(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak apirileko euriek eta uholdeek kaltetutako udalerrien zerrenda berretsi du asteazkena, 2018.eko maiatzak 30


Nafarroan kaltetutako 88 udalerrietarako zerga-salbuespenak ere arautu ditu kontribuzioari, jarduera ekonomikoei eta eraikuntza eta instalazioen zergari dagokienez


Nafarroako Gobernuak Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 29ko 151/2018 Foru Agindua berretsi du gaurko saioan, apirilean gertatutako ezohiko euri-jasa eta uholdeen ondorioz kaltetutako udalerrien zerrenda onartuz eta udalerri horietako pertsona fisikoek nahiz juridikoek balia ditzaketen salbuespenak eta udalek jasoko dituzten zerga-konpentsazioak zehaztuz.

Gobernuaren onarpen hau, uholde, haize-erauntsi nahiz bestelako fenomeno meteorologikoen ondoriozko hondamendiek kaltetutako pertsonei eman beharreko arreta eta laguntzari buruzko urriaren 30eko 11/2009 Foru Legearen 3. artikuluak ezarritakoa betez egin da.

Herriak

Onartutako Foru Aginduan zehaztu denez, Foru Komunitatearen iparraldeko, erdialdeko eta hegoaldeko eremuetako 88 udalerri izan ziren guztira, apirilaren 6tik 13ra bitartean gertatutako euri-jasen ondoriozko uholdeen kalteak pairatu zituztenak.

Hauexek dira: Zare, Ibargoiti, Orbaizeta, Orbara, Lerga, Irunberri, Auritz, Abaurregaina, Izagaondoa, Ledea, Lizoain-Arriasgoiti, Elo, Untziti, Urrotz, Galipentzu, Villafranca, Caparroso, Caseda, Martzilla, Melida, Murillo el Cuende, Santacara, Altsasu, Arakil, Arbizu, Arruazu, Bakaiku, Ziordia, Etxarri Aranatz, Uharte Arakil, Irañeta, Iturmendi, Lakuntza, Olazti, Urdiain, Itza, Ollo, Artazu, Belaskoain, Berbintzana, Burlata, Ziritza, Etxarri, Etxauri, Ezkabarte, Falces, Funes, Girgillao, Uharte, Larraga, Mañeru, Mendigorria, Milagro, Miranda de Arga, Oltza Zendea, Iruña, Azkoien, Gares, Bidaurreta, Atarrabia, Zabaltza, Cortes, Buñuel, Ribaforada, Fustiñana, Cabanillas, Fontellas, Tutera, Arguedas, Valtierra, Castejon, Cadreita, Azagra, San Adrian, Lodosa, Estella, Carcar, Andosilla, Lerin, Ameskoabarrena, Burgi, Galar, Aribe, Oroz Betelu, Tafalla, Erriberri, Beire eta Pitillas.

Zerrenda honetan, eskaera aurkeztu ondoren sartu diren beste udalerri hauek ere ageri dira: Zare, Ibargoiti, Orbaizeta, Orbara, Lerga, Irunberri, Auritz, Abaurregaina, Izagondoa, Ledea, Lizoain‐Arriasgoiti, Elo, Untziti, Urrotz eta Galipentzu.

Laguntzak eta salbuespenak

Gainera, Foru Aginduak laguntzak arautu ditu, zehazkiago esanda pertsona fisikoei eta juridikoei dagozkien salbuespenak eta zerga-konpentsazioak, betiere kontratatutako aseguru-polizen eta horrelako egoeretarako Estatuan nahiz Europar Batasunean egon daitezkeen bestelako laguntzen osagarriak eta subsidiarioak izango direnak.

Hartara, kaltetutako ondasun higiezinen kasuan, salbuespena Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eta Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan aplikatuko da, kalteari dagokion portzentajearekin. Nafarroako Gobernuak zerga-konpentsazioa eginen die toki erakundeei neurri honen ondorioz kobratuko ez dituzten zergengatik.

Zerga-salbuespenez profitatu nahi duten pertsona fisikoek eta juridikoek eskaera egin beharko dute dagokien udalaren aurrean 2018ko urriaren 31 baino lehen.

Foru Aginduak, halaber, kaltetutako ondasunek asegurua izan ala ez aurkeztu beharreko dokumentazioa zehaztu du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa