(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaur argitaratuko dira DBHko oposizioko tribunalak, errekurtsoa ebatzi baita dagoeneko osteguna, 2018.eko maiatzak 24


Oposizio deialdiaren eten automatikoa eragin zuen errekurtsoa ebatzi eta horren berri eman ondotik, prozedurak aurrera jarraitzen du aurreikusi bezala


Hezkuntza departamentuak dagoeneko notifikatu du joan zen astelehenean bigarren hezkuntzako oposizioaren prozedura etenarazi zuen errekurtsoaren ebazpena. Jakinarazpenak, eten automatikoa altxarazten du, beraz, prozedurak normaltasun osoz jarrai dezake, Departamentuak astelehenean bertan iragarri bezala. Hala, oposizio prozeduran aurreikusitako epeak ez dira aldatzen.

Gaur bertan argitaratuko da Tribunalen behin betiko osaketa, eta datorren astean osatuko dira. Era berean, berrabiarazi egin da onartutako eta kaleratutako hautagaien behin behineko zerrendari erreklamazioak aurkezteko epea; ekainaren 6ra arte luzatuko da.

Behin epe hori igarota, ekainaren 11tik 16ra bitarteko astean, onartutako eta kanporatutako hautagaien behin betiko zerrenda argitaratuko da eta programazio didaktikoa aurkezteko deialdia egingo da; beti ere, ekainaren 23a baino lehen, orduan hasiko baitira azterketak.

Aldi berean, hezkuntzari dagozkion 1.141 plazen egonkortze OPEa onartzeko lanean ari da gobernua. Asmoa da ekainaren 23an deitutako espezialitateen plaza kopurua gehitzeko garaiz iristea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa