(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ayerdi lehendakariordea Asiako elikadura azokarik handienean izan da Shanghain sektoreko nafar enpresariei sostengua adierazteko ostirala, 2018.eko maiatzak 18


Egonaldia profitatuz, Nafarroako nekazaritzako elikagaiak Txinara inportatzen dituen Jurei Industry enpresa taldea bisitatu du


Transcripción textual del video

Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik SIAL azoka bisitatu du Shanghain. Hauxe da Asian antolatzen den elikadura azokarik handiena, eta bertan, Txinarekiko harreman komertzialak ireki edo finkatzeko parte hartzen ari diren nekazaritzako elikadura sektoreko nafar enpresariekin izan da. Horrez gain, Asiako herrialde erraldoian Nafarroako elikagai gehien inportatzen duen Jurei Industry enpresa multinazionalaren instalazioak bisitatu ditu.

Delegacion navarra y representantes de empresas en la Feria SIAL, en Shangái.

Nafar ordezkaritza eta enpresen ordezkariak, Shanghaiko SIAL azokan. ( irudia handitu )

Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik SIAL azoka bisitatu du Shanghain. Hauxe da Asian antolatzen den elikadura azokarik handiena, eta bertan, Txinarekiko harreman komertzialak ireki edo finkatzeko parte hartzen ari diren nekazaritzako elikadura sektoreko nafar enpresariekin izan da. Horrez gain, Asiako herrialde erraldoian Nafarroako elikagai gehien inportatzen duen Jurei Industry enpresa multinazionalaren instalazioak bisitatu ditu.

Nazioarteko Proiekziorako Zerbitzuko zuzendari Miren Ausin eta Nafarroako Nazioartekotze Planaren ordezkari komertzial Miguel Ángel Adán kide dituen nafar ordezkaritzak bertatik bertara ikusi ahal izan du Txinan antolatutako nafar produktuen erakusketa, eta Halaco Navarra elkarteari atxikitako enpresariekin iritziak trukatzeko aukera izan dute. Nafarroako Gobernuaren finantzaketa izan duen enpresa talde hori indarrak biltzeko, Nafarroako produktuen esportazioa errazteko eta Asian dagoen eskari gero eta handiagoari erantzuteko sortu zen. Halaxe egiaztatu dute Azokan parte hartu duten enpresa hauek: Arriezu Vineyards (Bloralix), Asensio Viñedos y Bodegas, Bodegas y viñedos Quaderna Vía, Cafés Plaza del Castillo, Comercial Leframa, Gironés Asiáin Hermanos, La Casa del Aceite, Licores Azanza, Panadería Arrasate, Sierra Maestra Distribuciones Solidarias eta Zapiain. SIAL azokan, talde horri atxikita ez dauden beste nafar enpresa batzuek ere parte hartu dute (Bodegas Escudero eta APEX) eta nafar ordezkaritzak hauen
standak bisitatu ditu.

Halaco elkartearen kudeatzaile Raúl Labatek berariaz nabarmendu du “Nafarroan dugun produktuen aniztasun zabala, prezio eta kalitatearen arteko harreman aparta duena, azken hau oso garrantzitsua baita Txinako merkatuan. Kasu honetan, Nafarroako Gobernuaren sostengua funtsezkoa izan da, atzerrira ateratzea oso garestia baita. Taldeka egitea giltzarrizkoa da, kostuak banatzen diren heinean.”

Ondoren, ordezkaritzak Shanghai Juerui Industry Co. Ltd enpresa bisitatu eta horko kontseilari ordezkari Jin Li-rekin bildu da. Hauxe da Txinako merkatuan dagoen nafar produktuen banatzaile nagusia, mugaz gaindiko merkataritzarako Txinan gehien erabiltzen den online plataformari esker (www.kjt.com). Instalazioak bisitatzeaz gain, Txinako Gobernuaren jabetzako enpresa honen eta Foru Komunitatearen arteko loturak sendotu dituzte.


Manu Ayerdi y el empresario chino.

Manu Ayerdi eta Jin Li enpresari txinatarra. ( irudia handitu )

Jin Li-k Nafarroako Gobernuak nafar enpresei Asiako merkatuan sartzeko eskaintzen dien laguntza gorapiatu du.

Manu Ayerdik, bisitari buruzko balorazio positiboa eginez, argi utzi du “nazioartekotzea gogorra dela, epe luzera antolatu beharreko lan gogorra, baina ekinaren ekinez egin daitekeena; eta taldekatzeko eta laguntzeko mekanismoak erabiliz gero, ziur egon arrakasta iritsiko dela.”

SIAL China 2018 Taldekako Partaidetza Azoka

Hauxe da Asian antolatzen den elikagaien eta edarien nazioarteko erakusketarik handiena, eta munduko laugarrena. Jarduerak 18 edizio baino gehiago ditu dagoeneko eta atzerriko enpresek Txinako merkatuan ezagutzera emateko erabiltzen dituzten plataforma nagusietakoa bihurtu da. Jakina denez, munduko biztanleen artean, ia lautik hiru Asian bizi dira, eta urtez urte klase ertaineko 20 milioi kontsumitzaile berri baino gehiago sortzen dira.

Aurtengo edizioan, marka berri bat lortu du erakusketari kopuruan, parte hartzen duten herrialdeen kopuruan eta erakusketa-eremuaren azaleran, guztira sektoreko ehun mila profesional baino gehiago bilduz 14 aretoan. Erakusleiho paregabea Nafarroako nekazaritzako elikagaiak ezagutzera emateko, Txinan eta Asia osoan.

HALACO eta JUREI

Nafarroako nekazaritzako elikadura sektoreko bederatzi enpresa biltzen dituen Halaco taldeak urte asko daramatza Errusian nahiz Txinak zabaltzeko ahaleginean, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz eratutako taldekako nazioartekotzerako deialdiaren bitartez. Deialdi honek Nafarroako enpresa taldeak finantzatzen ditu, kanpoko merkatuetan batera sartzeko aukera izan dezaten.

JUREI-HALACO lankidetza-akordioa 2017an sinatu zen, eta Txinako kontsumitzaileei zuzendutako ardoen, olioen, biskote ekologikoen, gatz organikoen eta abarren zuzeneko salerosketa erraztu du Interneten bitartez. Cross-border plataforma hauek dira (mugaz gaindiko merkataritza plataformak) nazioarteko produktuak herrialdean sartzeko modurik errazena. Txinan, online erostea bizitzeko era bihurtu da, ez da bakarik kontsumitzaileek erosteko duten aukeretako bat. Txinako online erosketaren maiztasuna Europakoa baino lau aldiz handiagoa da. Iaz, herrialdeko Interneten erabiltzaileen % 80k gutxienez behin erosi dute online. Horri lotuta dago nekazaritza sektoreko nafar enpresariek era horretako plataformak erabiltzeko duten interesa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa