(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2016ko Sanferminetako sexu-erasoari buruzko Epaiaren kontrako apelazio-errekurtsoa aurkeztu du gaur goizean astelehena, 2018.eko maiatzak 28


Auzitegiaren Epaia errebokatu eta bost akusatuak kondena daitezela eskatu du delitu jarraitu hauengatik: penetrazio edo botxarketa tarteko sexu-erasoa, intimitatearen aurkakoa eta indarkeria edo larderia tarteko lapurreta


Nafarroako Gobernuak 2016ko Sanferminetako sexu-erasoari buruzko Epaiaren kontrako apelazio-errekurtsoa aurkeztu du gaur goizean.

Gobernuaren errekurtsoan, Zigor Kodeko 178, 179 eta 180.1 artikuluak urratu direla argudiatu da, epaitutako egitateetan sexu-erasozko 5 delitu jarraitu gertatu zirelakoan, eta ez sexu-abusuzko 5 delitu jarraitu; eta horren ondorioz, errekurritutako Epaia erreboka dadila, eta akusatu guzti-guztiak 18 urteko eta 9 hilabeteko kartzela zigorrarekin eta, askatasunik gabeko zigor guztiak bete ondoren ,10 urteko zaintzapeko askatasunarekin kondena daitezela eskatu du, biktimarengana, honen helbide edo lantokira nahiz biktima egoten ahal den edozein beste lekutara hurbiltzea debekatuz, 500 metrotik beherako distantzian, eta biktimarekin idatzizko, ahozko nahiz ikusizko edozein bitarteko erabiliz komunikatzea ere debekatuz, batean zein bestean 20 urteko epea ezarriz, eta zigor osagarri gisa, akusatu guztiak erabat inhabilitatuz kondenak dirauen bitartean.

Era berean, errekurtsoan Zigor Kodeko 28, 237 eta 242.1 artikuluak urratu direla argudiatu da, epaitutako egitateetan pertsonen aurkako indarkeria edo larderia tarteko delitua gertatu zelakoan, eta ebasketa-delitu arina; eta horren ondorioz, errekurritutako Epaia erreboka dadila, eta 5 akusatuak, horietako bat egile materiala izateagatik eta gainerakoak ezinbesteko laguntzaileak izateagatik, 3 urteko kartzela zigorrarekin kondena daitezela eskatu du, eta zigor osagarri gisa, hautagai izateko eskubidearen inhabilitazioa eta enplegu edo kargualdi publikoaren etena ere eskatu du, kondenak dirauen bitartean.

Azkenik, Gobernuaren apelazio-errekurtsoan Prozedura Kriminalaren Legearen 650 eta 732 artikuluak eta Zigor Kodeko 197.1 eta 5 artikulua urratu direla argudiatu da, epaitutako egitateetan intimitatearen aurkako delitua gertatu zelakoan; eta horren ondorioz, errekurritutako Epaia erreboka dadila, eta akusatu guzti-guztiak 3 urteko eta 3 hilabeteko kartzela zigorrarekin eta 21 hilabeteko isunarekin kondena daitezela eskatu du (eguneko 9na euroko kuota 4 akusaturentzat eta eguneko 15na euroko kuota bestearentzat), eta zigor osagarri gisa, hautagai izateko eskubidearen inhabilitazioa eta enplegu edo kargualdi publikoaren etena ere eskatu du, kondenak dirauen bitartean.

Errekurtsoa martxoaren 20ko 38/2018 Epaia eman zuen Nafarroako Probintzia Auzitegiko Bigarren Atalaren aurrean behar den moduan aurkeztuta, hau ontzat hartu eta aldeei helaraz dakiela eskatu du, eta horrekin batera, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor Arloko Salaren aurrean epa dadila eskatu du, errekurtsoa ebatzi behar duen azken horren aurrean eskatu baita Epaia errebokatu eta beste bat eman dezala aipatutako kondenak bilduz, Probintzia Auzitegiaren aurrean egindako prozesuko eta apelazio-errekurtsoko kostu guztien ordainketa osoarekin batera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa