(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Buztintxuriko etaVillafrancako el Castellar ikastetxeetako ordezkariek “Global Schools” jardunaldian parte hartu dute Zaragozan osteguna, 2018.eko maiatzak 24


Bi eskoletako arduradunek ikasgeletan Garapenerako Hezkuntza eta Gizarte Globalerako irizpideak ezartzeko landutako esperientziak aurkeztu dituzte


Global Schools

Villafrancako El Castellar ikastetxeko irakasleak jardunaldian.

Buztintxuriko Ikastetxe Publikoa eta Villafrancako El Castellar ikastetxeko ordezkariak Zaragozako Foru Aldundiak antolatutako Global Schools jardunaldian izan dira Aragoiko hiriburuan. Bi eskoletako irakasleek ikasgeletan Garapenerako eta Gizarte Globalerako irizpideak ezartzeko garatutako esperientziak ezagutarazi dituzte.

“Garapenerako Hezkuntza eta Gizarte Globalerako irizpideak Lehen Hezkuntzan nola ezarri?” jardunaldian, gizarte justu eta parekidea lortzeko helburuarekin, ikasleen zein hezkuntza komunitatearen parte hartzea nola garatu aztertu dute. Ekimen hau Europar Batasuneko “Global Schools” proiektuaren baitan gauzatu da, non hamar herrialdeetako ikastetxeek parte hartzen duten.

Buztintxuri Ikastetxe Pubilikoko, Mª Ines Garrido eta Ana Zaratiegik, “Gauzen balioa bergaratuz. Denboraren balioa” hitzaldia aurkeztu dute ikastetxe bakoitzak aipatutako garapenerako hezkuntza txertatzeko ezagutzera emateko egindako mahai inguruan. Tarte berean, El Castellar de Villafrancako, Beatriz Aznarez eta Elena Peláez irakasleek “Pertsonek artearen bitartez kultura sortzen dugu: interkulturalizatu” lana aurkeztu dute. Nafarroako ikastetxeekin batera, Valladolid zein Portugalgo ikastetxeek ere beraien esperientzien berri helarazi dute.

Nafarroako eskoletako ordezkariekin batera Zaragozan izan dira, Nafarroako Eskola Solidarioen Sarea aurkeztuz, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuko Hezkuntza programen negoziatuko zuzendari, Ana Turumbay eta Nafarroako Gobernuz Kanpoko Erakundeen koordinazioko hezkuntza eta sentsibilizazio teknikari, Marian Pascual.

Jardunaldi honek erakunde, akademi zein gobernuz kanpoko erakundeen arteko elkarlana bultzatzea izan du xede, guztien artean Garapenerako Hezkuntza eta Gizarte Globalerako irizpideak lantzeko tresnak eta errekurtsoak ezagutzera eman, zein eztabaidarako tartea zabalduz, azken finean lehen hezkuntzako ikasleekin gizarte justu eta parekide bat lortzeko bidean ekimenak gauzatu daitezen.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa