(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskara ikasteko eta hobetzeko irakasleentzako laguntzak atera ditu Hezkuntza departamentuak astelehena, 2018.eko maiatzak 28


Euskara ikasteko edo hobetzeko ikastaroak helduei euskara irakasten dieten zentro publiko eta pribatuetan egin ahalko dira


Hezkuntza departamentuak diruz lagunduko ditu euskara ikasteko edo hobetzeko irakasleei zuzendutako ikastaroak; 2017ko urriaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra bitartean egindako ikastaroei begirako laguntzak dira. Laguntzak ordaindutako matrikularen % 50ekoak izango dira.

Ikastaroak, bai ikastekoak bai hobetzekoak, egin ahalko dira helduei euskara irakasten dieten zentro publikoetan (hizkuntza eskola ofizialetan eta unibertsitateetan) eta zentro pribatuetan.

Diruz lagunduko dira, bai aurrez aurreko ikastaro estentsiboak, bai trinkoak, barnetegiak eta on-line ikastaroak, bai euskara ikasteko bai hobetzeko. Hobetzeko ikastaroek xede izanen dute irakasleen beraien hizkuntza-gaitasuna lantzea edo irakasle lana hobetzeko metodologia. Hobetzeko ikastaroek xede izanen dute irakasleen beraien hizkuntza-gaitasuna lantzea edo irakasle lana hobetzeko metodologia. Laguntza deialditik kanpo geratzen dira euskara hobetzeko online ikastaroak eta metodologiaren gainekoak, baldin eta Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak-EIBZk eta Irakasleen Laguntza Zentroek eskaintzen badituzte, data horietan haien eskaintza irakasleentzat doakoa delako. Laguntzen % 75 sare publikoko irakasleentzat izanen da, eta % 25 sare itundukoentzat.

Onuradunak izango dira unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publikoetako eta itunduetako irakasleak, betiere matrikula egiten duten unean jarduneko zerbitzuan badaude edo administrazio edo lan kontratu bat badute, ikastetxe publikoen kasuan, edo lan kontratu bat, ikastetxe pribatu itunduen kasuan.

Prestakuntza jasotzen duten irakasleek eskubidea izanen dute 2017ko urriaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra bitartean egindako ikastaroen matrikularen zati bat ordain diezaieten, betiere laguntzaren xede den ikastaroan (edo ikastaroetan) eskolen % 80tara gutxienez bertaratu badira. Gutxieneko bertaratze hori ez badute, deialdian parte hartzeko eskubidea galduko dute.

Laguntza internet bidez eskatu ahal izango da, 2018ko irailaren 3tik 14ra bitartean.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa