(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Emakumeen askatasuna, Gobernuak jaietako sexu-indarkeriaren aurka landutako sentsibilizazio-kanpaina berriaren ardatz astelehena, 2018.eko maiatzak 14


Kanpainak, toki erakundeen lankidetzaz, emakumeak jai-esparuetan bistaratzea du helburu, askatasunari, segurtasunari eta beldurrik gabe bizitzeko eskubideari eutsiz 


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez eta toki erakundeen lankidetzaz, herrietako jaiei dagokien sentsibilizazio-kanpaina berria aurkeztu du gaur goizean. "Jaietan ere libreak. Eta beldurrik gabe" lema aukeratu da aurten, jai-esparruetan gertatzen diren emakumeen aurkako erasoez sentsibilizatzea xede duen kanpaina honetarako.

berdintasuna jai-esparruetan

Ana Ollo kontseilaria eta NBIko zuzendari gerente Mertxe Leranoz, kanpainarako landutako kartelarekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez eta toki erakundeen lankidetzaz, herrietako jaiei dagokien sentsibilizazio-kanpaina berria aurkeztu du gaur goizean. “Jaietan ere libreak. Eta beldurrik gabe” lema aukeratu da aurten, jai-esparruetan gertatzen diren emakumeen aurkako erasoez sentsibilizatzea xede duen kanpaina honetarako.

Jai giroan gertatzen diren sexu-erasoak prebenitzea da aurtengo kanpainaren helburu nagusia, honelako jokabideekiko tolerantziarik eza abiapuntutzat hartuta.

Iaz egin zen bezalaxe, kanpainan toki erakundeak eta gainerako instituzioak inplikatu nahi dira, beraien herritarrei ere helarazteko asmoz. Askatasuna ardatz nagusi duen kanpaina honek emakumeak bistaratu nahi ditu jai-esparruetan, jaien gozamenari eta horiek beldurrik gabe bizitzeko eskubideari eutsiz. Azkenik, erasoen aurkako jokabideak sustatu nahi ditu herritar guztiengan, gizon nahiz emakume.


Kartela

Jaietako berdintasunaren aldeko kanpainarako prestaturiko kartela ( irudia handitu )

Prentsaurrekoan, Ollo kontseilariak azaldu du “Nafarroako gizarteak argi utzi duela ez duela onartu behar emakumeen aurkako indarkeriak normalizatuta egoten jarraitzerik. Martxoaren 8ko mobilizazioek edota Sanferminetako epaiketaren ondoren antolatutakoek irmotasun osoz jakinarazi dute”. Horren harira, Nafarroako Gobernuak lanean dihardu emakumeen aurkako indakeriaren jatorrian dagoen desberdintasunezko etenak gainditzen lagun dezaketen esparru guzti-guztietan”. Hartara, jaietako esparruari dagokionez, kontseilariak nabarmendu du “erakundeetatik ezin dugula onartu erasoa portaera normalizatua edota aisialdiaren eta festaren kulturan txertatuta dagoen portaera izaterik”.

Kanpaina honen bitartez, “jaietan berdintasunez disfrutatzeko aukera bermatu nahi zaie emakumeei eta gizonei; emakume guztiek lekurik galdu gabe eta beldurrik gabe gozatzeko aukera izan dezaten”.

Bestalde, NBIko zuzendari gerenteak nabarmendu duenez, aurtengo kartelak emakumeen aniztasuna irudikatzen du, mezu honen protagonista bihurtzeko asmoz. Horren kariaz, “irudiak emakume guztiak bildu nahi izan ditu, adin, arraza eta orientazio sexual guztietakoak, identitate guztietakoak, desgaitasuna duten emakumeak barne hartuta, izan ere, libreak sentitzeko eskubidea emakume guztioi dagokigu”.

Datuak

Emakumeen aurkako indarkeriari buruz aurkeztutako guztizko salaketa kopuruari dagokionez, 2018ko lehen hiruhilekoan 307 salaketa jarri dira, 2017ko epealdi berean aurkeztutako 323 salaketen aldean. Honek % 4,95eko jaitsiera suposatzen du. Salaketa horietan, emakume gazteek (14 eta 30 urte bitartekoek) 125 salaketa jarri dituzte aurtengo hiruhilekoa honetan iazko epealdi berean aurkeztutako 116 salaketen aldean (% 7,76ko igoera).

Sexu-indarkeriari lotutako salaketei dagokienez, 2017ko udan, ekainetik irailera bitartean, 52 salaketa jarri ziren, 2016ko udan aurkeztutako 69 salaketen aldean.

Emakume gazteen kasuan, udako hilabete horietan 37 salaketa jarri zituzten, 2016an 39 salaketa aurkeztu zituztelarik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa