(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak eta Audenasak adostu dute ibilgailu astunentzat Zuastiko bidesaria doakoa izatea Belaten obrak egiten dituzten bitartean asteazkena, 2018.eko maiatzak 30


Komunikazio-kanpainaren bitartez ibilgailuei jakinaraziko zaizkie iragaitzazko ibilgailu astunei jarritako mugak eta Frantziara Leitzarango autobiatik joatea komeni zaiela adieraziko zaie


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak akordioa egin du Audenasarekin, AP-15aren enpresa emakidadunarekin, ibilgailu astunei Sarasako (Zuasti) bidesarea ordaindu gabe igarotzen uzteko, zirkulazioaren bi noranzkoetan, Belateko eta Almandozeko tunelak egokitzeko obrak irauten duten bitartean; obrak datorren astelehenean, ekainaren 4an, hasiko dira.

Belateko eta Almandozko tunelen hobekuntzari buruzko informazioa.

Trafikoaren erregulazioa azaltzen duen kartela. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak akordioa egin du Audenasarekin, AP-15aren enpresa emakidadunarekin, ibilgailu astunei Sarasako (Zuasti) bidesarea ordaindu gabe igarotzen uzteko, zirkulazioaren bi noranzkoetan, Belateko eta Almandozeko tunelak egokitzeko obrak irauten duten bitartean; obrak datorren astelehenean, ekainaren 4an, hasiko dira.

Nafarroako Gobernuaren bileraren ondoren Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik prentsaurrekoan azaldu duenaren arabera, akordioak bi helburu ditu: batetik, N-121-A errepideko obretan trafikoaren murrizketek eragindako garraio-sektorearen gainkostuak arintzea, eta, bestetik, Leitzarango autobiatik zirkulatzea bultzatzea Iruña Frantziarekin lotzeko bide egoki bezala, ibilgailu luzeko trafikoaren zati handienarentzat.

Modu horretan, Gobernuak enpresa emakidadunari proposatu dio ekaina eta azaroa artean ibilgailu astunentzako deskontu osagarria jartzea; hau da, Sarasako bidesarian lau ardatzeko edo gehiagoko ibilgailuei azken preziorik ez aplikatzea.

Aurtengo ekainaren 4tik azaroaren 30era bitarte deskontu osagarri hori lortzeko, ibilgailu astunek bidesariari dagokion BEZa banku-txartelarekin edo Via-T gailuarekin ordaindu beharko dute; eskudirutan ordainduz gero, prezioa orokorra izango da.

Neurri horrekin, Nafarroako Gobernuak gutxi gorabehera 691.839 euroko kostua izango du.

Deskontu osagarria aplikatzeko, Gobernuaren akordioak 2017ko abenduaren 20ko akordioa partzialki aldatu du; hau da, 2018rako oinarrizko tarifak onartzen zituena.

Komunikazio-kanpaina

Gainera, asteazken honetatik aurrera, komunikazio-kanpaina baten bidez adieraziko da Leitzarango autobia, A-15, hartzea komeni dela bi noranzkoetan, Iruña eta Frantzia artean, obrak irauten duten bitartean.

Kanpainak 60.000 euroko kostua izango du guztira, eta web orrialde bat sortuko da euskaraz, gazteleraz eta frantsesez, ibilgailuen zirkulaziorako murrizketak ez ezik, lau ardatzeko edo gehiagoko ibilgailuek edo ibilgailu-multzoek, asteen arabera, matrikularen zenbaki-amaiera kontuan hartuta, izan ditzaketen debekuen indarraldia ere kontsultatzeko.

Astero, herritarren informaziorako twitter kontuetan, @navarra, eta Foruzaingoarenean, @policiaforal_na, ibilgailuen zirkulazioan eragina izango duten berriak emango dira.

Halaber, onartutako neurriak ezagutzera emango dira euskarri fisikoen bitartez. Zehazki, azalpen-liburuxka baten bi bertsio argitaratu dira, euskaraz eta gazteleraz eta ingelesez eta frantsesez. Liburuxka ekainaren 3an, igandean, tartekatuko da Nafarroan argitaratzen diren egunkari inprimatuetan: Diario de Navarra, Diario de Noticias, Gara eta Berria. Horrez gain, publizitate-tartea kontratatu da lehen bien edizio digitaletan, maiatzaren 31tik ekainaren 8ra bitartean.

Era berean, liburuxka beste 31 erakundetan, bide-segurtasunaz arduratzen diren foruzaingoan, garraiolarien elkarteetan, ibilbideko gasolindegietan eta Gipuzkoako Automozioko Enpresen Elkartean banatuko da; azkenak 31.800 aleko tirada osotik 17.000 ale banatuko ditu.

Ostegun honetatik ekainaren 8ra bitarte, aurrez aurre banatuko dira errepideko hornigailu nagusietan: Baztan Zerbitzu Geltokian, Iruña-Irun errepidea, 17,3 km, Olabe; Legasako Repsol Geltokian; eta Berako Repsol Geltokian, maiatzaren 31 eta ekainaren 4a bitartean. Maiatzaren 31tik ekainaren 2ra eta ekainaren 4tik 8ra bitartean, berriz, Andamur Geltokian, Iruñeko Garraioen Hirian, eta Puntxas Geltokian, Irunen. Modu berean, informazio-liburuxkak banatuko diren establezimendu berean jartzeko kartelak argitaratu dira.

Bestalde, irratian, informazio-iragarkiak emango dira ostegun honetatik ekainaren 8ra bitarte, Nafarroan emititzen duten irrati orokorretan.

Orobat, Gobernuak frantsesez, euskaraz eta gazteleraz azalpen-bideo bat egiteko agindua eman du, sare sozialetan hedatze aldera; bertan, garraioaren sektore profesionalentzat interesgarriak diren neurri nagusiak azaltzen dira, hilaren amaiera aldera, San Fermin jaiak direla-eta, aurreikusitako trafiko-fluxua gehitu egingo dela gogoraztearekin batera.

Bidearen seinaleztapena

Gobernuaren jarduera Herri Lanetarako Zuzendaritza Nagusiaren jarduera-planarekin osatzen da, galtzada eta ingurunea, zirkulazio-arauak eta bidearen seinaleztapenari buruzkoa.

Ezkabako tunelaren sarrerako biribilguneetan, Dantxarineako pasabidean eta Behobiako biribilgunean (Irunen), N-121-A errepideko zirkulazio-murrizketen eta A-15eko ordezko ibilbidearen berri emango da.

Egokitze-lanei dagokienean, NA-1210 errepide osoa (12,2 kilometro) berriz asfaltatu da; seinaleztapen horizontala, bertikala eta balizajea jarri eta gehitu da; euste-sistemak hobetu eta egokitu dira; eta arekak garbitu eta zuhaitzak inausi eta bota dira.

Zirkulazio-baldintzak hobetzeko, 4 puntutan lan egin da:

PK12+125 bidea eta sarrerak hobetu dira Almandozeko portuaren hasierako bihurgunean. Era berean, hiru bihurgune zabaldu dira: PK 11+850; PK 9+370 eta 7+990.

Halaber, NA-1210 errepideko (Belateko Portua) zirkulazio-arauak azpimarratu dira, obrak irauten duten bitartean. NA-1210 errepideko hamabi kilometrotan, iparraldeko noranzkoan (Irun), ezingo da aurreratu. Hegoalderako noranzkoan (Iruña), aldiz, ibilgailu arinek aurreratzeko aukera izango dute soilik errei bat baino gehiagoko tarteetan, zirkulazioaren noranzko berean.

Bideko seinaleak indartu dituzte informazioa emateko panelak eta kartelak jarrita: malda luzeak eta horien iraupena eta kode-seinaleak.

Errepidean polizia gehiago egotea aurreikusten da, prebentzio gisa nahiz laguntzeko, sor litezkeen gorabeherak artatze aldera, eta zehapen gisa. Ibilgailu astunen matrikulen txandakatzea ez betetzeak 200 euroko isuna izan dezake.

Obrak

Gogoratuko den moduan, Belateko eta Almandozeko tuneletan egin behar diren obrak medio, azpiegitura horiek aldi baterako itxiko dira ekainaren 4tik azaroaren amaiera aldera bitarte.

Lanen helburua da tunelak segurtasunari buruzko Europako araudira egokitzea, araudi hori aplikatu beharko baita Europa barneko sareko 500 metrotik gorako tunel guztietan. Egokitze-lanak 2019ko maiatzerako egin behar dira, Europako 2004ko Zuzentarau bati jarraiki.

Proiektuaren aurrekontua 5 milioi euro ingurukoa da, eta Belateko tunelean bi bazterbide egin behar dira, zirkulazioaren noranzko bakoitzean bana, larrialdi-kasuan ibilgailuak geratzeko. Bi bazterbide horiek lehendik dauden beste lauri (noranzko bakoitzean bina) gehituko zaizkie, aipatu araudira egokitzearren, ibilgailuak geratzeko aparteko espazio bat eskatzen baitu tunelaren 500 metroko distantzia bakoitzeko. Hortaz, Belateko tunelak 2.960 metroko luzera duenez, sei bazterbide derrigorrezkoak dira.

Almandozeko tunelak 1.210 metro ditu eta eskakizun hori betetzen du, bazterbide bana baitu noranzko bakoitzean.

Halaber, likido toxikoak eta sukoiak ebakuatzeko drainatze-sistema ezarriko da, eta suarekiko erresistentea den kable berria ere bai bi noranzkoetan.

Gomendio orokorrak

Oro har, ibilbide luzeko ibilgailuei gomendatzen zaie Frantzia eta Nafarroa arteko trafikoa desbideratzea A-15 errepidetik (Leitzarango autobia), obra-garaian N-121-A errepidean auto-pilaketa izatea aurreikusten baita.

Baztan-Bidasoa aldera joateko, aukera Belateko portu zaharra hartzea izango da.

Bide-segurtasuna eta zirkulazioaren arintasuna hobetzeko, ekainaren 4tik (astelehena) aurrera trafiko astunaren (lau ardatzeko edo gehiagoko ibilgailuak edo ibilgailu-multzoa) eta iragaitzazkoaren (jatorria eta helmuga N-121-A, NA-1210 eta N-121-B errepideetatik kanpo) igarobidea murriztuko da.

Era horretan, ibilgailuak matrikula bikoitien eta bakoitien arabera bereiztuko dira, N-121-A, NA-1210 eta N-121-B errepideetan zirkulatu ahal izateko.

Zehazki, murrizketak N-121-A errepidean egingo dira, PK 5,459 tartean (Ezkabako tunelen biribilgunea), PK 66+000 tartean (sarreran, iparraldetik Berako herriraino) eta NA-1210 eta N-121-B errepideetan, ibilbide osoan zehar.

Neurria eguneko ordutegian aplikatuko da, 6:00etatik 22:00etara, astelehenetik igandera.

Mugak Garapen Ekonomikoko kontseilariaren Foru Aginduan jasota daude; eranskinean esaten da obren lehen astean ezingo dutela zirkulatu lau ardatzeko edo gehiagoko ibilgailuek, hots, matrikula zenbaki bikoitiarekin amaituta dutenek, eta hurrengo asteetan matrikula bakoitiekikoekin txandakatuko dira, uztailaren 15era bitarte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
liburuxka gazteleraz
liburuxka euskaraz
liburuxka frantsesez
liburuxka ingelesez
Lanen informazioa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa