, ikertzailea; Ana Díez Díaz, zinema-zuzendaria; Ascen Cruchaga Lasa, enpresaria; Frías Sagardoy ahizpak, arkitektoak; Mirentxu Oyarzabal Irigoyen, endokrinologoa; Nafarroako Koruen Federazioa; Arza Suescun ahizpak, Hartza jatetxekoak; Gaz Kaló Federazioa, ijitoen herriaren defentsarako; eta Marian Arregi Sarasola, hil eta gero, eta Juan Antonio Urbeltz Navarro, Argia Dantza Taldea sortutako senar-emazteak.

Ekitaldia Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuko Isabeldar Klaustroan egin da, eta bertan izan dira Foru Gobernuko kide guztiak nahiz Parlamentuko Lehendakaria, Ainhoa Aznárez, eta Gobernu Zentraleko delegatua, Carmen Alba, beste agintari batzuen artean.

Euskalerriko Txistulari Elkartea Nafarroak Nafarroako himnoa jo du ekitaldiaren hasieran; baita ere, "Tuterako jota", "Sagar dantza", Baztango inauterietako dantza, eta "La Vihela" ikus ahal izan dira, gurutzeak edo dominak ematerakoan ohikoa den erdi aroko dantza. Musikaren zatia amaitzeko, "Belauntxingo"ko bi dantzarik emanaldia eskaini dute, oroitzapenezko dantza.

Lehendakariaren hitzaldia

Dominak sarituei banatu ondoren, Barkos Lehendakariak hitz batzuk eskaini dizkie bertaratutakoei. Barkosek gogoratu du sari horiek Nafarroako Erresumaren historiako pertsonaia garrantzitsuenetariko baten izena dutela; hots, Evreux-eko Karlos III.arena, Nafarroako helmugak ia lau hamarkadatan gobernatutako monarkarena, "zuzenbidean, ekonomian eta adierazpen artistikoetan hobekuntzak sustatuaz; gaur egun, handik sei mendera, aztarna solidoa eta agerikoa mantentzen da. "Eta balio horiek –jarraitu du Barkosek- une honetan saritutako pertsona eta erakundeekiko Nafarroako egungo herritarren errekonozimendua eta esker ona sinbolizatzeko balio duten berak dira".

Presidenteak positiboki nabarmendu nahi izan du edizio honetan sari gehienak emakumeei eman zaizkiela. Emakumeei zein gizonei eskerrak eman dizkie "zuen lanera aplikatutako bultzadaren adibidearengatik, zuen ekimen ekintzailearengatik, zuen eskuzabaltasunarengatik, erabakigarriak izan baitira Nafarroak aurrera jarraitzeko".

Sarituen errekonozimendua

Uxua López Flamarique ikertzailearen inguruan nabarmendu du "energia berriztagarriak indartzeko eta aldaketa klimatikoari aurre egiteko egindako ahalegina, ikerketa zientifikotik erreparatuta eta genero-ikuspegiarekin". Ana Díez Díazi dagokionean, "indarkeria eta maila pertsonalean eta kolektiboan eragiten dituen efektu tragikoak eta ikaragarriak salatzeko konpromiso soziala" aipatu du; eta Ascen Cruchaga Lasaren inguruan esan du "karrera bikaineko enpresaburua dela aeronautika, sektore espaziala eta trenbide-sektorea bezalako puntako sektoreetan".

Frías Sargardoy ahizpak arkitektoei (María Rosario, María Antonia eta María Paz) dagokienez, berriz, Barkosek azpimarratu du "moldeak hautsi dituzten emakumeak direla, arkitektura izan den bezalako eremu profesional hain maskulinoan sartuta". Mirentxu Oyarzabal Irigoyen endokrinologoaren inguruan, "haren kezka pertsonal eta solidarioa, Nafarroako haur eta gazte diabetikoen Guraso Elkartearen bultzatzaile bezala eta osasun unibertsalerako eskubidearen defendatzaile moduan" nabarmendu ditu. Horrez gain, Nafarroako Koruen Federazioari dagokionez, esan du "duela 30 urtetik hona musika-artearen emari handia bultzatzen duela, eta horretaz gozatzen dutela koruko 5.000 lagunek eta herritarrek oro har".  

Iruñeko "Hartza" jatetxeko Arza Suescu ahizpak jatetxe-buruei (Julia, Juana Mari eta Manoli) dagokienez, Lehendakariak ondorengoa azpimarratu du: "haien jatetxea Nafarroako gastronomian puntako establezimendu bilakatu zuten" eta adibide horrek "balio izan du Nafarroaren irudi bikaina eskaintzen duen sektore finkatua sortzeko". Nafarroako Ijitoen Elkarteen Federazioaren (Gaz Kaló) inguruan, berriz, "alderdi guztietan gizarteratzeko lana eta Nafarroako gizartean talde horrek duen presentzia" nabarmendu ditu. Azkenik, Argia Dantza Taldea sortu zuten eta gure folklorearen sustraiak ikertu zituen Marian Arregi Sarasolaren (hil eta gero) eta Juan Antonio Urbeltz Navarro senar-emazteen inguruan, "elementu tradizionalak ezagutzeko, sortzeko eta artistikoki aurkezteko izandako iraunkortasun-ilusioa" azpimarratu ditu.

Karlos III.aren Gurutzea

1997. urtean, Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea saria sortu zuen Foru Gobernuak, Nafarroako gizartearen aurrerapenean edo Komunitatea kanpoan ezagutarazten, bakoitzaren jardueren eremu zehatzetik era nabarmenean lagundu duten pertsona eta erakundeei errekonozimendu publikoa emateko. Saria foru-dekretu bidez ematen da.

Sariak Karlos III.a Noblearen izena hartzen du; hots, Nafarroako errege guztien artean nabarmendutako monarkarena, bakezalea eta adiskidetzailea izateagatik, kulturaren eta artearen aldeko ekimenak egiteagatik eta Europako gainerako gorteekin bake- eta adiskidetasun-harremanak ezartzeagatik.

Kondekorazioa gurutze esmaltatu bat da, eta Nafarroako Artxibo Orokorrean gordetzen den ezkozko errege-zigiluan agertzen den Karlos III. eseriaren irudia berregiten da, "Karolus regis navarre" legendaz inguratuta. Atzealdean Nafarroako ezkutua dago, "Nafarroako Foru Komunitatea" adierazpenaren eta "Cruz de Carlos III el Noble de Navarra" legendaren gainean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa