(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Laguntzak deitu dira museoen eta bilduma museografiko iraunkorren funtzionamendu, inbertsio eta jardueretarako osteguna, 2018.eko maiatzak 31


Diru-laguntzen zenbatekoa, guztira, 140.000 eurokoa da


Kultura Zuzendaritza Nagusiak-Vianako Printzea Erakundeak museo eta bilduma museografiko iraunkorrentzako hiru laguntza-deialdi argitaratu ditu gaur NAOn; zenbatekoa, guztira, 140.000 eurokoa da. Zehazki, 2018. urteari begira, laguntzak zentroen funtzionamendu,

mantentze eta kontserbazio gastuen finantzaketarako izango dira (70.000 euro); horiek egingo dituzten inbertsioetarako (40.000 euro); eta hedapen  jardueretarako (30.000 euro).

Laguntzak eska ditzakete Nafarroako Museoen eta Bilduma Museografiko Iraunkorren Erregistroan deialdiak argitaratutako egunean inskribatuta dauden zentroetako titularrek, datorren ekainaren 16ra bitarte.

Laguntza hauetatik kanpo geratzen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarenak diren museoak eta Nafarroako 2018ko Aurrekontu Orokorretan helburu bererako partida izendunak dituztenak.

Eskaerak telematikoki aurkeztu behar dira Nafarroako Atariko izapideen katalogoko fitxaren bitartez.

Funtzionamendurako laguntzak

Deialdi honek 70.000 euroko laguntza du. Bi motako laguntzak eska daitezke:

–Funtzionamendurako laguntza. 9.000 euroko laguntza finkoa da, erakundearen funtzionamendu eta eraikinaren mantentze gastuetarako. Laguntza oinarrietan jasotako balorazio-irizpideak aplikatuta lortutako puntuazioaren arabera emango da, harik eta atal honetarako jarritako 63.000 euro agortu arte.

–Bildumaren prebentziozko kontserbazio-lanetarako laguntzak. Laguntza aldakorra da, eta oinarrietan lortutako balorazioaren arabera emango da, harik eta atal honetarako jarritako 7.000 euro agortu arte. Laguntza hau onartutako aurrekontuaren %80koa izango da eta gehienez ere 1.000 eurokoa. Eskatzaile berak prebentziozko proiektu bat edo gehiago aurkez ditzake. Lanak amaituta egon daitezke edo amaitu gabe, betiere 2018. urtean egin badira.

Inbertsioetarako laguntzak

Deialdi honek 40.000 euroko laguntza du, eta, 2018. urterako, museoetan eta bilduma museografiko iraunkorretan inbertsioak egiteko gastuak ordaintzeko izango da. Laguntzak honako hauetarako eskatu ahal izango dira: bildumen prebentziozko kontserbazioa eta segurtasuna hobetzeko sistemak jartzeko; horien kontrola, kudeaketa eta ezagutza hobetzeko; pertsonen irisgarritasuna errazteko, eraikinera eta museo-zentroetako edukietara sartzeko; eta zentroko bilduma egonkorra osatzen duten ondasunen zaharberritze-proiektuak sustatzeko. Guztiak Museoen Zerbitzuan jasota agertuko dira deialdiaren argitalpen-egunean.

Proiektuei, puntuazio-ordenaren arabera, onartutako aurrekontuaren %80a emango zaie, eta proiektu bakoitzeko gehienez 10.000 euro, partidaren zuzkidura agortu arte.

Hedapen-jardueretarako laguntzak

Aurreratu moduan, Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuak 30.000 euro jarriko ditu museoek eta bilduma museografiko iraunkorrek 2018. urtean zehar programaturiko hedapen-jarduerak diruz laguntzeko. Zehazki, honako hauetarako emango dira: "Museatu! eta bidaiatu" pasaportearen hedapen-kanpainan eragina izan dezaketen jarduerak erraztea; erakusketa iraunkorraren diskurtso narratiboa eguneratzea; bildumaren hedapena hobetzea; aldi baterako erakusketak egitea; eta funtzio kulturala, ludikoa eta hezkuntza-arlokoa bultzatzea.

Gainera, erakunde eskatzaileek bestelako proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte, helburuekin bat eginez gero.

NAOn gaur argitaratutako oinarrien arabera, eskatzaile bakoitzak proiektu bat edo gehiago aurkeztu ahal izango ditu deialdi honetara, baina soilik bati emango zaio diru-laguntza, eta, zehazki, oinarrietan jasotako irizpideak eta baremoa aplikatzerakoan puntuaziorik handiena lortu duenari. Laguntzak emateko lehen fasea itxi ondoren, soilik aurrekontua baldin badago, museo edo bilduma iraunkor berak aurkeztutako beste proiektu bati eman ahal izango zaio diru-laguntza.

Bi erakundek edo gehiagok jarduera elkarrekin egiten badute, eskaera bakarra aurkeztuko da. Diruz lagunduko diren proiektuak amaituta edo gauzatzen egon daitezke, baina beti 2018. urtean egin eta amaitu beharko dira.

Bestalde, proiektuak lortutako puntuazioaren arabera emango dira laguntzak, baina ezingo da onartutako aurrekontuaren %70a baino handiagoa izan, ezta 10.000 eurotik gorakoa ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa