Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Aintzakotzat hartuko dira balio demokratikoak, guztien ongiaren sustapena eta bultzada, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko irizpideak eta jokabide eredugarriak
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuak Nafarroako Urrezko Domina esleitzeko prozesua arautuko duen foru dekretua onartu du gaurko saioan. Horren arabera, Foru Komunitatearen golardo nagusia herritarren partaidetza-prozesu bati jarraiki esleituko da, herritarren hautagaitzak oinarritzat hartuz baina irizpide hauek kontuan hartuko dituen balorazioa landuz: balio demokratikoak defendatu eta sendotzeko izandako garrantzia eta baliagarritasuna, guztien ongiaren sustapena eta bultzada, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko irizpideak, egungo herritarrentzako jokabide eredugarriak eta Nafarroako herriaren defentsa.
Nafarroako Gobernuak Nafarroako Urrezko Domina esleitzeko prozesua arautuko duen foru dekretua onartu du gaurko saioan. Horren arabera, Foru Komunitatearen golardo nagusia herritarren partaidetza-prozesu bati jarraiki esleituko da, herritarren hautagaitzak oinarritzat hartuz baina irizpide hauek kontuan hartuko dituen balorazioa landuz: balio demokratikoak defendatu eta sendotzeko izandako garrantzia eta baliagarritasuna, guztien ongiaren sustapena eta bultzada, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko irizpideak, egungo herritarrentzako jokabide eredugarriak eta Nafarroako herriaren defentsa.
Horrez gain, aintzatespenaren izendapena ere luzatu da elebiduna (gaztelania/euskara) bihurtzeko, izan ere, aurrerantzean, Medalla de Oro de Navarra/Nafarroako Urrezko Domina izena hartuko du.
Gogoan izan behar da, sari honen helburua, gizartearen hobekuntzarako, balio demokratikoen kontsolidaziorako nahiz Nafarroaren nazioarteko proiekziorako ekarpenagatik nabarmendu diren pertsonak, erakundeak, entitateak eta kolektiboak aldarrikatzea dela.
Domina duela zenbait hamarkada eratu zen, eta geroztik hainbat lege-erregulazio izan ditu. Horietako azkena 1998an onartu zen, eta horrenbeste urte igarota, beharrezkotzat jo da saria nafar gizartearen ezaugarri berrietara egokitzea.
Gaur onartu den dekretuaren arabera, golardoa baliogabetu ahalko da, eta Domina jaso duten pertsonei, erakundeei, entitateei nahiz kolektiboei saria kendu ahalko zaie, aintzatespena esleitzerakoan argudiotzat erabili ziren meritu eta inguruabarren kalteko gertakaririk egiaztatuko balitz.
Irizpide berri hauek bilduta zeuden, Nafarroako Parlamentuak foru Exekutiboari 290/1998 Foru Dekretua alda zezala eskatzeko urtarrilaren 18an onartu zuen mozioan, eta gaur onartutako dekretua ere inspiratu dute, “aintzatespen honen esleipenari izaera parte-hartzaileagoa eta demokratikoagoa” emateko asmoz.
Deialdia eta hautatzeko irizpideak
Herritarrekiko eta erakundeekiko harremanen eskuduntza duen Departamentuko pertsona titularrak proposamenak aurkezteko deialdi publikoa onartuko du urtero, urriaren 1a baino lehen. Hautagaitzak erakundeek, entitateek eta edozein pertsona fisikok edo juridikok aurkeztu ahalko ditu. Aurkezpenari memoria bat gaineratuko zaio hautagaitzaren merituak nabarmentzeko.
Dagokion kontseilariak zuzenduta, Gobernuko hainbat Departamenturen ordezkariak dituen epaimahaia osatuko da hautagaitzak baloratzeko. Epaimahai honek hiru hautagaitza ere aukeratuko ditu aurkeztutako hautagaitza guztien artean, honako irizpide hauei lehentasuna emanez: herritarrek egun aintzakotzat jotzen duten ekintzabide pertsonal edo kolektibo eredugarria; gizartearen balio demokratikoen alde egindako ekarpena; elkartasunaren eta herritarren aldeko lanaren arloko ekintzen bultzada; gizartea bidezkoagoa eta solidarioagoa egiteko ibilbideak; emakumeen ekarpen soziala aldarrikatzen duen genero-parekotasuna; hezkuntza, osasuna, ingurumena eta gizarte-aurrerakuntzaren sustapena; eta Nafarroaren irudia kanpoan bultzatzea.
Azkenik, Nafarroako Gobernuak, epaimahaiak proposatutako hiru hautagaitzetako bat aukeratu eta horri saria ematea onartuko du, saritutakoaren aldez aurreko adostasunarekin.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen