(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Etxebizitzen zaharberritzea % 59 gehitu da 2018ko lehen lauhilekoan legearen eta fiskalitatearen erreformen ondoren asteartea, 2018.eko maiatzak 22


Urte hasieratik 7,5 milioi inbertitu dira Estatuaren laguntzekin bateragarriak diren dirulaguntzetan


Transcripción textual del video

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak ezagutzera eman ditu asteazken honetan etxebizitzak zaharberritzeko programek 2018ko lehendabiziko lau hilabeteetan lortutako emaitzak. Departamentuak maneiatzen dituen datuen arabera, % 59 gehitu da zaharberritze-lanak hasiak dituzten etxebizitzen kopurua 2016ko epealdi bereko datuen aldean, urte horren bukaeran onartutako Foru Legearen pizgarriak gauzatu direlarik. Jabeen komunitateek eraikinak zaharberritzeko jasotzen dituzten dirulaguntzen fiskalitatearen hobekuntzak ere, 2018rako Aurrekontuei buruzko Foru Legearekin batera onartuta, bultzada eman die zaharberritze-lanei.

Etxebizitzak zaharberritzeko 2014az geroztik emandako dirulaguntzen bilakaerari buruzko grafikoa.

Etxebizitzak zaharberritzeko 2014az geroztik emandako dirulaguntzen bilakaerari buruzko grafikoa. ( irudia handitu )

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak ezagutzera eman ditu asteazken honetan etxebizitzak zaharberritzeko programek 2018ko lehendabiziko lau hilabeteetan lortutako emaitzak. Departamentuak maneiatzen dituen datuen arabera, % 59 gehitu da zaharberritze-lanak hasiak dituzten etxebizitzen kopurua 2016ko epealdi bereko datuen aldean, urte horren bukaeran onartutako Foru Legearen pizgarriak gauzatu direlarik. Jabeen komunitateek eraikinak zaharberritzeko jasotzen dituzten dirulaguntzen fiskalitatearen hobekuntzak ere, 2018rako Aurrekontuei buruzko Foru Legearekin batera onartuta, bultzada eman die zaharberritze-lanei.

Kontuan izan behar da, aurten hasita, eraikinak zaharberritzeko jasotzen diren dirulaguntzei ez zaiela zergarik ezarriko, baldin eta laguntza jasotzen duenak urteko 30.000 eurotik beherako errenta badu.

Nafarroako Gobernuak banatzen dituen zaharberritze-lanetarako laguntzak bateragarritzat jo ditu Energia Ministerioaren menpeko IDAE erakundeak. Honek % 30eko dirulaguntza osagarria ekar dezake, bereziki eraikinen inguratzaile termikoei dagozkien erreformetan.

Zehazkiago esanda, 2018ko lehendabiziko lau hilabeteetan, 1.971 etxebizitzari dagozkien zaharberritze lanak bideratzeko 470 espediente tramitatu dira. 2016ko epealdi berean, 1.239 etxebizitzari zegozkien 196 espediente izapidetu ziren. Gobernuak orduan 5.876.805 euro inbertitu zituen, aurten banatuko dituen ia 7,5 milioien aldean. Iaz ere, Legearen onarpenak eragindako estimuluen lehenengo ondorioak antzematen hasi ziren, etxebizitzen zaharberritze-jardueraren igoerarekin. 2017ko lehenengo lauhilekoan, 1.517 etxebizitzari zegozkien 288 espediente izapidetu ziren, dirulaguntzetan 7.176.238 euro banatu zirelarik.

Ikuspegia irekiz gero, 2015eko lehendabiziko lauhilekoan 1.482 etxebizitzari zegozkion 851 zaharberritze espediente izapidetu ziren, ekitaldi hartan dirulaguntzetan 3.332.975 euro banatu zirelarik.

Adierazle guztiek (espedienteen kopurua, dagozkien etxebizitzen kopurua zein zaharberritzea diruz laguntzeko aurrekontua) igoera adierazkorra izan dute azken hiru ekitaldiotan, Nafarroako Gobernuak legealdi honetan etxebizitzaren zaharberritzea eta bereziki eraiki berriarena lehenestearen alde abiarazi duen politikaren harira.

Enplegua bultzatzea

Izapidetutako espedienteek 21 milioi euro inguruko inbertsioa suposatzen dute (20.902.786 eurokoa, zehazkiago esanda) Nafarroako Gobernuak emandako % 30etik gorako laguntza (aipatutako 7,4 milioiak) jaso duten higiezinen jabeentzat.

Eskubide Sozialetako Departamentuak lideratutako prozedurak enplegua bultzatzen du eraikuntza sektorean. Etxebizitza Ministerioaren 2010eko apirileko txostena erreferentziatzat hartuz gero, zaharberritze-lanetan inbertitutako milioi bakoitzeko 56 lanpostu sortzen dira. Horren harira, lehendabiziko lauhilekoan, etxeak zaharberritu eta egokitzeko lanek 1.000 lanpostu baino gehiago sortu edo atxiki dituzte Nafarroan, 1.117,6 aipatutako formularen arabera.

Gogoan izan behar da, Estatu osoan parekorik ez duen prozedurari esker, Nafarroan zaharberritze-lanetarako dirulaguntzen deialdia urte osoan irekita egoten dela, eta lehia-konkurrentziazko prozedura ez denez gero (ez baitago espedienteen gainean banatu beharreko zenbateko finkorik), eskatutako dirulaguntza guztiak ematen dira, baldintzak betez gero. Deialdi honi esker, etxebizitza barneko lan txikietarako zein eraikin osoari dagokion komunitate mailako lan handietarako dirulaguntza interesgarriak eskura daitezke.

Zaharberritzearen sustapena indartzeko asmoz, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera, zaharberritze-lan babestuak egiteko auzokideen komunitateei emandako dirulaguntzak zerga-ordainketatik salbuetsita egonen dira, laguntzen jasotzaileek urteko 30.000 eurotik beherako errenta izanez gero.

2017an, 18 milioi euro baino zerbait gehiago eman ziren zaharberritzeetarako diru-laguntzetan; hala, 4.128 etxebizitzari eragin zien 1.212 espediente tramitatu ziren, 50 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin zelarik.

Estatuaren laguntzekin bateragarriak

Gaurdaino, Nafarroa izan da, Asturiasko Printzerriarekin batera, zaharberritze-lanetarako laguntzak Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioari atxikitako IDAE (Energiaren Dibertsifikaziorako eta Aurrezkirako Institutua) erakundeak emandakoekin bateragarriak direla dioen aitorpena lortu duen autonomia-erkidego bakarra.

Estatuaren laguntzak, Pareer II Programa epigrafeari atxikitakoak, jabeen komunitateei zuzenduta daude, eta laguntza-ildo desberdinen artean, eraikinaren inguratzaile termikoaren energia-eraginkortasunaren hobekuntza diruz laguntzen dute, nagusiki. Ondorioz, Nafarroako Gobernuak emandako laguntzari, eraikinaren zaharberritzearen % 30eko balioa duen laguntza osagarria gehi dakioke. Adibidez, inguratzaile termikoaren erreformarako, Nafarroako Gobernuak 6.000 euroko laguntza ematen baldin badu, 6.000 euroko beste laguntza bat gaineratu ahalko zaio, IDAEren eskutik.

Bateragarritasunari buruzko adierazpenak, Foru araudian bildutako oinarrien arabera, dirulaguntza gehiago eskatzeko aukera ematen du eta eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzeko zaharberritze-lanak erraztuko ditu, horixe baita pobrezia energetikoa saihesteko erarik onenetakoa, auzokide guztiek hileko fakturan aurreztu eta berokuntza sistemek eragindako ingurumen-inpaktua murriztea ahalbidetzen duena.

Zaharberritzea tramitatzea erraza da

Etxebizitza baten edo etxebizitza-eraikin baten zaharberritzea abiatzeko prozedura oso erraza da. Aski da Zaharberritzeko Bulegora (EEZB) joatea. Beti dago baten bat inguruan: guztira, 9 bulego daude lurralde osoan zehar, eta horietan zaharberritze-lanetarako laguntza eta aholkularitza emateaz eta espedienteak tramitatzeaz arduratzen diren arkitektoak daude, goi-mailakoak zein teknikoak.

Nafarroan dauden EEZBen zerrenda eta udalerrien araberako kokapena Etxebizitza Departamentuaren webguneko esteka honetan argitaratu da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
1trimestre18rehabilitacion.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa