(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gizarte Zerbitzuen Zorroaren ererreformak 29 prestazio eta zerbitzu berri sartuko ditu, horietako 18 bermatuta ostirala, 2018.eko maiatzak 18


Laparra lehendakariordeak, Gobernua sostengatzen duten taldeen bozeramaileekin batera, partaidetza publikorako ireki den dokumentu berriaren edukia aurreratu du


18 zerbitzu edo prestazio bermatuta egonen dira Gizarte Zerbitzuen Zorroaren erreformari esker, eta horrez gain, bermatu gabeko beste 11 prestazio eta zerbitzu berri sartuko dira, mendekotasuna, gizarte inklusioa, adingabeak, gaixotasun mentala eta genero-indarkeriaren biktimen esparruetan administrazioak herritarrei zuzendutako zerbitzuak arautuko dituen foru dekretuaren lehendabiziko zirriborroan.

Eskubide Sozialen lehendakariorde Miguel Laparrak, Gobernua sostengatzen duten talde parlamentarioen ordezkariekin batera, Zorroaren eguneratzearen berritasun nagusiak aurkeztu ditu ostiral honetan, baita Gobernu Irekiaren atarian edukiaren gaineko ekarpenak biltzeko argitaratuko den foru dekretua aldatzeko prozesua ere. Hauexek izan dira ekitaldian parte hartu duten Talde Parlamentarioen ordezkariak: Isabel Aramburu (Geroa Bai); Asun Fernández de Garaialde (Bildu); Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu) eta José Miguel Nuin (Izquierda-Ezkerra).

Gizarte Zerbitzuen Zorroa 2008ko foru dekretu batek erregulatzen du, eta horren aldaketak asistentzia behar duten pertsonen eskubideen errekonozimenduaren aldeko jauzi kualitatiboa dakar, izan ere, hamarkada bat igarota, beharrezkotzat jo da horren indarraldian izandako arau-aldaketetara egokitzea. Sartu diren zerbitzu berriek, zenbait zerbitzutarako betekizunen aldaketek eta zerbitzu batzuk bermatu izanak lehen mailako arreta, mendekotasuna, gizarte inklusioa, adingabeak, gaixotasun mentala eta genero-indarkeriaren biktimen esparruetan emandako arreta indartuko dute.

Miguel Laparra lehendakariordeak mendekotasuna, desgaitasuna edota gaixotasun mentala duten pertsonen zein adinekoen, adingabeen eta abarren eskubideak, prestazioak eta zerbitzuak handituko dituen erreforma honen garrantzia nabarmendu du. “Hamar urte sakoneko erreformarik egin gabe eta 2008ko jatorrizko zorroaren aplikazioan egindako murrizketa guztien ondoren, garrantzi handiko aurrerapen sozial baten aurrean gaude”, adierazi du. “Eskerrak eman nahi dizkiet Departamentuko teknikariei nahiz Gobernua sostengatzen duten indar politikoei proposamen honetara iristeko egin duten lan handiagatik, eta gogoan izan lan hori oraindik areago aberastu ahal dela herritarren ekarpenekin, orain ireki dugun parte-hartze prozesuaren bitartez”, gaineratu du.

Edukian egin dira aldaketarik garrantzitsuenak. Lehendabizi, 2008ko formulazioan bermatuta ez zeuden zenbait prestazio bermatu dira, herritarren eskubideak indartuz. Hauek dira bermatu diren zerbitzuetako batzuk: familien orientazio zerbitzua, familia-bitartekaritza, familien topagunea eta adingabeen eguneko zentroa.

Gainera, zortzi prestazio eta zerbitzu berri sartu dira, den-denak bermatutakoak, bereziki mendekotasuna, gizarte inklusioa, genero-indarkeriaren biktimak eta adingabeen esparruetan. Hauexek dira nabarmenenak: laguntza-produktuen zerbitzuaren unibertsalizazioa (orientazio eta aholkularitza zerbitzua); bizitza independentearen bulegoa (desgaitasuna eta mendekotasuna duten pertsonentzat); autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasun egoerak prebenitzeko zerbitzuak; desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako familia-bitartekaritza zerbitzua; erabilera askeko laguntza ekonomikoa egoitza zentro batean sartzen diren baliabide ekonomikorik gabeko pertsonentzat, oinarrizko gastuak estaltzeko asmoz (adinekoak, desgaitasuna, gaixotasun mentala); gaixotasun mentala duten pertsonen familia eta gizarte integraziorako laguntza osagarria. Adingabeen arloan, egoitza-harrera espezializatuaren zerbitzua gaineratu da; asteburuetako nahiz oporraldietako familia-harreraren zerbitzua, bereziki egoitza-harreran dauden adigabeentz
at, eta babesgabetasun egoeran dauden ama nerabeentzako laguntza zerbitzua. Horrez gain, familia-harrera mota guztiak arautu dira, larrialdiko familiak eta familia zabalak barne hartuz. Genero-indarkeriaren biktimen arloan, gizakien salerosketaren biktimentzako harrera zerbitzua gaineratu da.

Orain arte Zorroan ez zeuden beste hamaika prestazio ere sartu dira, baina administrazioaren bermerik gabe. Laguntza-maila desberdinak dituzten zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak dira, nagusiki, desgaitasuna duten pertsonen bizimodu autonomoa ziurtatzea helburu dutenak.

Gainera, prestazioetarako eskubidea bermatuko da, ez bakarrik mendekotasun mailagatik edo desgaitasuna aitortua izateagatik, aurkeztutako beharragatik baizik. Gaixotasun mentala duten pertsonendako zerbitzuen kasuan, desgaitasunari edo mendekotasunari buruzko eskakizunak kendu dira eta sarbidea dagozkien txostenen bitartez egingo da. Gauza bera gertatu da egoitza psikogeriatrikoekin. Telelaguntza zerbitzua ere bermatu da (lehen telefono bidezko larrialdiko zerbitzua zeritzon), era unibertsalean bermatu ere, beharren arabera. Horrekin batera, 65 urteko mugapena kendu da hainbat zerbitzutarako (desgaitasun eta gaixotasun mentalekoak), eta beharren balorazioa izanen da pertsonentzako baliabiderik egokiena justifikatuko duena.

Gizarte-zerbitzuen katalogoaren egitura ere aldatuko da. Berritasunak sartu dira mendekotasuna, adinekoak, desgaitasuna duten pertsonak, gaixotasun mentala duten pertsonak eta adingabeak artatzeko ataletan. Zorroan zegoen esparru espezifikoen araberako fitxa sistema mantendu da, baina antzeko edukia zuten fitxak bateratu dira. Halaber, zerbitzuen erabilera-baldintzak eta intentsitatea aldatu dira, senideentzako laguntzaren maiztasuna areagotuz.

Elaborazio fasean dagoen foru dekretu berriaren formulazioan hizkuntzari dagozkion zeinbait egokitzapen ere egin dira; esate baterako, ezintasunaren ordez desgaitasuna erabiliko da, Espainian 2008an indarrean sartu zen Desgaitasuna duten Pertsonen 2006ko abenduaren 13ko Eskubideen Konbentzioaren gomendioei jarraiki. Era berean, adingabeen zerbitzuetan, terminologia aldatu da haur eta nerabeentzako babes-sistemaren aldaketari buruzko 26/2015 Legean ezarritakora egokitzeko.

Horrekin batera, adinari lotutako zerbitzuen izena aldatu da, eta aurrerantzean, desgaitasuna duten pertsonentzako zerbitzuak deituko dira.

Gizarte inklusioa eta babesa

Esparru honetako aldaketek zerbitzu gehienei eragingo diete. Eskainitako 27 zerbitzu edo prestazioetatik 17 aldatu dira, 9 beren horretan mantendu dira eta horietako bat beste prestazio batxi atxiki zaio. Tratamendua komunitate terapeutikoetan jasotzen duten pertsonendako erabilera askeko dirulaguntzak dira, aurrerantzean gizarte inklusioko aparteko laguntzen prestazioen barnean sartuko direnak.

Zorroan bi zerbitzu berri sartu dira bermatu bezala. Pertsona migratzaileei zuzendutako atzerritartasun gaiei buruzko Arreta eta Aholkularitza Zerbitzua eta Kulturen arteko Bitartekaritza Komunitariorako Zerbitzua.

Aldaketarik garrantzitsuenetako bat dugu etxez etxeko Arreta Zerbitzuarena, mendekotasun egoeran dauden Pertsonen Arreta eta Autonomia Pertsonala Sustatzeko Programari atxikitakoa, Mendekotasun Legearen sistemako prestazioak zerbitzuaren intentsitatearen nahiz mendekotasun-mailen sailkapenaren arabera ere arautzen dituen 1051/2013 Errege Dekretura egokitzea xede duena.

Horrez gain, bermatu gabeko prestaziotzat sartu da, Udaleko etxez etxeko arreta zerbitzuan mendekotasunaren aitorpen ofizialik ez duten mugatutako pertsonen oinarrizko beharrak estaltzea, bizi-kalitatea hobetu eta ohiko ingurunean egoteko aukera errazteko asmoz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa