(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NLak eta Sakanako eragile sozialek profil profesionalak hobetzearen garrantzia nabarmendu dute, eskualdeko beharrei egokitutako prestakuntza baten bitartez osteguna, 2018.eko maiatzak 24


Hiru azterlanek sektore publiko eta pribatuaren arteko lankidetza proposatzen dute, sektore sozial guztiak enpleguaren sorreraz profita daitezen


Lan taldea

Argazki-oina, testuaren bukaeran. ( irudia handitu )

Nafar Lansareak –Altsasun daukan agentziaren bitartez– eta Altsasu, Olazti eta Ziordiako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Sakanako Enpresarien Elkartearekin, eskualdeko Garapen Agentziarekin eta Cederna Garalur partzuergoarekin batera, lan-taldea eratu dute lan merkatuan sartzeko eragozpen gehien duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea errazteko.

Tuteran ere abiarazi den proiektu pilotu bati atxikitako sare hau ERSISI proiektuaren barruan garatu da, kolektibo kalteberenen laneratzea errazteko sektore publiko eta pribatuaren arteko baterako esku-hartzea sustatzen duen Europar Batasuneko enplegu eta berrikuntza sozialerako programaren babespean.

Nafarroako Gobernuak eskatutako hiru azterlan aurkeztu dizkiote ostegun honetan talde sortu berriari, enpleguaren hazkundetik kanpo inor ere ez uzteko asmoz. Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Inpacto kontsultoretzak landutako azterketa horietan, bertako lan-merkatuaren dinamikan izandako aldaketak, bideratutako baliabideen egokitzapena eta enplegu-aukera bideragarrietan sakontzeko modua arakatu dituzte.

Azterlanek talka bat islatu dute. Sakanan dagoen goranzko bilakaera sozioekonomikoak bertan aurkitzerik ez dagoen lan kualifikatuaren premia dakar. Enpresen beharrak prestakuntzarik gabeko edo eskas moldatutako pertsonekin bat datoz, baita eskola-abandonu goiztiarra jasandakoekin edota 45 urtetik gora izan eta laneko berrorientazio zaila dutenekin ere.

Horren harira, NLaren, hezkuntza munduaren eta lan munduaren arteko harremanei eustea gomendatu dute, enplegurako prestakuntza lan mundura hurbil dadin, bereziki eskualdean garrantzi handia duen makineria-erremintaren sektorean. Sakanako langabeek, oro har, enplegurako prestakuntza hobetzearen aldeko jarrera dute. Prestakuntza pertsonalizatu beharko litzateke eta, ahal izanez gero, kontratatzeko konpromisoak tarteko direla. Azken puntu honetan, prestakuntzarako eta ondoko kontrataziorako akordio bat gauzatu berri da Sunsundegui enpresarekin, eta esperientzia hau inguruko beste enpresa batzuetara ere hedatu nahi da.

Txostenetan, PEPMak (prestakuntza eta enplegu programa mistoak) formula egokitzat jo dira kolektibo kalteberenak laneratzeko. Enplegatzaileak Profesionaltasun Ziurtagiriak aintzat hartzen hasiak dira, baina kualifikazio handiagoko pertsonek espezializazio handiagoko ikastaroak eskatzen dituzte.

Enplegurako gaitasunen reset honek barneko zenbait oztopo ditu. Prestakuntzarekiko desilusioa edo eszeptizismoa duten pertsonak, 45 urtetik gorakoak direlako edo motibazio eskasa dutelako. Kasu hauetan, gizarte zerbitzuen arteko lankidetzak eta koordinazio publikoak enpresarien konpromiso osagarriak behar dituzte dinamika hori gainditzeko.

Sakabanatze geografikoak ere prestakuntza-ikastaroetara eragozten du, garraiobiderik ezagatik edota Iruñera joateko zailtasunagatik eta kostuagatik, Iruñean egiten diren ikastaroen kasuan.

Eskualdeak Euskal Autonomia Erkidegoarekin duen lotura sozial eta ekonomiko bereziari erreparatuta, Euskadin enpleguaz arduratzen den Lanbide erakunde autonomoarekiko laneratze-ekintzak koordinatzen jarraitu behar da, txostenaren arabera.

Enpleguaren hobekuntza

Hauxe da Sakanako iraupen luzeko langabearen erretratu robota: emakumea, 45 urtetik gorakoa eta lehen mailako ikasketak dituena. Hamar pertsonatik seik urtebete baino gehiago daramate langabezian, eta horrekin batera, arreta berezia eman behar zaio eskola-porrotetik datozen gazteen kolektiboari.

Krisi ekonomikoak bortizki kolpatu zuelarik, Sakanan enplegua hobetu da, Foru Komunitateko gainerako eskualdeetan bezalaxe, eta langabezia Nafarroaren % 10 inguruko batez bestekotik hurbil dago egun. Aurtengo urtarrileko datuen arabera, Sakanan eta Lekunberri inguruan 1.084 langabe zeuden.

Soberako feminizazioa da Nafarroako langabeziaren ezaugarria, eta karga negatibo hau are nabarmenagoa da Sakana, izan ere, bertan, enpleguaren sorkuntza industriaren eskutik etorri ohi da, betiere gizonen kontratazioen mesedetan. Horrela, 2017aren bukaeran, Sakanako langabeen % 69 emakumeak ziren. Atzeraldia ekonomikoaren hasieran, emakumeen langabezia % 55,4koa zen.

Datu horiei dagozkien azterlanak ostegun honetan aurkeztu dituzte Arbizun, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen Departamentuak, Altsasu, Olazti eta Ziordiako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta eskualdeko beste eragile batzuek enpresariekin antolatu duten gosariaren ondoren.  Bertan eman dira ezagutzera ERSISI proiektua eta Errenta Bermatua jasotzen duten pertsonen kontratazioa sustatzeko laguntzak, enpresei, autonomoei nahiz gizarte-entitateei hileko 1.000 euroko ekarpena ere eskaintzen dietenak. Enpresen bidezko laneratzea da egun dauden erronka nagusietako bat, eta horri atxikita dago pizgarri horien hedapena.

Jardunaldian, Nafarroako Gobernuko hiru zuzendari nagusik parte hartu dute: Patxi Tuñón, Behatokiko zuzendari nagusia; Gema Manú, Inklusioko eta Babes Sozialeko zuzendari nagusia; eta Paz Fernández, NLko zuzendari nagusia.

Hauexek dira gaur aurkeztutako azterlanak: UPNAren “Enplegu aukerak ERSISI 2 proiektuaren barnean”, InPactos kontsultoretzaren “Sakanako langabetuak eta prestakuntzaren bizkar-zorroa” eta  “Sakanako barrerak. Langabetuak eta hauen enplegagarritasuna prestakuntza-ekintzen garapenaren bitartez” izenburuko azterlan kualitatiboa.

UPNAren txostenak (gizarte esparruko I+G proiekturako landu duen bigarrena) Sakanako kontratazioaren joerei esker enplegua berreskuratzen ari dela egiaztatzen du, Sakanaren mendebaldean langabezia % 47 murriztu delarik. Alabaina, hein handi batean, murrizketa horretik kanpo gelditu dira emakumeak, 45 urtetik gorako pertsonak eta prestakuntza baxua duten pertsonak, eta hauexei zuzenduta dago, hain zuzen ere, Ersisi proiektua. 2017an, Altsasuko enplegu-bulegoak aurreko urtean baino 92 lanpostu gehiago eskaini zituen, % 37ko igoerarekin. Baina hobekuntza horrek ez die eragin langabeen sektore guztiei.

Lan horren arabera, 2017an emakumeen kontratazioaren ordezkagarritasuna hobetu bada ere (kontratazioaren % 43,2), oraindik ez da iritsi Nafarroa osoaren batez bestekora (% 46-47).

Azterlan honetan ere, prestakuntza da faktore erabakigarria. 2017an aurretiaz antzemandako joera egiaztatu da, “kualifikazio baxuko kontratuen murrizketarekin eta kontratazio kualifikatuen igoerarekin”. Testuinguru honetan, Sakanak egindako kontratuen % 49,5 profil kualifikatuetakoak dira (Bigarren Hezkuntzatik gorakoak).

Azterlanak honako proposamen hauek egin ditu pertsonen laneratzea bultzatzeko asmoz:

- Sektore pribatuak, publikoak eta gizarte-ekimenek enplegua sortzea.

- Sektore pribatuan, industriako garbiketa zerbitzuei eragitea enpresa txikien bitartez, laneratzeko enpresak izan daitezen, baita basoetako garbiketa zerbitzuei, eskualdeko turismoa sustatzen laguntzeko.

- S3 sektoreetako prestakuntza indartzea: industria, nekazaritzako elikagaigintza, turismoa eta merkataritza.

- Integrazio-programa aktibatua: Ersisi proiektuak Aktibazio-Programa Integratuak sortzea da bertako lan-taldearen helburua.

- Lana eta familia bateratzea: lana eta familia bateratzeko baliabideak sortu eta hedatzearen aldeko apustu zabalagoa.

- Mogikortasuna: pertsonak lan edo prestakuntza zentroetara hurbilduko dituzten garraio zerbitzuak abian jartzea.

Sakana eta enplegurako ibilbidea

Beste txosten batek nabarmendu duenez, Sakanak izaera teknikoko profil industrialak behar dira eta, zenbait kasutan, beste eremu geografiko batzuetako langileak hautatzen hasi dira.

Sakanak prestakuntza arloko birziklatzearen aldeko jarrera ona du, baina etengabeko errefortzu positiboa behar da lan-merkatura sartzerik ez duten pertsonen desmotibazioa saihesteko. Alderdi emozionalen garrantzia kontuan harturik, aintzakotzat hartu dira enplegurako orientazioa eta laguntza.

Lurraldearekin estu-estu lotuta daudenez gero, Sakanako langabeek bertan prestatu eta lan egin nahi dute, eta horrek inguruko beharretara zuzendutako prestakuntzaren garrantzia areagotzen du.

Herritarrengadiko hurbiltasunari eta Nafar Lansarearen Bulegoak bertako entitateekin duen loturari oso balorazio ona eman diote azterlana osatzeko informazioa eman duten eragileek. Ersisi proiektua martxan jartzeak, NLaren lidergoarekin batera, Sakanako gizarteratze eta laneratzearekin zerikusia duten entitateen arteko harremanetan aurrera egiten lagundu du.

Txostenak zigilu bat sortzea proposatu du, NLarekin lankidetzan diharduten gizarte-erantzukizuneko enpresa eta entitateak bereizteko.

Prestakuntza arloan, azterlanak ez die bakarrik kasu egin aldez aurreko prestakuntza-mailei; hau da, Bigarren Hezkuntzatik prestakuntza industriala bultzatzea eta Lehen Hezkuntzatik horren aldeko orientazioa ematea proposatu du, industria sektoreko lanpostuen irudi ona nabarmenduz.

Prestakuntza arloko ekintzei dagokienez, eskaintza bertako eskaerari egokitzea proposatu da ikastaroen errentagarritasuna ziurtatzeko, eta horrekin batera, eskualdeko landa-eremuetako irakasleak positiboki diskriminatzeko aukera ere iradoki da.

ARGAZKI OINA. Ezkerretik eskuinera, Miguel Ángel Jorge, Altsasuko Enplegu Agentziakoa; Loli Gutiérrez, Ersisi proiektuaren koordinatzailea; Javier Artetxe, Sakanako Enpresarien Elkartekoa; Francisco Javier Paz, Altsasu, Olazti eta Ziordiako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakaria; Paz Fernández, Nafar Lansarearen Zerbitzuko zuzendari gerentea; Esther Calleja, Ersisi proiektuaren kudeatzailea; Arantxa Erbiti, Altsasuko Gizarte Zerbitzuen koordinatzailea; Crisitina Irisarri, Sakanako Enpresarien Elkartekoa; Susana Mendinueta, Cederna Garalurrekoa; Marta Lasterra, UPNAkoa; Jone Gastaminza, Ersisi proiektuaren kudeatzailea; Patxi Tuñón, Errealitate Sozialaren Behatokiko eta Gizarte Politiken Plangintza eta Ebaluazioko zuzendari nagusia, eta Luis Campos, nPactos kontsultoretzakoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa