(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Irekita dago merkataritzan, industrian eta etxeko enpleguan gaitasunak esperientziaren bidez akreditatzeko epea osteguna, 2018.eko maiatzak 24


Lanbide batean jarduteko gaitasuna izanda hori akreditatzen duen titulazio ofizialik ez duten pertsonei zuzenduta daude deialdiak


Eskubide Sozialen Departamentuaren menpeko Nafar Lansareak aldez aurretik izena emateko epea ireki du, merkataritza, industria eta etxeko enpleguari lotutako zazpi esparrutako gaitasun profesionalak esperientziaren bidez hartu izana ebaluatu eta akreditatzeko prozeduran parte hartzeko.

Deialdiak gaitasun profesionalak esperientziaren bidez lortu eta dagokien lanbidean jarduteko gai diren pertsonei zuzenduta daude, gaitasun horiek akreditatzen dituen titulazio ofizialik ez dutelarik. Prozedura honen bitartez, Estatu osorako balio duen Profesionaltasun-Ziurtagiria lortu ahalko da, mugikortasuna eta lanpostu batez jabetzeko aukerak areagotuz.

Hauexek dira deitutako Profesionaltasun-Ziurtagiriak: merkataritza txikiko kudeaketa jarduerak eta salmenta jarduerak; etxeko enplegua; tentsio baxuko instalazio elektrikoen muntaketa eta mantentze-lanak, igogailuen eta bestelako jasotze eta garraiatze ekipo finkoen instalazioa eta mantentze-lanak, hozkuntza-instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak, eta gas-aparatuetako hartze-instalazioen muntaketa, abiaraztea, mantentze-lanak, ikuskaritza eta berrikuspena. Epea etengabe irekita dago.

Prozedura eta 2017ko emaitzak

Esperientzia profesionala akreditatzeko prozesuan parte hartzeko, nahitaezkoa da dagokion deialdian aurretiaz izena ematea www.empleo.navarra.es webgunean.

Bertan zehaztuta dauden zenbait baldintza eta lehentasun bete eta justifikatu behar dira. Horiek guztiak egiaztatu eta pertsona onartu ondoren, prozedurak hiru fase ditu. Lehendabizikoa, aholkularitza. Sektore profesionaleko aditu batek gaitasunak identifikatzen eta historial profesionala lantzen lagunduko du, hurrengo faserako prestatzeko.

Ebaluazioaren bigarren fasean, gaitasun profesionalak frogatu beharko dira, adituen batzorde baten aurrean, dokumentazioaren bitartez, elkarrizketa pertsonal baten bidez edota simulazio praktiko batez nahiz lanpostuan egindako jardunaz, egokitzat joz gero. Azkenik, akreditazio fasean, NLak frogatutako gaitasunak erregistratu eta ziurtatuko ditu.

2017ko deialdian, 404 pertsonak parte hartu zuten akreditazio prozeduran: 206k sorospenean eta ur-instalazioetan, 110ek sukaldaritzan, 68k suteak zaindu eta itzaltzeko zereginetan eta 20k ekipo industrialen mantentze-lanetan.

Gogoan izan behar da, beste sektore profesional batzuen interesekotzat joz gero, NLak beste espezialitate batzuetarako deialdiak ere ireki ahal dituela enpresa nahiz gizarte erakundeen eskariz. Azkenik, enpresek zein elkarteek gaitasun profesionalak akreditatzeko prozesuak eskatu eta finantzatu ahal dituzte beraien langileentzat edo bazkideentzat.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa