(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarabideak parte hartu du eskualdeko hizkuntzak garaiz ikasteak duen balioari buruzko nazioarteko biltzarrean ostirala, 2018.eko maiatzak 25


Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Europako Sarearen (NPLD) esparruan egin da Valentzian


Euskarabidea

Mikel Arregi biltzarreko parte-hartzaileekin batera Valentzian. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bitartez, Valentzian parte hartu du eskualdeko hizkuntzak garaiz irakasteak eta ikasteak duen balioaren inguruan egin den nazioarteko biltzarrean, Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Europako Sarearen (NPLD) batzar orokorraren esparruan.

Batzarrean izan dira Mikel Arregi, Euskarabideako zuzendari kudeatzailea, eta Paula Kasares, Euskararen Plangintza eta Sustapen Zerbitzuko zuzendaria. Biltzarra Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Europako Sareak (NPLD) eta Valentziako Komunitateko Gobernuak antolatu dute elkarrekin; Nafarroako Gobernua Sare horretako kidea da.

Jardunaldian zehar, honako hauek ere parte hartu dute: Colin H. Williams, Cardiff-eko Unibertsitatekoa (Gales), hezkuntza eleaniztasunaren onurei buruzko hitzaldiarekin; Rubén Trenzano, Valentziako Gobernukoa, jostailuaren industrian eskualdeko hizkuntzen edo eremu urriko hizkuntzen inguruko aurkezpenarekin, bereziki Valentziako kasua aipatuaz; Alex Riemersma, Frisiako Gobernukoa (Holanda), bi- hiru hizkuntzako haurren jarrera, praktika eta lorpenei buruzko hitzaldiarekin; Empar Marco, Valentziako Hedabideen Sozietatekoa, komunikabideetako hizkuntza paisaiari eta hedabide publikoen rolari buruzko aurkezpenarekin; Bessie Dendrinos, Atenasko Unibertsitatekoa, haurrengan kultura aniztasunaren kontzientzia garatzearen inguruan; Xurxo Salgado, Compostelako Done Jakueko Unibertsitatekoa, sare sozial globaletako hizkuntza-dibertsitatearen inguruan; Paula Kasares, Euskarabideako Euskararen Plangintza eta Sustapen Zerbitzuko zuzendaria, haurren hizkuntza-sozializazioaren inguruan eta nola iritsi hizlari trebeak izater
a eremu urriko hizkuntzan; Iain Caimbeul, Hizkuntza eta Kultura gaelikoko Zentro Nazionalekoa; Lorea Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundikoa; eta Joaquim Dolz, Ginebrako Unibertsitatekoa.


Valencia

Biltzarraren helburua gizarte eleanitza eraikitzea izan da. ( irudia handitu )

Biltzarraren helburua izan da gizarte eleanitzak modu eraginkorrean eraikitzeko elementuak partekatzea, kontuan hartuta hizkuntzak ez direla soilik komunikatzeko tresna, balio bat baizik.

NPLDeren Batzar Orokorra

Gaur izango da Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Europako Sarearen (Network to Promote Linguistic Diversity NPLD) batzar orokorra. Nafarroako Gobernua Sare horretako kidea da 2015. urteaz geroztik, Euskarabidearen bitartez.

NPLDk Europako Batzordearekin, Parlamentuarekin eta Kontseiluarekin estuki egiten du lan, eta zubi-lana burutzen du hizkuntzaren sustapenean espezializatutako instituzioen eta eskualdeko departamentuen artean; azken horiek ere elkarren artean erlazionatzen dira jardunbide egokiak eta esperientzia arrakastatsuak partekatzeko helburuarekin.

NDLP sarean parte hartzen dute Europako hainbat hizkuntza minorizatuko ordezkari instituzionalek; tartean honako hauek aurkitzen dira: friulera, euskara, galegoa, kornubiera, korsikera, alsaziera, gaelera, eskoziera, frisiera, okzitaniera edo bretoiera. Gogoratu behar da Generalitatea ere sarean sartuta dagoela 2016ko maiatzaz geroztik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa