(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren astelehenean zabalduko da Uharteko Zubiarte euskaltegiko ikastaroetan izena emateko epea asteartea, 2018.eko maiatzak 22


Eskaintzaren barnean askotariko ikastaroak eta ordutegiak aurki daitezke autoikaskuntza saioekin batera


Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak helduek euskara ikasteko Uharteko Zubiarte euskaltegiak 2018-2019 ikasturterako prestatutako eskaintzaren berri eman du. Interesa dutenek astelehenetik aurrera, maiatzak 28, izango dute izena emateko aukera.

Zubiarte Euskaltegiak maila guztietako, A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA, ikastaroak eskaintzen ditu ordutegi hauetan: 09:15-11:45, 17:00-19:30 eta 19:30-21:30 ondoko modalitate hauetan: autoikaskuntzako ikastaroa, astean egun batez bi orduko mintzamen saioarekin eta on-line modalitatean 4 orduko lan konpromisoarekin; astean 2 egun, 4 edo 5 orduko ikastaroa (astelehen eta asteazkena edo astearte eta ostegunetan), B2 mailako mintzamena eta kanpo ikastaroak arratsalde edo gauean, astelehen eta asteazkenetan; astean 3 egun, ikastetxeetako guraso taldeentzako edo edonorentzako 6 orduko ikastaroak eguerdian; astean 4 egun, 8 edo 10 orduko ikastaroak, astelehenetik ostegunera, goizez edota arratsaldez. Gainera, abuztuaren 22tik irailaren 27ra bitartean EGA ikastaro trinkoa eskainiko da, goiz edo arratsaldeko ordutegian.

Ikastaroetan matrikula egin nahi dutenek Zubiarte euskaltegiaren egoitzan (Zubiarte kalea 13, 31620 Uharte) edo ondorengo webgunean http://euskaltegi.educacion.navarra.es/web/ egin dezakete.

Tasei eta eskaintzari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, aipatutako webgunea kontsulta daiteke, euszubia@educacion.navarra.es e-postara idatzi edo 848 43 10 10 telefonora deitu. Unibertsitatekoak ez diren irakasleek ikastaro hauek egin ahalko dituzte, beren formazioaren barne, eskola ordutegitik kanpo eta dohainik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa