(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

580 pertsonak eta enpresak 270 milioi euro zor dizkiote Nafarroari, 2018ko zordunen zerrendaren arabera asteartea, 2018.eko maiatzak 29


Ogasunak 9 milioi euro berreskuratu ditu 2017ko zerrendari dagokion zorretik


Transcripción textual del video

Nafarroako Zerga Ogasunak astearte honetan argitaratu du webgunean zordun nagusien zerrenda, Foru Komunitateari guztira 270,7 milioi euro zor dizkioten zor hori geroratuta edo deuseztatuta ez daukaten 580 pertsona fisiko eta juridikoak bilduz. Zorrak BEZaren eta atxikipenen ordainketekin lotuta daude nagusiki, izan ere, zordun gehienek enpresa eta lanbide jardueretan dihardute.

Nafarroako Zerga Ogasunak astearte honetan argitaratu du webgunean zordun nagusien zerrenda, Foru Komunitateari guztira 270,7 milioi euro zor dizkioten zor hori geroratuta edo deuseztatuta ez daukaten 580 pertsona fisiko eta juridikoak bilduz. Zorrak BEZaren eta atxikipenen ordainketekin lotuta daude nagusiki, izan ere, zordun gehienek enpresa eta lanbide jardueretan dihardute.

Zorretan dauden pertsonen eta erakundeen sektoreei dagokienez, % 42,8 higiezinen eta eraikuntzaren sektorekoa da, guztizko zorraren % 49,4arekin (133,5 milioi euro baino gehiago). Atzetik daude, alde handiz, ostalaritza zerbitzuak, guztizko zenbatekoaren % 8arekin eta 15,5 milioiko zorrarekin; zerbitzu profesionalak, % 7,6 eta 16,4 milioi; ibilgailuen garraio eta merkataritza sektorea, 14,6 milioiko zorrarekin, eta elikagaigintzari eta produktuen banaketari lotutakoak, 14,5 milioi zor dituztela.

Zerrenda honetan sartuta daudenen zerga-zorrak 120.000 eurotik gorakoak dira. Horietatik 126 pertsona fisikoak eta 454 pertsona juridikoak dira, eta % 13,6 zordunen konkurtsoan deklaratuta daude; hau da, zorraren 270 milioi euroko zenbateko horretako ia 4 eurotik bat, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaile Luis Esainek gaur goizeko prentsaurrekoan jakinarazi duenez.

Konkurtso-prozesuek eragindako zorrei dagokienez, kasuak kasu merkataritza-arloko epaitegietan jarraitzen diren prozeduraren arauen arabera kudeatzen ditu zerga-erakundeak. Konkurtsoa deklaratuta ez duten hartzekodunei dagokienez, Ogasunak premiamendu-prozeduraren bidez kudeatzen du zorren kobrantza, dagozkion errekarguak eta berandutze-interesak barne. Horretarako, zenbait administrazio-baliabide ditu, hala nola egon daitezkeen ondasun eta eskubideen enbargoa, eta erantzukizuna hirugarrenei ematea, hala uzten duten premisak antzematen badira. Zorra kobratzea ezinezkoa den kasuetan, espedientea baliogabetzat hartuko da, eta azken finean, zorra preskripzioz iraungiko da.

Helbide fiskalen arabera, zorretan dauden pertsonak eta erakundeak Nafarroako 104 udalerritakoak eta Foru Komunitatetik kanpoko beste leku batzuetakoak dira. Gehienak (176, guztira), Iruñekoak dira eta guztizko zorraren % 30,5 dute, 82,5 milioi. Horien atzetik daude Nafarroatik kanpokoak, 31 eta % 6,1; Tuterakoak, 35 eta % 5,5; Mutiloakoak, 16 eta % 2,9; eta Noaingoak, 15 eta % 2,8.

2018ko berritasunak

Aurtengo berritasun nagusia, 2018rako neurri fiskalei buruzko 16/2017 Legean bildutakoa, zordunen zerrendan sartzeko zenbatekoari dagokio, 250.000 eurotik 120.000 eurora murriztu baita, delitu fiskalari dagokion kopuru berera, alegia. Ondorioz, aurtengo zerrendan, 2017an baino 264 zergadun gehiago eta 32,7 milioi gehiago daude.

Gainera, iaz ez bezala, zerrenda hau argitaratzeak pertsonen nahiz enpresen zorrak preskribatzeko epea eteten du.

Aurtengo zerrendan bildutako 580 zordunen artean, 298 zordunek 250.000 eurotik gorako zorra dute eta 282 zordunen zorra 120.000 euro eta 250.000 euro bitartekoa da. 2018ko zerrendan lehendabiziko aldiz sartu diren izen berrien artean, 31 zordunek 250.000 eurotik gorako zorra dute eta 272 zordunen zorra kopuru horretatik beherakoa da; guztira, 64,2 milioi.

2017an argitaratutako zerrendarekin alderatuta, 277 zordun bata zein bestean ageri dira. Horien artean, 87 kasutan zorra aurreko urtekoa baino txikiagoa da; 131 kasutan zertxobait areagotu dute, eta 59 kasutan aldaketarik gabe mantendu da. Hortaz, zergadun hauen guztizko zorra 6,3 milioi euro txikiagoa da.

Halaber, 2017ko zerrendan argitaratu eta 25,2 milioitik gorako zorra zuten 30 pertsona eta enpresa ez dira aurtengo zerrendan ageri hainbat arrazoi tarteko direla: gehienak, bukatutako konkurtso batean desagertu diren enpresak dira, baina kasu batzuetan zorra preskribatu da, beste batzuetan geroratu da (hiru kasutan, 1,95 milioiko guztizko zenbatekoarekin) eta 900.000 euroko guztizko balioa duten bi ordainketa ere egin dira. Ondorioz, 2017an erregistratu eta egun zorra indarrean duten zordunen artean, zorraren zenbatekoa 9,15 milioi txikiagoa da.

Aurtengo azken berritasuna zergadun bakoitzari dagokion zorraren kontzeptuaren argitalpena da. Oro har, zordun nagusiak ziren (513 eta 243,6 milioi), baina baziren beste pertsona edo erakunderen batek sortutako zorren arduradun gisa zordun bihurtutakoak ere (67 pertsona eta 27,1 milioi).

Zerrenda hiru hiletan ikusgai

Zerrenda hiru hiletan egongo da ikusgai Ogasuneko web-orrian. Pertsona fisikoen kasuan haien izen-abizenak eta IFZ ematen dira. Pertsona juridikoak edo beste erakunde batzuk badira, haien izen sozial osoa eta IFZ adierazten dira. Ez da inola ere jakinarazten Ogasunak kobratzeko jarraitutako prozeduren egoera. Zerrenda baliabide elektronikoen bidez bakarrik ematen da, eta beharrezko neurriak hartu dira Interneteko bilatzaileetan ez agertzeko. Horrela, aipatutako hiru hilabeteko epe hori bukaturik, ezin izango da informazio hori ikusi.

Zerrendaren sorrera eta argitalpena zenbait zerga eta zerga-neurri aldatzeko 23/2015 Foru Legeak ezarritako Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren aldaketan oinarritzen da. Horren arabera, zerga-datuen pribatutasunaren gainetik portaera horiek foru diru-kutxetan eragiten duten kalte handia dago.

580 zordunei aldez aurreko jakinarazpena bidali zaie zerrenda horretan sar zitezkeela adierazteko. Hala ere, ez du inork osorik itzuli erreferentzia gisa hartu den datan, hots, 2017ko abenduaren 31n zor zuen kopurua, eta hori egin izan balu, zordunen zerrendatik kanpo geratuko litzateke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa