Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Oposizio deialdiaren eten automatikoa eragin zuen errekurtsoa ebatzi eta horren berri eman ondotik, prozedurak aurrera jarraitzen du aurreikusi bezala
Gaur bertan argitaratuko da Tribunalen behin betiko osaketa, eta datorren astean osatuko dira. Era berean, berrabiarazi egin da onartutako eta kaleratutako hautagaien behin behineko zerrendari erreklamazioak aurkezteko epea; ekainaren 6ra arte luzatuko da.
Behin epe hori igarota, ekainaren 11tik 16ra bitarteko astean, onartutako eta kanporatutako hautagaien behin betiko zerrenda argitaratuko da eta programazio didaktikoa aurkezteko deialdia egingo da; beti ere, ekainaren 23a baino lehen, orduan hasiko baitira azterketak.
Aldi berean, hezkuntzari dagozkion 1.141 plazen egonkortze OPEa onartzeko lanean ari da gobernua. Asmoa da ekainaren 23an deitutako espezialitateen plaza kopurua gehitzeko garaiz iristea.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen