(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Txinako Gansu probintzarekiko konpromisoa indartu du 2018rako lankidetza-plan baten bitartez asteazkena, 2018.eko maiatzak 16


Ayerdi lehendakariordeak eta Gansuko gobernadoreordeak enpresa, kultura, turismo eta hezkuntza arloetan lankidetzan jarduteko akordioa sinatu dute


Transcripción textual del video

Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik lankidetza-hitzarmena sinatu du Txinako Gansu probintziako Herri Kongresuaren Batzorde Iraunkorreko gobernadoreorde He Weirekin, bi administrazioek  hezkuntza, kultura, enpresa eta turismoaren arloko proiektu zehatzetan lankidetzan jardun dezaten, 2017ko ekainean Nafarroan lortutako akordioak berretsiz. Sinaketa honekin, bi administrazioen arteko azken urteotako trukea erraztu duten adiskidantzazko loturak sendotu dira.
Bi administrazioen ordezkariak, akordioa sinatu ondoren.

Bi administrazioen ordezkariak, akordioa sinatu ondoren. ( irudia handitu )

Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik lankidetza-hitzarmena sinatu du Txinako Gansu probintziako Herri Kongresuaren Batzorde Iraunkorreko gobernadoreorde He Weirekin, bi administrazioek  hezkuntza, kultura, enpresa eta turismoaren arloko proiektu zehatzetan lankidetzan jardun dezaten, 2017ko ekainean Nafarroan lortutako akordioak berretsiz. Sinaketa honekin, bi administrazioen arteko azken urteotako trukea erraztu duten adiskidantzazko loturak sendotu dira.

Manu Ayerdik berariaz nabarmendu ditu 2018rako lortutako akordioak: hezkuntza arlokoa, ezagutza eta berrikuntzako erankundeen arteko loturak estutzea ahalbidetuko duena; turismoaren arlokoa, bisitak eta trukeak egiteko proiektuak bilduko dituena; eta Gansuko enpresei Nafarroa bisitatzeko aukera eskainiko dieten jarduerak antolatzeko akordioak.

Gainera, "apartekotzat” jo bi eskualdeen arteko topaketa hau, “2018rako bide-orri egokia definitzeko balio izan baitu. Honi esker, datozen urteotarako lan-ildo berriak ezartzen lagunduko duen konfiantzazko harreman sendoa finkatu ahalko dugu”, adierazi du.

Konpromiso berri honen sinaketa Nafarroako ordezkaritza aste honetan Asiako herrialde erraldoian zehar egiten ari den bidaiaren barruan gauzatu da. Gaur sinatutako akordioaz gain, ordezkaritza Shanghaira abiatuko da SIAL China azokan parte hartzeko. Hauxe da nekazaritzako elikadura sektorearen Asiako topaketa nagusia, eta Foru Komunitatearen ordezkariek sostengua adieraziko diete azokan parte hartzen duten enpresa nafarrei.
 


Manu Ayerdi eta He Wei, akordioa sinatzen.

Manu Ayerdi eta He Wei, akordioa sinatzen. ( irudia handitu )

Gansu eta Zetaren Bide Berria

Gansu probintzia Zetaren Bidean kokatuta dago eta historikoki garrantzi handiko lekua izan da merkataritzaren nahiz kulturaren ikuspegitik. Azken urteotan, probintzia honen garapena sustatzea izan da Txinako gobernuaren helburu nagusietako bat.

Zetaren Bide Berria deritzon ekimena –One Belt One Road (OBOR) izenaz ere ezagutzen da– hiru kontinente barne hartu eta 150 mila milioi dolarretik gorako inbertsioa duen asmo handiko proiektu bati atxikita dago. Gansu probintzia da megaproiektu honetarako “ate” berria, eta hortik sortua da Nafarroak Asiako herrialde erraldoiko probintzia horrekin dituen harremanak sendotzeko interesa.

Nafarroako Gobernuaren eta Gansu probintziaren arteko lehendabiziko lankidetza-hitzarmena 2005ean sinatu zen, bi lurraldeen arteko adiskidantza-harremanak bultzatu eta industria, nekazaritza, energia, zientzia eta teknologia, kultura eta turismoaren arloko lankidetza sustatzeko.

2017an, akordioa berreskuratu eta berritu zuten Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik eta Gansu (Txina) Probintziako Herri Kongresuaren Batzorde Iraunkorreko lehendakariorde Luo Xiaohuk.

Nafarroa eta Gansuren arteko harremanen berraktibazioaren ondorioz, 2017ko irailean, Nafarroako ordezkaritza bat Txina aldera joan zen, Gansu probintziako agintariekin elkarrizketatu eta Zetaren Bide Berriari buruzko nazioarteko biltzar batean parte hartzeko asmoz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa