(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Turismok 16 paseo gidatu eta 7 ibilbide eskainiko ditu Nafarroako Donejakue Bidean zehar ostirala, 2018.eko maiatzak 25


Ayerdi lehendakariordeak Ariben aurkeztu du produktu turistiko honen bigarren edizioa


Transcripción textual del video

Paseo gidatuak baso hostotsuetan zehar, historia duten haitzuloetarako bideak edota whatsappeko profileko iruditzat jartzeko moduko selfieak egitera gonbidatzen dituzten ikuspegi panoramikoak… baita basamortuak, urmaelak, ibaien sorburuak, erromatarren galtzadak, monumentu megalitikoak,   Donejakue Bideko frantses ibilbidea ere… horiexek dira Nafarroako Turismoak prestatu eta Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik ostiral honetan Ariben aurkeztu duen ibilbide gidatuen eskaintzaren osagaiak.

Ayerdi atiende las explicaciones del guía en el sendero de Aribe.

Ayerdi, gidariaren azalpenak entzuten Aribeko ibilbidean. ( irudia handitu )

Paseo gidatuak baso hostotsuetan zehar, historia duten haitzuloetarako bideak edota whatsappeko profileko iruditzat jartzeko moduko selfieak egitera gonbidatzen dituzten ikuspegi panoramikoak… baita basamortuak, urmaelak, ibaien sorburuak, erromatarren galtzadak, monumentu megalitikoak,   Donejakue Bideko frantses ibilbidea ere… horiexek dira Nafarroako Turismoak prestatu eta Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik ostiral honetan Ariben aurkeztu duen ibilbide gidatuen eskaintzaren osagaiak.

Ekainaren 2an abiatu eta azaroaren 4a arte luzatuko den produktu turistiko honen osagarri gisa, herri, begiratoki nahiz monumentu naturaletarako bisitak, hegaztien behaketak eta dastaketak ere antolatuko dira.

Aurkezpenaren buruan, Aezkoako Aribe herrian hautauriko bidezidorretako baten zati bat osatu da, Irati ibaiaren meandroaren ezkerreko ibaibazterrean zehar, zubi esekiraino.

Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritzako Zuzendari Nagusiak ondoz ondoko bigarren urtez bultzatu duen ibilbide gidatuen programa honetan, 120 paseo gidatu antolatuko dira 16 bidezidorretan zehar eta 7 ibilbide Donejakue Bideko frantses bidean barna, Nafarroako aniztasun natural, paisajistiko eta kulturala erakusteko asmoz.

Paseo gidatuak astebururo antolatuko dira ekainean, irailean, urrian eta azaroan, baita uztaileko eta abuztuko astearte, ostegun eta larunbatetan ere, goizez, 10:00etan edo 11:00etan hasita. Publiko guztientzat egokituta daude, zailtasun gutxiko ibilbideak baitira, eta 2 ordu eta 30 minutu eta 3 ordu eta 30 minutu bitarteko iraupena izanen dute. Ibilbide bakoitzaren sustapen-prezioa 7 eurokoa izanen da 16 bidezidorretan.

Ibilbideen programa osatzeko, Donejakue Bideko frantses bidearen aberastasun naturala eta kulturala ezagutzeko aukera emango duen beste proposamen bat ere abiatuko da, zazpi eta hamar kilometro bitarteko ibilbide laburrez osaturikoa, Donejakue Bideak Foru Komunitatean bildu duen ondareari buruzko azalpenekin aberastuta. Kasu honetan, irteerak larunbatetan eginen dira, ekainetik azarora bitartean, eta 15 euroko sustapen-prezioa izanen dute pertsona bakoitzeko, Iruñerako autobus bidezko joan-etorriak barne.

Programa hau ezagutzera emateko, kartelak eta azalpenak dituzten foiletoak argitaratu eta banatuko dira Nafarroako Turismo Bulegoen Sarean, Departamentuak parte hartzen duen azoketan, Nafarroako Turismoaren webgunean eta honen publizitate-euskarrietan eta sare sozialetan.


El vicepresidente Ayerdi, la directora general de Turismo y Comercio, Maitena Ezkutari con el grupo de personas que han presentado el programa de senderos guiados.

Ayerdi lehendakariordea eta Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusi Maitena Ezkutari, ibilbide gidatuen programa aurkeztu duten pertsonekin batera. ( irudia handitu )

Nafarroako 2018-2025eko Turismoko Plan Estrategikoari atxikitako proposamen honek ibilbide eta bidezidor historiko eta tradizionalen eskaintza sustatzea eta esparru naturaletako turismoa bultzatzea ditu helburu, betiere tokian tokiko ezaugarri eta beharrak errespetatuz. Ibilbide gidatuen plan hau Nafarroako Lurralde Kapitalean Oinarritutako eta Helburuko Merkatuetara Egokitutako Produktu Turistikoak Sortzeko Programaren barruan gauzatu da, Nafarroako kultura, ondarea eta natura ardatz dituzten bidaia-proposamen berriak eskaintzeko asmoz.

2017ko ibilbide gidatuen balantzea

2017an, ibilbide gidatuen lehendabiziko edizioan, oso emaitza positiboak lortu ziren parte-hartzeari eta jardueraren balorazioari dagokienez, 2018an programari jarraipena emateko aukera iradokiz.

Ekimen honetan parte hartu zutenen ia erdiak 46 eta 65 urte bitartekoak ziren, Nafarroakoak; eta gainerako parte-hartzaileak Euskaditik, Valentziar Komunitatetik, Andaluziatik zein Kataluniatik etorritakoak izan ziren. Maiatzean eta ekainean nafarrak izan ziren nagusi, baina uztailean gora egin zuen Valentzia, Katalunia, Madril, Euskadi eta Andaluziatik etorritakoen kopuruak, horiexek baitira Nafarroa bisitatzen duten turisten jatorri nagusiak.

Enpresa partaideak

Programak iaz lortu zuen harrera onaren ondoren, Nafarroako Turismoak normalean zerbitzu mota hauek eskaini eta ingurune naturala eta kulturala ezagutzen dituzten turismo-jardueretako hamalau enpresaren eta bidaia-agentzia baten laguntza izan du dinaminazio plan hau lantzeko. Hauexek dira enpresa partaideak: Navarra al Natural, Orbela, Mirua Actividades de Naturaleza, Itarinatura, Nive, Nattura, Las Montañas de Abril, Asociación Tierras de Iranzu, Mugitu Abentura, Asociación Desarrollo Valdorba, Reyno de Artajona, Morrorro, Compañía de Guías de las BardenasActiva Experience eta CR LISTEN bidaia-agentzia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa