(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak landa-merkataritza modernizatzeko eta dinamizatzeko laguntza-programa bultzatu du asteartea, 2018.eko maiatzak 15


2.500 biztanletik beherako herrietako txikizkako saltokien jabeek aholkularitza teknikoa eta prestakuntza jasoko dituzte haien negozioak aldatzeko


Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak landa-merkataritza aldatzeko programa bultzatu du, Nafarroako txikizkako merkataritza sustatzeko eta landa-guneak dinamizatzeko helburuarekin. 2.500 biztanletik beherako herrietan dauden txikizkako saltokien titularrek ekimen honetan parte hartzeko eskaera aurkeztu ahal izango dute bihartik hasi eta datorren ekainaren 6ra bitarte.

Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroak (CEIN) landa-biztanleriak egun dituen premiak aztertzeko egindako analisiaren ondoren landa-inguruneko merkataritza-enpresentzat abian jarritako orientazio-programaren bitartez, tokiko merkatariei aholkularitza teknikoa eta tutorizazioa eskainiko zaizkie, haien establezimenduetan bertako biztanleei eta bisitariei produktuak eta zerbitzuak eskaini ahal izateko. Modu horretan, landa-merkataritzaren ereduaren barnean sartzen da oinarrizko elikadura-produktuak eta premia biziko produktuak saltzen dituen txikizkako saltokia, orohar elikadura-produktuak eta bereziki bertako produktuak dastatzeko aukera ematen duena, inguruko informazio turistikoa ematen duena eta, horrez gain, bertan bizi direnentzako paketeak edo bestelako produktuak hartzeko puntua izango dena.

Programan parte hartzen dutenek, CEINen eta tokiko agenteen laguntzarekin, saltokiaren egungo egoera aztertzeaz gain, aldaketa-plana definituko dute. Gainera, arlo garrantzitsuenen inguruko prestakuntza espezializatua eskainiko zaio merkatariari establezimendua egokitzearren; hots, salmenta fisikoekin nahiz digitalekin loturikoa edo produktuak dendan antolatzearen ingurukoa. Horrekin batera, tutoretza pertsonalizatuak egingo dira programan parte hartzen dutenekin.

Izen-emateak

Programan izena eman ahal izango dute 2.500 biztanletik beherako herrietan txikizkako merkataritzako enpresa indarrean dutenek. Parte hartu nahi duten pertsonek inprimakia bete beharko dute eta helbide honetara bidali: comerciorural@cein.es .

Parte-hartzaileak hautatzerakoan, CEINek, besteak beste, ondorengoak baloratuko ditu: establezimenduaren egungo jarduera nagusia, turismo aldetik interesa duen udalerrian eta eremuan kokatzea edo enpresak negozioa aldatzea lortzeko hartutako konpromiso irmoa. Establezimenduak aipatu irizpideen arabera hautatuko dira, eta geografikoki banaketa orekatua izaten ahaleginduko da. Programan parte hartzeko hautatutako bost negozioak ekainaren 18tik aurrera hasiko dira aholkularitza- eta prestakuntza-prozesua lantzen.

Informazio gehiago nahi izanez gero kontsultatu webgunea deitu 848426000 telefonora edo idatzi comerciorural@cein.es e-postara.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa