(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Segurtasuneko eta larrialdietako 125 langilek parte hartu dute aire-istripu baten simulakroan Noaingo Aireportutik hurbil osteguna, 2018.eko maiatzak 17


Aireontzi baten nahitaezko lurreratzea antzeztu da, honelako larrietan jarraitu beharreko prozesua eta koordinazioa aztertzeko


Aire simulakroa

Babes Zibileko kideak zauritutakoak artatzen, aire-istripuaren simulakroan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Babes Zibileko eta larrialdietako kideek, Aenako langileekin, hainbat poliziatako agenteekin eta boluntarioekin batera, aire-istripu baten simulakroan parte hartu dute gaur goizean Noain-Eskirozko Industria Poligonoan, 125 pertsonaren parte-hartzearekin. Aenako Simulakro Planaren barnean antolatutako ekintza honetan, Iruñeko Aireportuko Larrialdi Plana eta Nafarroako Larrialdietako Lurralde Plana (PLATENA) abiarazi dira.

Nafarroako Gobernuak aireporturaino mobilizatu ditu Foruzaingoko zein Noaingo Udaltzaingoko patruilak, Suhiltzaileak, Guardia Zibila, Polizia Nazionala, bizi-euskarri aurreratuko hiru anbulantzia, oinarrizko bizi-euskarriko lau anbulantzia, Ospitalez kanpoko Larrialdi Zerbitzuko nahiz inguruko Osasun Zentroetako profesionalak, psikologoak, babes zibileko langileak eta Gurutze Gorriko eta DYAko boluntarioak. Gainera, ezbeharraren lekuan, Aginte-Postu Aurreratua eta Medikuntza-Arretarako Postu Aurreratua finkatu dira.

Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilari María José Beaumont Aginte-Postu Aurreratuan izan da, Barneko zuzendari nagusi Agustin Gastaminzarekin, Babes Zibileko zuzendari Isabel Anautekin eta aireportuaren arduradunekin batera.

Bestetik, Aginte-Postu Nagusia SOS Navarraren Larrialdietako Kudeaketa Zentroan finkatu da, Nafarroako Suhiltzaileen, Foruzaingoaren, Ospitalez kanpoko Larrialdi Zerbitzuaren eta SOS Navarraren arduradunen presentziarekin. Era berean, aireportuan, bertako zuzendariaren gidaritzapean, krisi-kabinetea eratu da eta senide nahiz zauritu gabekoentzako aretoak prestatu dira. UPNAko Erizaintza Eskolako, Gurutze Gorriko eta DYAko langileek figurante gisa parte hartu dute.


Aire simulakroa

Beaumont kontseilaria, simulakroan. ( irudia handitu )

Simulakroa, 2. larrialdi-mailakoa, Noaingo aireportutik irten eta Madrilera bidea doan aireontzi baten nahitaezko lurreratzea ardatz hartuta egin da Noain-Ezkirozko Industria Poligonoko Z kalean, maniobra hori motorrean gertaturiko kontrol-galera batek eragindakoa balitz bezala. Balizko talkaren ondorioz, fuselajea hautsi, erregaia isuri eta aireontziak su hartu du.

Datu pertsonalei dagokienez, hauxe izan da simulakroaren balantzea: aireontziko sei pertsona hilda (bost bidaiari eta tripulazioko kide bat), nahitatez hilzorian dauden hiru zauritu, egoera desegonkorrean dauden hamar zauritu larri, egonkor dauden 11 zauritu larri (bederatzi bidaiari eta tripulazioko bi kide) eta hiru zauritu arin.

Gaurko simulakroaren helburua, balizko aire-istripu bati eman beharreko erantzunarekin zerikusia duten erakunde eta atalen arteko koordinazioa probatzea izan da, baita baliabide materialen zein giza-baliabideen jarduna, Aireportuaren nahiz esku-hartzearekin lotutako beste erakunde batzuen larrialdi-prozeduretan egin beharreko hobekuntzak, eta honelako kasu batean esku hartu beharko luketen profesionalen prestakuntza ere.

Simulakroaren bilakaera

Aireportuko kontrol-dorreak 10:30etan jaso ditu aireratzeko arazoak dituen pilotuaren abisua eta kanpoaldean nahitaezko lurreratzea egin behar duen pilotuaren abisua. Kontrolatzaileak horren berri eman dio jarraian Koordinazio Operatiboko Zentroari, eta honek Larrialdi Plana aktibatu eta Nafarroako Gobernuaren Babes Zibilari jakinarazi dio, PLATENA aktibatu eta larrialdi zerbitzu guztiak jakinaren gainean jartzeko asmoz.

Foruzaingoak eta Guardia Zibila kezbeharra gertatu den lekuraino gerturatu eta istripuaren leku zehatza eta aireontziaren egoera jakinarazi dituzte. Ondoren, Foruzaingoko, Guardia Zibileko eta Noaingo Udaltzaingoko agenteek trafikoa erregulatzeari ekin diote ezbeharraren inguruko eremuetan.

Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuak Aireportuko Suhiltzaileen laguntzaz sutea itzali ondoren, aireontziaren barruan harrapatuta geratu diren pertsonak askatzeari ekin diote, eta larrialdietako eta segurtasuneko langileek istripuko biktimak artatu eta zauritutakoak ebakuatu dituzte. Zauritakoak artatu eta garraiatzeko jarraitu beharreko lehentasunak finkatu ondoren, psikologoek zauritutakoen nahiz hildakoen senideak artatatu dituzte aireportuko terminalean.

2. argazki-oina: Ezkerretik eskuinera: Carlos Yarnoz, Prebentzio eta Herritarren Arretarako Dibisioko bitarteko komisario burua; María José Beaumont, Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilaria, eta Agustín Gastaminza, Barneko Zuzendari Nagusia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa