(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NKGIk laguntzen deialdia egin du bigarren urtez, Nafarroako toki-erakundeek garatutako kirol-instalazioen planetarako astelehena, 2018.eko maiatzak 28


Eskaerak bihartik hasi eta ekainaren 27ra bitarte aurkez daitezke


Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak (NKGI) 30.000 euroko laguntza-deialdia onartu du, toki-erakundeek Kirol Instalazioen Plana egiteagatik sortutako gastuak partzialki ordaintzeko. Eskaerak bihartik hasi eta ekainaren 27ra bitarte aurkez daitezke.

Deialdia gaur argitaratu da NAOn, eta, bertan, protokolo bat ezartzen da instalazioen eta jardueren planak egiteko. Hiru fase ditu: lehenengoan egoera errealari buruzko datuak jaso behar dira, hots, instalazio bakoitzaren mantentzerako azken 5 urtetan jarritako aurrekontuaren zerrenda; denboraldi horretan instalazio bakoitzean egindako jarduera errealak; kirol-instalazio bakoitzaren kontserbazio-egoeraren deskribapena; eta eragin-eremuko hirigintza-planoa, instalazioen eta ikastetxeen kokapen eta guzti.

Era berean, bigarren fasea jardueren programazioari eta plangintzari buruzkoa da, eta ondorengoak sartzen dira: datozen urteetan garatu nahi diren etorkizuneko jardueren analisia; toki-erakunde eskatzaileak datozen 5 urtetan burutu nahi dituen jarduera fisikoen eta kirol-jardueren plana eta programa; garatu nahi den antolakuntza-eredua; eta egindako jarduera-planerako datozen urteetan jarriko den aurrekontuaren balioespena.

Hirugarren fasean, berriz, funtzionamendu-planaren analisia eta diseinua burutuko dira; alegia, dauden instalazioek dituzten edukiera eta aukeren azterketa eta balorazioa; kirol-espazioetan defizitak hautatzea; horiek estaltzeko analisia; eta instalazioen plana egitea antzemandako premien eta biztanleriaren etorkizuneko prospektiben arabera.

Ez dute diru-laguntzarik izango ezarritako protokoloa osatzen ez duten kirol-instalazioen planek eta NKGIko Garapen Estrategiko, Azpiegitura eta Baliabideen Kudeaketako Zuzendariordetzako langile teknikoek onartutakoek.

Laguntza-eskaerak Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Erregistroan aurkeztuko dira (Arrieta kalea, 25. 31002 Iruña), Legeak ezarritako edozein aurkezpen-lekutan, edo Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuaren ondorengo web orrialdearen bidez.

Halaber, eskaerak postaz aurkeztu ahal izango dira. Kasu horretan, interesatuak dagokion frogagirirekin egiaztatu beharko du posta-bulegoan bidalitako eguna, eta egun berean proposamena bidali duela iragarri beharko dio diru-laguntzaren organo kudeatzaileari, telefaxez edo telegramaz, edo helbide honetara e-maila bidalita: infraestructuras.deportivas@navarra.es.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa