(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

3.000 pertsona jarraitzen ari dira osasun zentroetan erretzeari uzten laguntzeko tratamendua

ostirala, 2018.eko maiatzak 25


Nafarroa da erretzeari uzteko programa farmakologiko hau oro har finantzatzen duen autonomia-erkidego bakarra, eta 2018ko urtarriletik apirilera bitartean 380.917 euroko guztizko kopurua suposatu du


Transcripción textual del video

Aurtengo lehen lau hilabeteetan, Osasunbideko osasun zentroek 3.024 tratamendu agindu dituzte guztira Nafarroako Gobernuak finantzatzen duen erretzeari uzteko laguntza programaren barruan. Halaxe adierazi du gaur Osasun kontseilari Fernando Domínguezek, maiatzaren 31n ospatuko den Tabakorik Gabeko Munduko Egunaren karietara emandako prentsaurrekoan.
Tabaco

Fernando Domínguez kontseilaria, María José Pérez Jarautarekin, Santos Indurainekin eta programaren arduradunekin batera. ( irudia handitu )

Aurtengo lehen lau hilabeteetan, Osasunbideko osasun zentroek 3.024 tratamendu agindu dituzte guztira Nafarroako Gobernuak finantzatzen duen erretzeari uzteko laguntza programaren barruan. Halaxe adierazi du gaur Osasun kontseilari Fernando Domínguezek, maiatzaren 31n ospatuko den Tabakorik Gabeko Munduko Egunaren karietara emandako prentsaurrekoan.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari gerente María José Pérez eta Osasunbideko Lehen Mailako Arretako zuzendari gerente Santos Induráin tarteko zirela, kontseilariak adierazi du tabakoaren kontsumoak eta keak osasun publikoaren arloko lehentasuna izaten jarraitzen dutela, gorputzeko edozein lekutan minbizia sorrarazi eta era askotako gaixotasun baskularrak, arnasketakoak eta bestelakoak eragin ditzaketen heinean.

Tabakoari birikako minbizien % 82, bihotzekoen % 27 eta iktusen % 21 egotzi ohi zaiela gaineratu du.

Laguntza-programa hau jarraitzen duten 3.024 pertsonen erdiak emakumeak dira (1.523) eta beste erdiak gizonak (1.501), eta osasun-eremu guztietakoak dira, gehienak Iruñekoak.

Hauexek dira laguntza farmakologikorako programa honetan partaide gehien dituzten adin-tarteak: 50 eta 64 urte bitartekoa (% 42) eta 35 eta 49 urte bitartekoa (% 37). Hona beste datu interesgarri bat: tabakoa uzteko laguntza honetaz profitatu diren pertsonen artean, hamarretik seik 18.000 eurotik beherako errenta-maila dute.

Erretzeari uzteko tratamendu farmakologikoak 380.917 euroko ekarpen publikoa suposatu du 2018ko urtarriletik apirilera bitartean (pazientearen ekarpena kontuan hartu gabe), eta 558.954 euroko guztizko zenbatekoa salmenta-prezioaren arabera. Agindutako farmakoek gainerako sendagaien finantzaketa-baldintza berberak dituzte, Nafarroako prestazio farmakologikoa arautzen duen Foru Dekretuaren arabera.

Kontsumoa Nafarroan

Azterlanak bat datoz, Nafarroako gizon nahiz emakumeen tabako-kontsumoaren beheranzko joera nabarmentzerakoan. Hartara, Nafarroako 2017ko Bizi-Baldintzen Inkestaren arabera, 15 urtetik gorako nafarren artean, % 19,4k egunero erretzen du (gizonen % 24,4k eta emakumeen % 14,6k). Horrek puntu bateko jaitsiera dakarkie 2012ko datuei, eta are handiagoa emakumeengan.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari gerente María José Pérezek gaurko agerraldian ziurtatu duenez, Nafarroako biztanleen artean, erretzaileen prebalentzia % 20tik beherakoa da lehendabiziko aldiz. Arras datu positiboa izan arren, oraindik badago zer hobetua prebalentzia txikiagoa duten Europako beste herrialde batzuen aldean.

Prebentzioaren estrategia

María José Pérezek azaldu duenez, erretzaileen kopuruan gertatzen ari den jaitsiera gero eta handiagoa estu-estu lotuta dago nazioartean, estatuan nahiz autonomia-erkidegoan aplikatutako zenbait neurrirekin eta, bereziki, elkarte profesionalek eta sozialek prebentzio-programetan duten parte-hartze aktiboarekin.

OMEak tabakismoa geldiarazteko proposatutako politikarik egokienak ere aipatu ditu; horien artean, kontsumoa zaindu eta prebentzio-estrategiak garatzea, biztanleak kerik gabeko eremuekin babestea, erretzeari uzteko laguntza eskaintzea, erretzeak dakartzan arriskuez ohartaraztea, tabako-marken publizitateari etaa babesletzari buruzko araudia betetzea, edota produktu hauen gaineko presio fiskala areagotzea.

Estatuaren eskuduntzei dagokienez, jorratu beharreko bide luzea dagoela aitortu du, bereziki prezioan, Espainia baita tabakorik merkeena duten herrialdeetako bat, baita EBko beste herrialde batzuetan abian dagoen etiketatze eta paketatze generikoan ere.

Nafarroak badu abian tabakismoari buruzko Prebentzio Programa, ondoko hiru azpiprograma hauek osatutakoa: kerik gabeko eremuak, kontsumoaren hasierako prebentzioa nerabe eta gazteentzat eta erretzeari uzteko laguntzat, medikazioarekin zein medikaziorik gabe.

Kerik gabeko eremuen erregulazioak harrera sozial ona izan du Nafarroan, eta kontsumoa murrizten eta ez-erretzaileen kopurua aregotzen lagundu du. Araudia betearazteko, 2017an 92 salaketa tramitatu eta 55 isun ezarri ziren, 28.960 euroko guztizko balioarekin.

Hala ere, zenbait eremutan eta ordutegi jakin batzuetan araudia ez betetzeko dagoen joerak atzeraldia eragin lezake tabakismoaren murrizketan, bereziki gazteen artean. Horregatik, aurten, kerik gabeko eremuen aldeko kanpaina egingo da. Maiatzaren 31n aurkeztuko da kanpaina hori, Tabakorik Gabeko Munduko Egunarekin bat eginez.

Erretzen hasi orduko prebentzioari dagokionez, familiei eta ikastetxeei zuzendutako informazio eta sentsibilizazio kanpainak egin dira, eta aurten, Nafarroako 14 eta 18 urte bitarteko gazteen artean dauden erretzen hasteko testuinguruak eta desberdintasunak ezagutzea xede duen ikerlana egiten ari da, adin horiei zuzendutako lan-estrategiak hobetzeko asmoz. Ikerlana 2018ko urriaren 1ean bukatuko dela aurreikusi da.

Hiru farmako finantzatzen dira

Lehen Mailako Arretako zuzendari gerente Santos Induráinek erretzeari uzten laguntzeko programaren garrantzia nabarmendu du. Horren harira, erretzen ez den zigarro bakoitzeko bizitza hamaika minutu luzatzen dela adierazi du, eta erretzeko ohitura 40 urteak baino lehen utziz gero 9 urtetan gehitzen dela bizi-itxaropena; 6 urtetan 50 urteak baino lehen utziz gero, eta hiru urtetan 60 urteak baino lehen uzten baldin bada.

Era berean, egindako azterlanen arabera, tabakoaren ohitura kentzearen urteko arrakasta-tasan tratamendu farmakologikoak % 14 eta % 20 bitarteko hobekuntza ekar dezakeela azpimarratu du.

Osasun zentroetan, Nafarroako Gobernuak finantzatuta, hiru farmako hauek agintzen dira: nikotinazko partxeak, Bupropion eta Vereciclina.

Azkenik, Santos Induráinek balorazio positiboa egin du osasun zentroetan erregistratutako erretzaileen eta erretzaile ohien kopuruan nahiz hezkuntza-laguntza jaso dutenen kopuruan izandako igoeragatik, eta erretzaileen erregistroa murrizten ari dela nabarmendu du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa