(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eskualdeen arteko lankidetzan oinarritutako berrikuntza-politika europarra aldarrikatzen duen irizpena landu du Europar Batasunean osteguna, 2018.eko maiatzak 17


Europar Batasuneko Eskualdeen Batzordeak eztabaida zuen atzo, Batzordea sortu zenez geroztik Nafarroak erakunde horrentzat landu duen bigarren txostena


Irujo

Mikel Irujo, Nafarroaren Bruselako ordezkaria, agerraldiaren une batean. ( irudia handitu )

Eskualdeen Batzordeak, Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritzak landutako “Europako eskualdeen berrikuntza sendotzea: Hazkunde erresiliente, barneratzaile eta iraunkorrerako estrategiak” deritzon irizpena eztabaidatu eta onartu zuen atzo. Iaz, Nafarroako Gobernuaren Bruselako ordezkari Mikel Irujok ere espezializazio adimendunari buruzko txostena aurkeztu zuen. Eskualdeen Batzordea 1994an sortu zenez geroztik, Nafarroak bi irizpen hauek baizik ez ditu landu Eskualdeen Batzordearen barnean.

S3 estrategiak, berrikuntzaren aldeko politiken katalizatzaile gisa

Irizpidenak nabarmendu duenez, Europar Batasunak industria politika eta berrikuntza politika berraztertu behar ditu agertzen ari zaizkion erronka berrien aurrean. Europar Batasunak munduko merkatu bateraturik handiena izaten jarraitzen du; hala ere, beste kontinente batzuetan sortuz doazen errealitate berriek berrikuntzari eta hazkundeari dagozkien politiken ikuspegia aldatzera behartzen gaituzte. Industriaren modernizazioa funtsezkoa da Europaren lehiakortasuna hobetzeko. Hori dela eta, Espezializazio Adimenduneko Estrategiek (S3, aurrerantzean) berrikuntza eta hazkundearen aldeko politiken katalizatzaile gisa dihardute eta giltzarrizko faktorea dira kohesio politikaren arrakastarako.

S3ek «lankidetzaren aldeko kultura» berria sortu dute eskualdeetan, ikerketa eta berrikuntza arloko eragileak industriarekin lotzen dituen lankidetza eta partaidetza bidezko prozesu batean oinarritzen baitira, eskariak bultzatutako berrikuntzaren eta soluzio kolektiboen mesedetan.

Hortaz, irizpenaren arabera, S3ak eskualdeen banakako estrategietatik harantzagokoak dira, eta berrikuntzaren aldeko politika eraginkorragoa bultzatzeko eta eskualdeen arteko lankidetza sustatzeko erabili beharko litzateke. Hartara, Nafarroa Europar Batasunak hautaturiko ildo bertsuko teknologia goreneko bi proiektutan parte hartzen ari da dagoeneko.

Lankidetzan oinaritutako S3 2.0 berriak

Ondorioz, irizpenaren arabera, etorkizuneko S3 2.0 berria eskualdeen arteko lankidetza estrategikoan eta eskualdeetako ekosistemen arteko lotura iraunkorrak espezializazio adimendunaren lehentasunezko arloetan oinarritu beharko lirateke, eskualdeen lehiakortasuna eta erresilientzia areagotzeko. Hartara, eskualdeen arteko inbertsio-aukerak sortuz eskualdeen arteko eta mugaz gaindiko dimentsioa aregotzeak eskualde nahiz toki mailako berrikuntzaren hedapena erraztuko luke, txostenaren esanetan. Hainbat eskualdetako teknologia, industria eta giza arloetako azpiegiturak uztartzeak, bakoitzaren indargune eta gaitasunak kontuan hartuz, masa kritikoa eta eskalako ekonomiak sortzen laguntzen du, ikerketa eta berrikuntza sistemen eraginkortasuna areagotzeko potentzialtasunari eutsiz. Txostenak dioenez, lankidetzari eta eskualdeen arteko balio-kateen sorkuntzari esker, era errazagoan eta eraginkorragoan baliatu ahalko dira teknologia konbinatu eta konektatuen azpiegiturak, eta honek arrisku teknologikoak eta zalantzak murrizten lagunduko du industria sektorean.

Lankidetza honek Europako berrikuntzan dagoen egungo zatiketa zuzentzen lagundu beharko luke, antzeko azpiegituretan dauden eskualde mailako inbertsioen bikoizketa saihestuz.

Horren harira, Nafarroa-Euskadi-Akitania Euroeskualdea bezalako lurraldeen arteko lankidetzak funtsezkoak dira, ez bakarrik dagozkien eskualdeen garapenerako, Europa osoaren garapenerako baizik.

Era berean, hurrengo finantza-aldian, S3 2.0 arloko aro berri bat irekitzea gomendatu dio Europar Batasunari, Eskualdeen Aurkikuntza-Prozesuaren (EAP) garapenean oinarrituta, eskualdeek S3 ekimenak partekatu eta «eskualdeen arteko helize hirukoitzei» eragiteko aukera izan dezaten. Recomienda la creación de «S3 Bulegoak» edo «S3 Harreman Guneak» sortzea gomendatu du, eskualde guztietan eta FEDERen aurrekontuari atxikita. «S3 Harreman Guneak» arduratuko dira Eskualdeen Aurkikuntza-Prozesua (EAP) garatzeaz, eskualdeen arteko lankidetza sustatuz eta «eskualdeen arteko helize hirukoitzei» eraginez.

Nafarroak aurtengo bigarren seihilekoan koordinatuko duen Vanguard Ekimenaren esperientzian oinarrituta, berehalako neurriak hartzea gomendatu du eskualdeen arteko lankidetza sustatzen lagun dezaketen finantza-tresna egokiak eta malguak sortzeko, aurreko puntuan aipatutako hiru mailen beharrei erantzunez. Tresna hauek finantzabideen arteko konbinazioaren itxura har dezakete (kreditu eta maileguen konbinazioa nahiz maila desberdinetako finantzaketa publikoa eta pribatua barne), industriarekiko kontatu zuzena eta ageriko inpaktua duten eskualdeen arteko lankidetza-sareen proiektu pilotu esperimentalen mesedeko funtsen erabilera berritzailea sustatuz.

Txostenaren iritziz, maila guztietan –toki mailan nahiz Europa mailan– era kolaboratiboan lan egiteko dagoen beharraren harira, nahitaezkoa da zenbait erronkari aurre egitea. Adibidez, funtsen kudeaketaren konplexutasuna ezabatuz, horretarako aukera dagoenean, eskualde zein Europako mailako finantzabideen arteko sinergiak erraztuko dituen ekosistema bat sortzeko asmoz; edota eskualdeen arteko lankidetzarako ekosistema bat sortzen lagunduko duten finantza-tresna erakargarriak abian jarriz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa