(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NOGak BPSO nazioarteko akreditazioa jaso du zainketen bikaintasunaren aldeko konpromisoagatik astelehena, 2018.eko maiatzak 21


Osasun kontseilariak Erizaintzak osasun-antolaketan hartu duen garrantzia "erabakigarria" nabarmendu du


Saria

Osasun kontseilari Fernando Domínguez, NOGari saria emateko ekitaldiko une batean. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitaleguneak (NOG) jaso du gaur Iruñean Best Practice Spotlight Organizations (BPSO) deritzon nazioarteko akreditazioa, ebidentzian oinarritutako protokolo berrien eta jardunbide egokien giden ezarpenean islatu den Erizaintzako zainketen bikaintasunaren aldeko konpromisoa aldarrikatzen duena.

Nafarroako Ospitaleguneko gerente Antonio Merinok, NOGeko Osasun Zainketen zuzendari Maite Soriak eta BPSO proiektua lideratu duten Ana Mateo eta Nerea Elizondo erizainek hartu dituzte diplomak, Carlos III Osasun Institutuko Ebidentzian Oinarritutako Osasun Zainketen Unitatearen arduradun zientifiko Esther Gonzálezen eskutik. Hauxe da Ontarioko Erizainen Elkarte Profesionak (RNAO) sustatutako programa Espainian koordinatzeaz arduratzen den erakundea.

Joan den otsailean Madrilen Estatuko zenbait zentrori esleitu eta orain NOGak modu pertsonalizatuagoan jaso duen akreditazio hau emateko ekitaldia, Osasunbideko Erizaintza arloko jardunbideetan izandako “eraldaketa” aztertzeko jardunaldi baten barruan egin da.

Osasun kontseilari Fernando Domínguezek hartu du parte jardunaldi honen inaugurazioan, eta bertan, Erizaintzak osasun-erakundeetan hartu duen eginkizun “erabakigarria” nabarmentzeaz gain, “osasun arloko emaitzak, jandun klinikoa nahiz pazienteen ongizatea hobetzeko duen inpaktua” azpimarratu du. Horren harira, Erizaintzako lantaldeek zainketen kudeaketan hartu duten profil zientifikoa eta “lidergoa” nabarmendu ditu, eta horien ekarpena “nahiztaezkotzat” jo du behar ez bezalako ospitale barruko egonaldiak saihesteko, pazienteek etxean jasotzen duten arreta hobetzeko, paziente kronikoarentzako arreta hobetzeko eta asistentzia maila batetik besterako igaroaldia errazteko, erabiltzaileen “gogobetetze maila argiro gehituz eta osasun-sistemaren eraginkortasuna hobetuz”.


Antonio

NOGeko Zuzendaritza proiektuko bultzatzaileekin batera egiaztapena jasotzen dute ( irudia handitu )

Ehun bat profesionalek parte hartu dute jardunaldian, eta Ana Mateok hitzaldia eskaini du, NOGeko Erizaintza taldeak BPSOren jardunbide egokien gidetara egokitzeko abiatu diren estrategiak aztertzeko. Arratsaldean, Nerea Elizondo erizainak ‘BPSO edo zainketaren ebidentziaren indarra’ deritzon hitzaldia eskainiko du. Horrez gain, zuzeneko konexioa egitea aurreikusi da RNAOko gerente eta BPSO programako zuzendari Doris Grinspum doktorearekin.

Jardunbide egokiei buruzko lau gida

Zainketen Bikaintasunaren aldeko Konpromisoari eusten dioten Zentroak (CCEC®/BPSO®) era askotako osasun-erakundeak dira; hala nola, ospitaleak, egonaldi luzeko zentroak, Lehen Mailako Arreta zentroak edota jardunbide egokien giden ezarpenarekin konprometituta dauden osasun-arretaren arloko beste zentro publiko batzuk. Ekimena Ontarioko Erizainen Elkarte Profesionak (RNAO) bultzatutako Best Practice Spotlight Organizations (BPSO) nazioarteko programari atxikita dago.

2015ean, NOGak programa honekin bat egin zuen, bikaintasun-sare honetarako hautagai izendatu ondoren. Zainketen Zuzendaritzako profesionalek lideratutako talde baten bitartez, hiru zainketa gida hauek ezartzeari ekin zion: ultzerak presio bidez baloratu eta prebenitzea, iktusa etengabeko arretaren bidez baloratzea, eta krisi baskularretako zainketak eta mantentzeko jarduna konplikazioak saihesteko. Gaur egun, pertsona eta familia ardatz duen arretari buruzko gida ezartzen dihardu, Nafarroako Osasun Sistema Publikoa Humanizatzeko Estrategiari atxikita.

Programa hau 2012an abiatu zen Estatu espainiarrean, eta harez geroztik, jardunbide egokien 25 gida ezarri dira edo ezartzeko zorian daude. Eritasun kronikoetako arrisku-faktoreen maneiua, zenbait gaixotasun krinikoren balorazioa eta maneiua, pazientearen segurtasun arazoak edota zeinu eta sintomen maneiu egokia dira, besteak beste, gida horietan aztertu diren gaietako batzuk.

Zainketen Bikaintasunarekin Konprometitutako Zentroen programan parte hartzen duten erakundeak ohiko zainketak ebidentzian oinarritutako jardunbide baterantz aldatzen laguntzen ari dira, gogoan hartzeko moduko emaitzekin lagundu ere. Egiturak aldatu eta egokitzea, erizaintza-kontsulta berrien ezarpena, erregistroen homogeneizazioa, prestakuntzaren hedapen zabala edota zabalkunde zientifikoaren gaineko inpaktuaz gain, berariaz nabarmendu behar dira pazienteen osasunaren nahiz profesionalen jardun klinikoaren mesedetan lortutako emaitzak. Emaitza horien harira, Osasun Munduko Erakundearen (OME) Europako antolakundeak jardunbide egokitzat jo du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa